Laguntzak: kontratazioa, autoenplegu, irudi korporatiboa

Amorebieta-Etxanoko Udalak tokiko enpresetan lanpostu berriak sortzen lagundu nahi du, bai eta lan-baldintzak hobetzen eta ikaskuntza sustatzen ere.

Hori dela eta, gure udalerrian enpleguaren sorrera sustatzeko udalerriko enpresei zuzendutako laguntzen ildo bat existitzen da, nagusiki, oztopo ekonomikoen zati bat ordaintzeko, langabezian dauden pertsonen zenbatekoak behera egin dezan.

Estekaren bitartez Amorebieta-Etxanon enplegua sortzea sustatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ikusi ahal izango dituzu.

Gainera, enpresa-ideia berri bat baduzu eta laguntza behar baduzu, autoenplegurako eta ekintzailetzarako gure aholkularitza-zerbitzuarengana jo dezakezu.

Bestalde, Amorebieta-Etxanoko merkatariek diru-laguntza edukiko dute, errotuluak, web-orriak eta korporazioaren irudiak euskaraz jartzeko. Informazio gehio: Arautzeko ordenantza (Laugarren atala, 47-51 artikuluak).