Jaietako abestia

Mikel Urdangarin, Onintze, Inun, Soraia Agirregoikoa eta Eider Etxeandia. Amorebieta-Etxanoko bost abeslarik jarri diote ahotsa Zor Hontzaren abestiari, Amorebieta-Etxanoko jaietako abestia izango denari 2020tik aurrera. Abestia sortzeko Enkarguz! ekintza partehartzailea antolatu zen urte hasieran, Andoni Egañak eta Xabier Zabalak gidatuta.

 Letra

Zorhontzaren herria
gautxori berria
ikaragarria.
Zorhontzaren herria
gautxori berria
jaiek ekarria.

Ganoraz bizi
Karmenez hasi...
Santanatxuetara...
Zornotzarrak gara.
Nagusi, gazte zein ume
herrian islada.

Urgozo iturri zaharra,
marmitako, tanborrada.
Ligoteoa, sanoa,
gure hizkuntza euskara,
jaiak heldu jakuz eta
goazen danok bertoko
plazara!!!

Umorez beteta gure
txoko eta kale...
txistu-hots, Musika Banda
biak pozaren seinale.

Kuadrilak jaien oinarri
harreman(en) adierazle
betaurrekoak, moreak
ta samako zapia azule!

 

      Jaitsi jaietako abestia

Abestiaren fitxa

Musika: Xabier Zabala

Hitzak: Andoni Egaña

Kitarrak: Ruben Caballero
Metalak: L.M. Moreno “Pirata” eta Jon Viejo
Bateria: Ander Hurtado de Saratxo
Baxua: Ritxi Salaberria
Akordeoia: Xabier Zabala

Ahotsak:
AGIRREGOIKOA, Soraya
ETXEANDIA, Eider
GARCIA, Onintze
INUNZIAGA, Mikel
URDANGARIN, Mikel

Soinu Ingeniaria: Víctor Sánchez

Zuzendari musikala:
Xabier Zabala
Ekoizpena eta lan-harremanak: Alberto De Abajo

ELKAR estudioan, 2020 uztailean grabatua