Udal ordenantzak betetzen direla ikusi

Udaletxeko beste sail eta zerbitzu batzuekin koordinazioa

HIRIGINTZA:

  • Lizentziarik gabe egindako lanen kontrola eta salaketa.
  • Irekitze eta jarduera baimenik ez duten ostalaritza establezimenduak kontrolatu eta hauek salatu.
  • Ordutegiak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzako Dekretuak ezarritakoaren arabera ostalaritzako lokalen irekitzen eta ixte ordutegiak kontrolatzea.
  • Ostalaritzako establezimenduen terrazek behar dituzten baimenak kontrolatu eta administrazio baimenik ez dutenak salatu, baita lortutako baimena urratzen dutenak salatu ere.
    Beharrezkoa den administrazio baimenik ez duten jarduerak kontrolatu eta salatu.
  • Bide publikoaren okupazioa kontrolatzea (edukinontzak, hesiak, etab.).

OBRAK ETA ZERBITZUAK:

  • Galtzadan eta hiri altzarietan dauden kalteak ikuskatu eta jakinarazi.
  • Herriaren Garbitasuna arautzen duen Ordenantzaren aurkako ekintzak kontrolatu eta salatu.

INGURUMENA:

  • Etxebizitza eta establezimendu publikoetako zaratak kontrolatu eta salatu (sonometriak).
  • Isurketak kontrolatu.

OSASUNA ETA KONTSUMOA:

  • Animalien babeserako urriaren 29ko 6/1993 Legeak ezarritakoa betetzen ez duten animalien (txakurren) jabe eta arduradunak salatu eta zigortu. Txakurrak edukitzea arautzen duen Euskal Autonomi Erkidegoko apirilaren 4ko 66/200 Dekretuak ezarritakoa ere betearazten da (zigor espedienteari egindako alegazio eta errekurtsoak jaso eta tramitatu).
    Merkatutxoak eta batetik besterako salmenta kontrolatu, legez kanpokoak izateagatik saldu ezin diren objektuak atzeman, zigor espedientea tramitatu.
  • Txakurrak jaso.

KULTURA:

  • Kultur eta kirol ekintzak, herriko jaiak, Ihauteriak, etab. kontrolatu eta ikustatu.