Alkatearen agurra

Aspaldi Amorebieta-Etxanoko ikastetxeak Eskolako Agenda 21en lanean hasi zinetenetik, Udalan, beti egon gara interesatuta prozesu honetan. Hori dela eta, materialak eta baliabideak emateko eta ikastetxeetan programa garatzen duzuen koordinatzaileei laguntzeko ere beti ahal duguna egin dugu.

Badakigu, zuen laguntza eta kolaborazioarekin Amorebieta-Etxano jasangarriago bat lortzen ari garela, eta badakigu ere, jarraitu nahi dugun bidea hau dela.

Hemendik animatu nahi zaituztegu eta esango dizuegu ere, egiten duzuen lana aintzat hartzen dugula, eta ikasturtearen amaieran Eskolako Udal Foroan itxarongo zaituztegula zuen ekarpen guztiak entzuteko gogoekin.

Andoni Agirrebeitia Abendibar

Amorebieta Etxanoko Alkatea