Nola ezartzen eta kudeatzen da?

Tokiko Agenda 21aren ezarpena Tokiko Ekintza Planen bitartez egiten da. Horien bidez, posible da herritarrekin izandako foroetan adostutako erabakiak praktikan jartzea.

Logikoki, Tokiko Ekintza Plan horrek herri bakoitzean antzemandako hobekuntza beharrizanei erantzuten die, beraz, planifikazio ororen aurretik egoeraren diagnosia egiten da beti. Horrela, Tokiko Ekintza Planek lehentasunezko bezala identifikatutako helburu zehatzei erantzuten die eta horiek lortzeko aurreikusitako ekintzak biltzen ditu. Jarritako helburuak, Ekintza Planaren diseinua egiterakoan definituko diren adierazleen bitartez neurgarriak eta balioztagarriak izan beharko dira.

Beraz , funtsezkoa da udaleko sail guztiek elkarrekin lan egin eta planifikatzea, irizpide komunetan oinarrituz. Horren araberakoa izango da diseinatutako planaren eraginkortasuna. Gainera, ekintza planak guztiz eraginkorrak izan daitezen, aldizka berrikusi behar dira: herri batek, aurrez ezarritako helburuak betetzen doan heinean eta gizarte eta ingurumen testuinguruek eboluzionatzen duten bitartean, Tokiko Agenda 21eko ekintzek horiekin eboluzionatu behar dute.

Era berean, Tokiko Agenda 21aren ezarpen prozesuaren analisi sakona egitea funtsezkoa da, horren kalitate orokorraren hobekuntza etengabean aurrera egiteko.

Analisi horri esker, udalerriak, Tokiko Agenda 21aren ezarpenean hobeto egiten duena zer den eta berau eraginkorra izan dadin hobetu beharrekoa zer den jakin ahalko du.

Tokiko Agenda 21eko ezaugarriak

  • Iraunkorra: aurrerapen ekonomikoa, gizarte berdintasuna eta ingurumenaren zaintza uztartzera bideratzeko.
  • Estrategikoa: lortu nahi den udalerriaren eredua.
  • Eraginkorra: Tokiko Agenda 21 udal kudeaketarako erreminta erabilgarria den ala ez.
  • Transbertsala: Tokiko Agenda 21ak udal eremu desberdinetan duen integrazio eta eragina.
  • Partizipatiboa: herritarren eta agente sozial eta ekonomikoen iritzien eta proposamenen integrazioa Tokiko Ekintza Planetan.