Koronabirusaren zabalkundea geldiarazteko hartutako neurriak

Honako hauek dira hartutako neurriak 2020ko martxoaren 12tik aurrera.

2020/03/12

Amorebieta-Etxanoko Udalak koronabirusaren zabalkundea geldiarazteko neurriak hartu ditu, Eusko Jaurlaritzaren ildo beretik.

Kultura eta kirolak

Hartutako neurrietariko bat da pertsona bakoitzaren artean metro bateko tartea uztea, baina baldintza hau betetzea ezinezkoa da esaterako larunbat honetarako, martxoak 14, aurreikusita zeuden ekitaldietan: Gazte Eguna, Martin Zalakain eta Zornotzako Musika Bandaren kontzertua.

Hau horrela izanda eta egungo egoera aldakorra denez, ekitaldi horiek atzeratu egingo dira. 

Halaber, Eusko Jaurlaritzak ikastetxe eta nagusien zentro guztiak itxi ditu. Horregatik, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura eta Kirol arloak eskaintzen dituen zerbitzuak, Zelaieta Zentroak ludoteka eta Gaztetxokoarekin, musika eskolak, kiroldegiak, liburutegiak, Zornotza Aretoak, neurri handi batean gizarte talde hauei zuzenduta daudenez eta gune arriskutsuak izan daitekeenez, erantzukizunez eta koherentziaz jokatuz, egoerak hala gomendatzen duen bitartean kultur eta kirol zerbitzu guztiak itxita egongo dira.

Edozein kasutan, eta bertan behera gelditu diren ekitaldiek herritarren artean harrera ona izaten dutenez, saiatuko gara 2020an zehar beste dataren batean egiten, ekitaldiok berme guztiekin egin daitezkeenean. 

Ekonomi Sustapena eta Enplegua

Pertsona bakoitzaren artean metro bat utzi behar izateak ezinezkoa egiten du martxoaren 23rako aurreikusita zegoen Ekintzaileen Topaketa eta martxoaren 25 eta 26an egin behar zen Formazio eta Enplegu Azoka. Horregatik, bi hitzorduak atzeratu egingo dira.

Igandeetako azoka ere bertan behera geldituko da, kontrakoa jakinarazi arte.

Nafarroa Zentroa

Nafarroa Zentroak hartutako neurrien artean, ondokoak itxiko direla esan behar da:

Jubilatuen etxea, ileapaindegia, irakurketa gela, podologia, taberna eta jantokia. Baita Nagusi Aretoa ere.

San Migel, Etxano eta Eubako eskolak.

Eusko Jaurlaritzak ikastetxeak ixteko hartutako erabakiarekin batera, adingabeen ondoko zerbitzuak ere itxiko dira: EISEI, AIDAIE eta Down Sindromea Fundazioa.

Kontrakorik esaten ez zaigun bitartean, ondoko zerbitzuak zabalik egongo dira:

Desgaitasunen bat dutenentzako Eguneko Zentroa.

Nagusien Eguneko Egoitza.

Eguneko Arreta Zerbitzua.

Udal langileak

Eskolak ixtearekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat behin-behineko neurri hartuko ditu.

Lehenengo eta behin, langile guztiek lanaldia betetzeko malgutasuna izango dute. Lanaldia 07:00etan hasiko da eta 22:00etan amaitu.

Gainera, 14 urtetik beherako seme-alabak dituzten langileek aukera izango dute lanaldi erdi bakarrik egiteko eta horrek ez du soldatan eraginik izango. Era berean, aukera hau erabili ahal izango dute baita ere, mendeko adinekoen ardura duten langileek, betiere inguruabarrak aldatu badira Eguneko Zentro edo antzekoak ixtearen ondorioz.

 Prebentzio neurri moduan eta jasotako gomendioei jarraituz, aipatu zentroak ixtea erabaki dugu.  Uste dugu baita ere, gehiegi larritu gabe, baina denon osasunaren mesederako izango direla keinuak.

Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazten du egoera normalizatzen denean ekingo zaiela berriro jarduerei.

