Enplegu eta Ekonomi Sustapena

Enplegu eta ekonomia sustapena sailak zornotzarrak laneratu nahi ditu eta baita tokiko enpresa sustatu ere.

ENPLEGU BULEGOA 

Amorebieta-Etxanoko Udalaren Enplegu Bulegoak (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako 1600000115 Agentzia) zure laneratze prozesua errazteko, hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • CV kudeaketa: enplegu poltsa bat zure esku daukazu online, non curriculuma utzi dezakezun, eta horrela enplegu-eskaintzetara sartzeko aukera izango duzu. Bestalde, zure beharren arabera gure datu-basean informazioa sartzen lagunduko dizugu.
  • Bitartekaritza: Amorebieta-Etxano eta alboko herrietako enplegu-eskaintzak aktiboki bilatzen ditugu.
  • Autoenplegua: negozio ideia bat badaukazu, egia bihurtzen lagunduko dizugu, Zornotza LHIIren lankidetzarekin.

Kontaktuak:

  • Telefono-zenbakia: 94 630 00 02 / Luz. 581
  • Posta elektronikoa: cv@amorebieta.eus
  • Aurrez aurreko arreta: San Miguel kalea 3
  • Arretarako ordutegia: 8:30etik 14:30era astelehenetik ostiralera