Zornotza Udal Euskaltegiak C1 maila lortzeko ikastaroa jarri du abian

2020/12/17
Ikastaroa taldekoa izango da eta urtarrilaren 18tik ekainaren 24ra luzatuko da 126 orduko iraupena izanez. Ikastaroaren prezioa 170,10 €-koa da eta segurtasun distantzia gordetzeko beharrizanaren ondorioz, plaza mugatuak izango dira. Izen-ematea abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra egin beharko da eta matrikulatu nahi duen ikaslegaiak sarrera proba bat egin beharko du.

Amorebieta-Etxano, abenduaren 17an, osteguna. Zornotzako Udal Euskaltegiak 2020-2021 ikasturterako, Euskarazko C1 maila lortzeko ikastaroa jarri du abian. Ikastaroa taldekoa izango da eta urtarrilaren 18tik ekainaren 24ra luzatuko da 126 orduko iraupena izanez, astean 6 ordu, astelehenetik ostegunera, ordu eta erdi egunean. Ikastaroaren prezioa 170,10 €-koa da eta segurtasun distantzia gordetzeko beharrizanaren ondorioz, plaza mugatuak izango dira.

Izen-ematea abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra egin beharko da eta matrikulatu nahi duen ikaslegaiak proba bat egin beharko du; proba hau urtarrilaren 13an izango da. Izen-emate fitxa euskaltegira eraman beharko da bete eta sinatuta, orduan jasoko du ikaslegaiak sarrera probako idazlana. Idazlana euskaltegira eraman edo igorriko da (euskaltegia@amorebieta.eus) eta zuzendutakoan emango zaio interesatuari ahozko probarako hitzordua. Taldea osatzeko lehentasuna izen-emate zenbakiaren araberakoa izango da.

 Onartuen zerrenda eta itxaron-zerrenda urtarrilaren 14an argitaratuko da. Matrikulatzeko, abonu-agiria eta ikasle-fitxa aurkeztu beharko dira udal euskaltegiko idazkaritzan, horretarako epea urtarrilaren 15ean, 13:00ean amaituko da. Aipatu ez dela matrikularik itzuliko.