Berdintasuna

Amorebieta-Etxano Udaleko Berdintasun Zerbitzuak martxan jarraitzen du berdintasuna@amorebieta.eus helbide elektronikoaren bidez edo 94 630 01 90 arloaren telefonoaren bidez.

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEI ARRETA EMATEKO ZERBITZUAK ETA TELEFONOAK

Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi duenez, osasun-larrialdiak irauten duen bitartean, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzu eta baliabide guztiak ditu aktibo, eta udalarekin harremanetan jar daiteke telefonoz goizetan:

Herritarren Arreta Zerbitzua HAZ –SAC

010 dohainik udalerritik deituta

94 630 00 02 beste udalerri batetik deitzen baduzu

688 866 600 WhatsAppen bidez

Gizarte Ekintza

94 630 01 90

Eta 24 orduetan:

Udaltzaingoa

092 

94 630 01 60

Laguntza psikologikoa eta aholkularitza juridikoa ematen jarraitzen da, hitzorduak eskatzeko sistema ez da aldatu. Gizarte Zerbitzuek gogorarazi dute horiek normaltasunez funtzionatzen jarraitzen dutela, aurrez aurreko hitzorduak izan ezik, horiek atzeratu egingo baitira.

Era berean, herritarrei gogorarazi nahi diegu indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko telefonoek funtzionatzen jarraitzen dutela eta egunean 24 orduz daudela erabilgarri, asteko 7 egunetan. Horretarako, 112 telefonora deitu edo SOS Deiak zerbitzuaren APParen bidez jar daitezke harremanetan. Eusko Jaurlaritzak prestatutako 900 840 111 telefonoaren bidez ere jar daiteke harremanetan.

Era berean, Emakundek EDEKArekin batera lan egiten du, dibertsitate funtzionala duten pertsonen ordezkarien euskal koordinakundearekin, krisi honetan indarkeriaren biktimei arreta emateko telefonoen informazioa helarazteko. Hala, Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin batera, entzuteko zailtasunak dituzten pertsonentzako bideo bat egin da. ONCEren bidez, telefonoei buruzko informazio-kartela egokitu da ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako; eta irakurketa errazeko kartela egin da.

https://www.youtube.com/watch?v=adThPiE2YRo&feature=youtu.be

http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/temas_violencia_intro/eu_def/adjuntos/punto_lila_erraza.pdf

Amorebieta-Etxanok indarkeria matxista sufritzen duten emakumeak babesteko “Maskara 19” kanpainarekin bat egin du

Amorebieta-Etxanoko Udalak, herriko farmaziekin lankidetzan, “Maskara 19” izeneko kanpaina martxan jarri du indarkeria matxista sufritzen duten emakumeen babesa areagotzeko, egun hauetan beraien erasotzaileekin etxean egotera behartuta baitaude.

Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen honekin bat egiten du. Ekimena edozein arrazoirengatik laguntza eskatu beharra duten emakumeei zuzenduta dago eta herriko farmazietan “Maskara 19” bat eskatuz, modu seguruan egin ahal izango dute. Alarma seinale honen aurrean, farmazilariek jarduteko protokoloa martxan jarriko dute.

Horrela, biktima artatuko duen talde espezializatu batekin harremanetan jarriko dira eta, behar izanez gero, leku seguru batera eramango lukete. Seme-alabak dituzten emakumeen kasuan, amarekin batera joango lirateke. Gainera, anonimatoa bermatuko da, laguntza eskatzen duen emakumearena zein laguntza eman dion farmaziarena.

Gainera, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztiei laguntzeko eskatzen die eta, indarkeria matxista kasuren bat ezagutzen badute, Gizarte Ekintza Sailarekin harremanetan jar daitezela 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edo ondoko helbidera posta elektroniko bat bidaliz: ongizatea@amorebieta.eus. 

Emakume zornotzarrek psikologia feministaren gakoak eta elikadura kontzientearenak ikasteko aukera izango dute

Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Sailak doako on line ikastaro bi eskainiko dizkie apirilean emakume zornotzarrei.  Batetik, psikologia feminista ahalduntzetik landuko da eta, bestetik, elikadura kontzientea.

Antolatutako ikastaroak hauek dira:

Psikologia feminista emakumeentzat ahalduntzetik

Ikastaro honen helburua psikologia feminista herritarrei hurbiltzea da eta emozio zailak kudeatzeko tresnak izan, baita norberaren ahalduntzerako urratsak eman eta parte hartuko duen emakume taldearentzako.

Ordu eta erdiko hiru saio izango dira eta Zoom online plataforma erabiliko da. Egunero gai desberdin bat landuko da:

Datak:
Apirilak 16 – Beldurra. Nola aurre egin?
Apirilak 23 – Segurtasun falta eta autoestimuarekin duen lotura.
Apirilak 30 – Norbere burua zaindu eta tratu ona eman.
Ordua:17:30etik 19:00etara.

Elikadura kontzientea emakumeentzat

Elikadura kontzienteak janariarekin harreman sano bat bilatzen du, gorputza eta emozioak aktiboki entzunez. Parte-hartzaileek beraien gorputzeko emozio eta sentsazioekin konektatzen ikasiko dute, gero bizitza eta elikadura ohitura osasuntsuago batzuk garatzeko, eta beraien buruekin harreman hobe bat izateko.

Metodologia honen sorburua mindfulnessean dago, hau da, meditazioaren laguntzarekin gose fisikoa eta gose emozionala bereizten laguntzen da. Ordu biko saio bi egingo dira:
Datak: apirilak 20 eta 27. Ordua, 16:30etik 19:30era.

Parte hartu nahi duten emakumeek asteazkenera arte, apirilak 15, izena eman dezakete 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz ondoko helbidera: berdintasuna@amorebieta.eus

Lesbianak ikusgai eta eskubidedun

Apirilaren 26a lesbianen ikusgaitasun eguna da baina, aurten, zaila da ikusgaitasun hori etxean konfinatuta gaudela aldarrikatzea. Ezin izango gara kalera irten, baina beste behin ere esango dugu lesbianak badaudela eta harro egoteko arrazoi asko dituztela eta, besteak beste, sareak erabiliko ditugu ahotsa altxatzeko.

Oraindik ere, lesbianak ikusezinak dira gure jendarteko hainbat esparrutan; esaterako: eskolan, familian, lanean, kalean… Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak direnean.

Ikusezintasuna beste indarkeria mota bat da, emakumeei sexualitate aske eta autonomoa ukatzen jarraitzen duen gizarte patriarkal batean. Hainbeste emakume lesbianaren existentziarik eza edo ikusezintasuna gaitzestea da sistema heteronormatibo hegemonikoa baliatzen duen mekanismoa, gizartean sexu- eta genero-aniztasuna ukatzen jarraitzeko.

Gizarte osoaren erantzukizuna dela diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea. Lesbianen ikusgaitasuna sustatzen duten politika publikoak beharrezkoak dira, eta, batez ere, maskulinoa den LGTBI+ irudimenetik haratago doazenak.

Egun honetan, lesbiana horiek guztiak aldarrikatu nahi ditugu, ikusarazten direnak eta ez direnak, eta dei egin nahi diegu pertsona, elkarte, kolektibo, erakunde eta organismo guztiei, jendarte osoari, lanean jarrai dezaten. Gure helburua emakume lesbianek euren ikusgaitasuna nola bizi nahi duten askatasunez erabaki ahal izatea izan behar du eta, horretarako, baldintza egokiak sortu behar ditugu.