2020/03/13

Amorebieta-Etxanoko Udalak hartutako neurriak, koronabirusaren hedapenaren aurrean

Amorebieta-Etxanoko Udalak jendearentzat irekitako udal-instalazio guztien erabilera aldi baterako eteteko  erabakia hartu du, hala nola udal-liburutegia, kirol-instalazioak, adinekoen zentro sozio-kulturalak, Zelaieta Zentroa, etab., baita taldeko jarduerak ere, hala nola prestakuntza-ikastaroak, kirol-ikastaroak, kultura-jarduerak, gizarte-jarduerak eta abar.

Gainera, ahal den neurrian, pertsonen kontzentrazioa saihesteko neurriak hartuko dira eta espazio publikoak ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatzen da, plaza, parke, jolas gune eta antzerakoak erabiltzea ekidinez.

Horregatik, herritarrei udaletxera behar-beharrezkoa bada bakarrik bertaratzeko eskatzen zaie.

Eskaerei erantzuteko, herritarren arreta indartu egingo da telefono bidez (010 udalerritik eta 94 630 00 02 beste udalerri batetik), baliabide telematikoak edo WhatsAppa (688 866 600) erabiliz.

Udaletxera joanez gero, beharrezkoa izango da beharrezko arreta-neurriak hartzea, hala nola, pertsonen artean metro bateko distantzia egotea, eta eskuak behar bezala garbitzea, horretarako bitartekoak jarri baitira.

Salbuespenezko neurri hauen helburua da koronabirusaren hedapena geldiaraztea. Euste-lan horrek lankidetza lasaia eta arduratsua eskatzen du, herritar guztien ulermenaz gain, birusa eskala handian hedatzen laguntzen duen edozein jarduera saihestuz.

2020/03/16

Gomendioak COVID-19 birusaren aurrean

Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazten du udaletxeko eraikina eta herritarrentzako Arreta Zerbitzua – HAZ – irekita daudela. Herritarrei eskatzen diegu ez daitezela Udaletxera etorri baldin eta ezinbesteko beharra ez bada.

Lehenetsi honako kanalak:

010 Amorebieta-Etxano / 94 630 00 02

Whatsapp 688 866 600

Boluntariotza

GURUTZE GORRIArekin koordinatuta, telefono bidezko laguntza eta etxerainoko laguntza sistema bat ezarriko da pertsona guztien oinarrizko beharrizanetarako:

Bakardade eta isolamendu egoeran daudenei, desgaitasuna dutenei, errefuxiatuei, 65 urtetik gorakoei edo gaixotasun kronikoak dituztenei, hau da, zaurgarritasun egoera berezian daudenei,  telefono bidezko jarraipena egingo zaie.

Etxean koarentenan daudenei laguntzeko ekintzak: elikagaien eta oinarrizko higiene artikuluen hornidura eta laguntza farmakologikoa, bereziki gaixo kronikoei, baina betiere mediku batek agindutako botikak izan beharko direlarik.

Boluntario moduan lagundu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali dezakete Gurutze Gorrira voluntariadobizkaia@cruzroja.es edo Herritarren Arreta Zerbitzuaren bidez egin dezakete.

Amorebieta-Etxanoko Udala izango da boluntarioak bideratuko dituena, ikusirik zeintzuk diren dauden beharrizanak.

Bizkaiko Foru Aldundiak #BizkaiaGara boluntarioen laguntza sarea aktibatu du zaurgarrienak diren adinekoei botikak eta elikagaiak erosten laguntzeko eta horrela, etxetik irten beharrik ez dezaten izan. Interesatuta daudenek 94 416 15 11 telefono zenbakira dei dezakete edo mezu elektroniko bat bidali ondoko helbidera:  bizkaiagara@bizkaia.eus

Boluntarioek informazioa, formazioa, orientazioa eta zereginak burutzeko beharrezko baliabide materialak jasoko dituzte, COVID-19aren kutsaduraren prebentziorako neurriak bereziki, horrela adinekoen eta boluntarioen babesa bermatuz.

