Jaiak 2020

Amorebieta-Etxanoko Udalak bertan behera utzi behar izan ditu jaiak erantzukizunagatik. COVID-19aren ondorioz, Udalak zuhurtziari lehentasuna eman dio, eta kutsatzeak ekar ditzakeen fokuak sortzeko arrisku oro ekidin nahi du. Udalak zornotzarren osasunari lehentasuna eman nahi die. Horregatik, herritarrei erantzukizunez jokatzeko eskatzen die, denon onerako. Udalak online programa bat prestatu du jaiei eta herritar guztiei omenaldi bat egiteko. Herriarentzat eta herritarrekin egindako programa bat izango da.