Zornotza Aretoa

Areto fatxada

 

Helbidea: Urbano Larruzea, z/g 48340 Amorebieta.
Telefonoa: 94 630 01 68.
Teknikari arduraduna: Zigor Gorostiola.
e-posta: aretoa@amorebieta.net

Programazio arduradura: Luis Javier Ugarte.
Telefonoa: 94 630 06 50.
e-posta: kultura@ametx.net

Zornotza Aretoa 1994an jarri zen martxan.Zine zaharraren birmoldaketa batetik hasita, toki berean kokatu zen gaur egun ikus dezagun antzoki hau. Zornotza Aretoak herriak zeukan kultur ekintzen hutsunea bete bete zuen. Gaur egun hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera ematen digu. Argi dago ezingo genukeela gure herrian antzerki lanekin edota musika emanaldiekin beteak beste ongi pasatu Zornotza Aretoa ez balego.

Zornotza Aretoak 363 jesarleku dauka. Ia guztiak besaulki-patioan daude, 268 hain zuzen. Gainontzeko 100 eserlekuak anfiteatroan daude, patioaren goiko aldean. Zornotza Aretoa Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak zuzenean kudeatzen du.

Antzerkiari ematen dio Zornotza Aretoak garrantzi handiena, baina musika, dantza, hitzaldiak eta beste ikuskizun asko ere gauzatzen dira bertan. Zornotza Aretoan antzerkia, musika eta dantzako zuzeneko ikuskizunak izaten dira, asteburuetako zine emanaldiak, gaur eguneko estreinaldi kopuru handi bat eskainiz pelikula hautaketa zaindu batekin, pelikula mota desberdinak biltzen dituzten zineklubeko urtero bost ziklo, asko eta sko bertsio originalean, jatorri eta gai desberdinekin. 

Areto barruanZornotza Aretoko bazkide egiteko aukera dago, urteko 30€.tako kuota bat ordainduz. Honek Zornotza Aretoan eta Euskal Herriko beste antzerki batzuetan(Bizkaiko Sareako Antzokiak barne) egingo diren ikuskizunetan %25eko beherapena izateko eskubide emango du, eta gainera lau sarrera doan ematen diren pelikulentzako gehi beste bi ikuskizunetarako. Horrez gain, Bizkaiko Sareako Antzokietan deskontuak ere eskainiko dira. Era berean, mota guztietako informazio bidaltzen da etxeetara, baita arte eszenikoetaz arduratzen den ARTEZ aldizkaria. Guzti hau bazkide arruntari dagokionez.

  • Gazte bazkidea (<26) eta Nagusi bazkidea (>65): 15 euro
    • %50eko deskontua ikuskizunetan eta 2 ikuskizun doan
    • Boletina eta informazioa etxean eta deskontuak beste antzokietan
  • Bazkide txiki (<14) 10 euro
    • %50eko deskontua ikuskizunetan eta 2 ikuskizun doan
    • Deskontuak beste antzokietan

Zornotza Aretoak BBKko TELEKA sistema erabiltzen du ikuskizun eta pelikulen aurretiazko salmentarako. Sistema honen bidez zure sarrerak aldez aurretik eros ditzakezu lurraldeko edozein TELEKA kutxazainetan edo 944 310 310 telefono zenbakira deituz.

Egitaraua eta informazio gehiago AMETX-en orrialdean.