Udaltzaingoa

Martxoaren 16an konfinamendu neurriak ezarri ziren eta udaltzainen zeregin nagusia herritarrei neurri horiek betetzen laguntzea da.

Herritarren irteerak eta hauetarako arrazoiak aztertu dira. Irteerak ez direnean justifikatuta egon eta errepikatu direnean, auzokidea salatu da. 500 identifikazio egin dira eta 40 salaketa. Ez da honegatik zornotzarrik atxilotu.

Beste zeregin garrantzitsu bat herritarrei laguntzea izan da, halan eskatu dutenean. Informazioa eskatuz ehundaka dei jaso dira. Megafonia bidez herritarrei informazioa eman zaie. Herritarrei informazioa ematerakoan, aukera aprobetxatu eta animoak eman dira.