Hondakinak

  • Hiri-hondakin solidoak: GRIS kolorea duten edukiontzien barruan materia organikoa eta birziklatu ezin diren hondakinak utziko dira POLTSA ITXIETAN, arratzaldeko zortzietatik (20:00) gaueko hamarretara (22:00) bitartean.
  • Papera eta kartoia: Edukiontzi URDINAren barruan utziko dira papera eta kartoia (tolestuta). Edukiontziaren kanpoko aldean uzten den papera eta kartoia ez da birziklatzen, gainontzeko zaborrarekin batera biltzen da eta gainera garbiketa zerbitzukoek lan handiagoa egin behar dute.
  • Beira:  Edukiontzi BERDEetan beira bakarrik utziko da eta tapoiak eta antzekoak kendu egin beharko dira. Ondokoak ez dira utzi behar; ispiluak, beira-xaflak, bonbillak edota lanpara fluoreszenteak. Hondakin hauek GARBIGUNEra eramango dira.
  • Ontziak: Edukiontzi HORIan ondokoak utziko dira: plastikoak, tetrabrik-ak, latak, tapa metalikoak, plastikozko poltsak eta boteilak, poliexpan-eko erretiluak, espraiak, etab.
  • Pilak: Ondoko lekuetan utz daitezke:
    • Udaltzaingoa.
    • Txiki Otaegi Kalea, 2.
    • San Miguel Kalea, 15.
    • Gudari Kalea, 18.
    • Udalerriko dendetan.
    • Garbigune.
  • Organikoa: Sukaldatu gabeko hondakin begetalak poltsa konpostagarrietan sartuko dira. Informazio gehiago: http://ongietorri.amorebieta-etxano.net .