Gelak eta zerbitzuak

IkasgelaUdal Liburutegia dagoen eraikinak beheko solairua, lehengo solairua eta Ikasgela ditu. Hona hemen espazio horiek nola banatzen diren:

  • BEHE-SOLAIRUA: Zuzendaritza zerbitzua eta zerbitzu orokorrak, kontsulta , maileguak, Haur Aretoa, Harrera.
  • LEHEN SOLAIRUA: Erabilera orokorrerako gelak, ordenagailuak , Helduen eta gazteen eremua.
  • IKASGELA: Unibertsitateko ikasleek erabiltzeko gela.

Irakurketarako gelak edonork erabiltzeko dira, eta nahiz eta adina ez den irizpidea izan liburuen kokapenerako, gazteek eta helduek espazio desberdinak dauzkate. 11 urtetik beherakoeksoilik erabiliko dute UMEEN ARETOA.


Lehenengo solairuko gazteen espazioan ikasketekin lotutako edozein lan mota onartuta dago. “Ikasgela” unibertsitatean edo antzekoetan ari direnak erabiltzeko da.

“Multimedia” zerbitzuak, (ordenagailuak, cdak etab.) liburutegiko txartelaren bidez eskuratzen dira, eta “Harrera”tik pasa behar da horretarako. Ez daude pentsatuta Interneterako sarbide izan daitezen bakarrik, beste tresna bat bezala baino , hau da: Word, Ofice, ikasketak, etab.
Musika entzuteko posibilitaterik ere badago.
Hainbat egunkari eta aldizkari aukeratu dugu zeuentzat. Egunero daukazue eskuragarri.