Alarma egoeraren neurriak

Herritarrak oinarrizko beharrizanetarako erosketak egiteko, lan egiteko, adinekoak zaintzeko eta ospitalera joateko bakarrik irten ahal izango dira etxetik, jendetzak saihestuz eta gutxienez "metro eta erdiko segurtasun distantzia" bat izanez kutsadura saihesteko.

Baimenduta dauden desplazamenduak izango dira: lanera joateko, ohiko etxebizitzara itzultzeko, elikagaiak edo botikak erosteko, ospitalera joateko edo adinekoak edo mendekoak zaintzeko, banketxeetarako joateko, edo ezinbesteko arrazoi edo premia-egoera.

Bizkaibusek eta Euskotrenek %50ean murriztuko dute beraien eskaintza martxoaren 16tik, astelehenetik, aurrera.

Zabalik egongo dira elikagai eta edarien dendak, oinarrizko beharrizanenak, farmaziak, medikuak, optikak, ortopediako produktuenak, produktu higienikoenak, prentsa, estankoak, ekipo teknologiko eta telekomunikazioen dendak, etxeko abereen elikagaien dendak, tindategiak, internet, telefono edo posta bidezko komertzioak.

Maskotak paseatu ahal izango dira, pertsonak bakarrak aterako du maskota, eta beste maskota batzuen jabeekin segurtasun distantzia errespetatu beharko da beti.  Animalien elikagaien dendak zabalik egongo dira, baita albaitaritza-zerbitzuak ere.

Iturri ofizialei kasu egin

Albiste faltsuen aurrean, iturri ofizialei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu, sintomarik baduzu edo gaixotasuna transmititzeko gune batera joan bazara, etxean egon eta deitu 900 20 30 50 telefonora.

Udalak informatzen du

Amorebieta-Etxanoko Udalak hartu beharko lituzkeen neurri osagarriei buruzko informazioa helaraziko die herritarrei kanal ofizialen bidez (webgunea eta udal-bandoak), erakundeetatik iritsitako irizpideari eta gomendioei jarraituz.

2020/03/16

Amorebieta-Etxano herritar zaurgarrienak babesteko boluntarioen bila dabil

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Gurutze Gorriak, Estatuko Gobernuak ezarritako alarma egoerak dirauen bitartean herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko, telefono bidezko laguntza eta etxerainoko laguntza sare bat antolatu dute.

Jarraipen telefonikoa egiteko sistema bat ezarri da bereziki zaurgarriak direnentzat, esaterako bakardade eta isolamendu egoeran dauden adinekoentzat, desgaitasuna dutenentzat, errefuxiatuentzat, 65 urtetik gorakoentzat edo gaixotasun kronikoak dituztenentzat.

Sare honek ere etxerainoko babesa emango die koarentenan daudenei, elikagaien eta oinarrizko higiene artikuluen hornidura eta laguntza farmakologikoa, bereziki gaixo kronikoei, emango zaielarik baina betiere mediku batek agindutako botikak izan beharko direlarik.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren laguntza eskatzen du zornotzar guztien ongizatea bermatzeko. Boluntario moduan lagundu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali dezakete Gurutze Gorrira voluntariadobizkaia@cruzroja.es edo Herritarren Arreta Zerbitzuaren bidez izena eman dezakete (HAZ).

Amorebieta-Etxanoko Udala izango da boluntarioak bideratuko dituena, ikusirik zeintzuk diren dauden beharrizanak.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak #BizkaiaGara boluntarioen laguntza sarea aktibatu du zaurgarrienak diren adinekoei botikak eta elikagaiak erosten laguntzeko eta horrela, etxetik irten beharrik ez dezaten izan. Interesatuta daudenek 94 416 15 11 telefono zenbakira dei dezakete edo mezu elektroniko bat bidali ondoko helbidera:  

Boluntarioek informazioa, formazioa, orientazioa eta zereginak burutzeko beharrezko baliabide materialak jasoko dituzte, COVID-19aren kutsaduraren prebentziorako neurriak bereziki, horrela adinekoen eta boluntarioen babesa bermatuz.

