Jaien egitaraua

2020ko egitaraua

Amorebieta-Etxano gogoratuz erakusketa Zelaieta parkean eta online

Uztailak 15

20:00 OMENALDIA
Pandemian lehen lerroan lanean egon diren Amorebieta-Etxanoko herritarrei omenaldi bat egiteko bideoa. Etxealdian hain garrantzitsuak izan diren behar-beharrezko taldeei begira egin da. Batzuk bideo honetan agertzen dira, eta bideoarekin pregoia ordezkatu nahi da.

20:15 TXITULARIAK ETA ERRALDOIAK
Txistulariek eta erraldoiek urtero herriko kaleetan zehar egiten duten desfilearen ordez, txistulariek abesti batzuk eskainiko dizkigute, eta erraldoiak ere ikusi ahal izango ditugu birtualki baino ez bada ere.

22:00 MARKELIÑE “PSIKE  
Markeliñe antzerki taldearen lan berriaren estreinaldia eskainiko da online. Ohikoa da Markeliñek bere lanak Amorebieta-Etxanon aurkeztea, eta aurten ere hala egingo du birtualki izango bada ere. Antzezlana online ikusteko 48 ordu bakarrik egongo dira.

Uztailak 16

20:00: JAIETAKO KONTZERTUA ETA JAIETAKO ABESTIAREN AURKEZPENA
Mikel Urdangarin, Onintze, Mikel Inunziaga, KITTU eta TRIKI PIKU trikitilariek kontzertu berezi bat eskainiko dute online.  Zorhontza jaietako abestiaren ahotsak dira, eta abestia lehenengoz zuzenean, kontzertu berezi honen amaieran entzun ahal izango da.

Uztailak 25

20:00: ZORNOTZAKO MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA
Musika bandak kontzertua eskainiko du bideoan, beraien errepertorio berria online aurkeztuz.

Uztailak 26

10:00 KONTAKATILLU “KATILLUKADAK
Kontakatilluren istorio bat online familientzako ikuskizun honetan, Aitor Ormaetxearen eskutik.

20:00 OIHAN VEGA STREAMING BIDEZ
Oihan Vegaren emankizuna streaming bidez egingo da. Gazteek aukera izango dute zuzenean abestiak eskatzeko, 1.000 lagunera arte egon ahal izango dira plataforman, eta mezuak bidali ahal izango dira ordenagailu, tableta edo telefonoetatik.

Uztailak 27

20:00 SOINUTXIKIEREN ERREZITALDIA  
Nagore Palaciosek eta bere ikasleek triki eta pandero saio berezia eskaino dute online, Santanatxu egunarekin lotuta auden abestiekin, eta denok ezagutzen ditugun dantzekin, herriko hainbat trikitilariren eskutik.

22:00 HIKA TEATROA “TONBOLA”
Hika teatroak bere lan berria online eskainiko digu. Umorea egoera aldrebesetan oinarrituko du, eta mugek banatutako mundu batean bizi den jendearen errealitatea edo muga baten barruan bizi direnena izango du ardatz. Zuzeneko musika eta abestiek irabazlearen poza beteko dute eta, gorputzetik, galtzaileen mina eraikiko dute. Antzezlana ikusteko 48 ordu bakarrik egongo dira.