Autoenplegua

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Zornotza LHIIk lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute enplegu-zerbitzuak emateko, eta bertan, autoenplegurako laguntza- eta aholkularitza-ekintzak sartu dira.

Hasieran, elkarrizketa bat egingo da enplegu-bulegoan, eta, gero, LHIIra bidaliko da, non aholkularitza-lanak egingo dituzten.

Ekintzaile izan nahi baduzu edo negozio-ideiaren bat baduzu eta itxuratzeko eta abian jartzeko laguntza behar baduzu, etor zaitez udalaren enplegu-bulegora. Horrez gain, udalerrian enpresentzat dauden laguntzak kontsultatu ahal dituzu.