Amorebieta-Etxanoko Udala: komunikazio telematikoa

Alarma egoerak dirauen bitartean, Amorebieta-Etxanoko udaletxea eta Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) zabalik egongo dira. Dena dela, ahal den guztietan komunikazio telematikoa lehenestea eskatzen zaie herritarrei. Horregatik, Udalarekin harremanetan jarri nahi dutenek 010era dei dezakete edo 94 630 00 02 telefono zenbakira, whatsapp bat bidali 688 866 600 zenbakira edo mezu elektroniko bat bidali ondoko helbidera: haz@amorebieta.eus
Halaber, Amorebieta-Etxanoko Udalak hartu beharko lituzkeen neurri osagarriei buruzko informazioa helaraziko die herritarrei kanal ofizialen bidez (www.amorebieta-etxano.eus eta udal-bandoak), erakundeetatik iritsitako irizpideei eta gomendioei jarraituz.

Gainera, iturri ofizialei kasu egiteko eskatzen zaie herritarrei, alarma sortarazten duten gezur eta informazio faltsuak ekidinez eta gogoratu zalantzarik baduzu edo COVID 19aren sintomarik baduzu, etxean gelditu behar zarela eta deitu 94 600 72 00 telefonora.

Alarma egoeraren neurriak

Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzarrei gogorarazten die ondokoetarako bakarrik atera daitezkeela kalera: oinarrizko beharrizanetarako erosketak egiteko, lan egiteko, adinekoak zaintzeko eta ospitalera joateko, jendetzak saihestuz eta gutxienez metro bateko segurtasun distantzia bat izanez kutsadura saihesteko.

Baimenduta dauden desplazamenduak izango dira: lanera joateko, ohiko etxebizitzara itzultzeko, elikagaiak edo botikak erosteko, ospitalera joateko edo adinekoak edo mendekoak zaintzeko, banketxeetarako joateko edo halabeharrezko ezinbesteko kasuan edo beharrizan egoeran.

Jakinarazten da baita ere Bizkaibusek eta Euskotrenek %50ean murriztuko dutela beraien eskaintza gaurtik, martxoaren 16tik, astelehenetik, aurrera.

Zabalik egongo dira elikagai eta edarien dendak, oinarrizko beharrizanenak, farmaziak, medikuak, optikak, ortopediako produktuenak, produktu higienikoenak, prentsa, estankoak, ekipo teknologiko eta telekomunikazioen dendak, etxeko abereen elikagaien dendak, tindategiak, internet, telefono edo posta bidezko komertzioak.

2020/03/27

Zornotzarren ongizatea bermatzea, Amorebieta-Etxanoko Udalaren lehentasuna

Herritar guztien ongizatea eta osasuna bermatzea. Hori da Amorebieta-Etxanoko Udalaren helburua, eta horretarako azken egunotan hainbat neurri hartu ditu koronabirusari eusteko eta, aldi berean, zornotzarren beharrizanei erantzuteko.

Babes soziala

Arlo sozialean, herritarren eskura jarri dira hainbat kanal eta babes sare. Bereziki kezkatzen gaituzte zailtasun ekonomikoak dituzten familiek. Hauei Udalak oinarrizko produktuak eman dizkie, bai elikagaiak eta baita higieneko produktuak ere, Amorebietako Eroski eta Lidlen laguntzari esker.  Une honetan 50 familiek laguntza jaso dute.

Gainera, Gizarte Ekintza Sailak telefono bidezko jarraipena egiten die pertsonarik zaurgarrienei, Zainduz programako zaintzaileei, Nagusi Aretoaren bidez isolamendu egoeran dauden herritarrei, eta normalean zentroko zerbitzuak erabiltzen dituzten adineko eta mendekoei, orain etxean egotera behartuta daudenak.

