ZornotzaWifi: Interneterako sarbidea denentzat eta udal datuen sarea
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Informatika Sailaren bidez, herri guztian zehar komunikazio sare publiko bat sortu du. Sare hau batez ere http://guifi.net sare libreko egitura erabiliz gauzatu da eta, hortaz, edozein herritarrek erabil dezake.
Amorebieta-Etxanon jarritako guifi.net azpiegitura sareak, herriaren erdigunea, Nafarroa eraikina, auzoekin lotzen du (Etxano, Dudeagoitia, Boroa, San Migel, Euba…). Horrela, herriaren erdigunean dagoen doako Interneterako sarbidea erdigunetik aldenduta dauden auzoetara eramaten da, ohiko telekomunikazio operadoreekin konektatzeko izaten dituzten arazoak gaindituz.
ZornotzaWifi eta guifi.net-en abantaila gehigarriak
Guifi.net sarean izena emanda duen edozeinek herrian jadanik dauden nodoak erabili ahal izango ditu eta, esate baterako, Amorebietako erdigunean daukan bere ordenagailua Euban bizi den batekin komunikatu, komunikazio operadorerik behar gabe eta beraien artean edozein zerbitzu mota ezarri modu autonomoan: telefonia digitala, fitxategiak partekatu, jolasak, mezularitza…
Era beran, azpiegitura sare honek etorkizunean zuntz optiko bidez eta haririk gabeko loturen bidez datuen sare bat finkatzeko aukera emango du, Amorebieta-Etxanoko herri osora helduko dena eta horrela, udal zerbitzu gehigarriak eskaini beste operadore batzuekiko menpekotasunik gabe.
Egungo azpiegitura
Gaur egun ZornotzaWifi sareak hiru instalazio mota ditu:
- Lokal publikoak.
- Plaza publikoak.
- Banda zabalera konektatzeko arazoak dituzten guneak.
Lokal publikoak
Udal lokal guztien barruan Interneterako doako sarbidea dago ZornotzaWifi bidez.
Gaur egun jarraian adierazten diren lokaletan dago zerbitzua.
- Larrea kiroldegia.
- Ganeko igerilekuak.
- Euskaltegia.
- Zelaieta Zentroa.
- Nafarroa Zentroa.
- Udal bulegoak.
Zerbitzu honen helburua udal instalazioak erabiltzen dituzten herritar guztiei sarbidea ematea da, bereziki Nafarroa eta Zelaieta Zentroko erabiltzaileei.
Gune publikoak
Gune publiko jendetsuenetan daudenean herritarrek Interneterako sarbidea izatea da asmoa.
Gaur egun estaldura duten guneak hauek dira:
- Herriko Plaza.
- Plaza Zelaieta.
- Nafarroa Zentro inguruak.
Banda zabalarekin konektatzeko arazoak dituzten guneak
Amorebietako auzorik gehienetan arazoak daude banda zabalarekin konektatzeko. Horregatik, proiektu berri bat martxan jarri da “ZornotzaWifi auzoetarako” eta honek auzoetako plazetan herritarrei sarbidea eman nahi die.
Gaur egun ondoko auzoetan jarri da:
- Boroa.
- Dudeagoitia.
- Etxano.
- Euba.
- San Migel.
ZornotzaWifi zenbakitan
ZornotzaWifi sareak guztira 22 sarbide puntu jarrita ditu. Astero 2.000 terminal baino gehiagok erabiltzen dute zerbitzu hau eta martxan jarri zenetik, 2013ko martxoa, 15.000 lagunek baino gehiagok erabili dute noiz edo noiz.
Zerbitzuaren mugak
Zerbitzu publiko eta doakoa izaterakoan, Interneterako sarbidearen abiadurak muga jarrita du legez eta muga hori erabiltzaileko 256 k-koa da.
Enpresa laguntzaileak
Udalak sare hau instalatzeko Delanit Sistemes i Comunicacions enpresaren laguntza izan du.