Zer da Eskolako Agenda 21?

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Programak bi eremu lantzen du: eskola bera eta udalerria. Modu horretan, eskolaren eta herriaren arteko erlazioa indartu eta aberasten da.

Ikasturtean zehar, eskolek programa garatzen dute euren ikastetxeetan baina horretaz gain, Eskolako Agenda 21 programa osatzen duten ikastetxe guztien ikasleen ordezkari batzuek antolatzen diren ekintzetan parte hartzen dute.

Bestalde, hilabetero, programaren koordinatzaileak biltzen dira, esperientziak, zalantzak eta kezkak konpartitzeko eta modu honetan, eskolen arteko kooperazioa bultzatzen da.

Ikasturtearen amaieran, Alkatea eta Ingurumen Zinegotzia ikasleekin biltzen dira Eskolako Udal Foro batean. Bilera honetara, ikastetxe guztien ordezkariek ikasturtean zehar egindako lana aurkezten dute. Era berean, ingurumenaren kalitatea hobetzeko hartzen dituzten konpromisoak eta gaiaren inguruan Udalari egiten dizkioten proposamenak udal kudeaketa hobetzeko azaltzen dituzte.