Mendekoak herriko talderik zaurgarrienetariko bat direnez, laguntzeko, Udala Bizkaiko Foru Aldundiko BizkaiaGara boluntariotza programarekin elkarlanean ari da. Bi erakundeen arteko elkarlanari esker, 35 lagunek izena eman dute sarean. Laguntza horren oinarrian daude telefono bidezko jarraipena, botikak eramatea eta on line erosketa.

Babes ekonomikoa

Herriko sare ekonomikoa babesteko helburuarekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak zergak, tasak eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak ordaintzeko epeak eten ditu.  Neurria indarrean egongo da alarma egoera amaitu arte.

Gainera, aste honetatik aurrera Udalak erroldatze ziurtagiria telematikoki eskuratzeko aukera emango die hipoteka-luzamendu bat eskatu nahi dutenei.  Salbuespenezko neurri hau erabili nahi duten herritarrek udaleko web orrian dagoen inprimakia deskargatu, bete, eta posta elektroniko bidez bidali beharko dute ondoko helbidera . Udalak eskaria egiteko erabili zuten posta elektronikoko helbide berdinera helaraziko die agiria.

Osasun publikoa

Amorebieta-Etxanoko Udalak herria sakon desinfektatzeko neurriak ere hartu ditu, bereziki garbituko direlarik jenderik gehien dabilen lekuak, edukiontziak, paperontziak, arkupeak eta supermerkatuetarako eta farmazietarako sarrerak, gaixotasuna zabaltzea ekiditeko.  

Gainera, edukiontziak zabaltzeko eskularruak edo erabili eta botatzeko ezpainzapiak erabiltzea gomendatzen du, eta COVID-19an positibo eman dutenak edo koarentenan dauden etxeetan, hondakinak poltsa itxi batean jaso eta poltsa hori beste poltsa itxi baten barruan sartzeko eskatzen die, eta ondoren poltsa hori errefusako edukiontzian utzi, edukiontzi grisean.

Komunikazio telematikoa

Udalak gogorarazten du Amorebieta-Etxanoko Udaleko eraikina eta Herritarren Arreta Zerbitzua zabalik badaude ere, herritarrek ahal den guztietan komunikazio telematikoa lehenetsi behar dutela. Horretarako, Udalarekin harremanetan jarri nahi dutenek, 010 edo 94 630 0190 telefono zenbakira deitu dezakete, whatsapp bat bidali 688 866 600 zenbakidra edo mezu elektroniko bat bidali ondoko helbidera haz @amorebieta.eus.

Amorebieta-Etxanoko herritarrek informazio eguneratua daukate baita ere Udaleko web orrian: www.amorebieta-etxano.eus.

Gainera, zalantzak dituzten guztiek edo COVID-19ren sintomak dituztenek, etxean gelditu behar direla gogorarazten zaie, eta 900 20 30 50 telefono zenbakira deitu.

Alarma egoeraren neurriak

Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzarrei gogorarazten die erantzukizunez jokatzeko, eta ez arriskuan jartzeko beraien bizitza edo inorena. Etxetik bakarrik atera daitezke oinarrizko erosketak egiteko, lan egiteko, adinekoak eta mendekoak zaintzeko eta ospitalera joateko, jendetzak ekidinez eta gutxienez metro bateko tartea utziz kutsadura saihesteko.

Ondokoen dendak zabalik daude: elikagaiak, edariak, oinarrizko beharrizanetarako produktuenak, farmaziak, medikuak, optikak, produktu ortopedikoenak, produktu higienikoenak, prentsa, estankoak, ekipo teknologiko eta telekomunikazioenak, etxeko animalientzat janaria dutenak, tindategiak, internet, telefono edo posta bidezko merkataritza.

2020/04/22

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren eskelak argitaratuko ditu

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren eskelak jarriko ditu Udaleko web orrian, izandako heriotzen berri izan dezaten zornotzar guztiek. 

Horrela, Udalak, hildakoen familien oniritziarekin betiere, hileta-enpresek helarazitako eskela guztiak argitaratuko ditu.

Heriotzak Udaleko web orriaren bidez jakinaraziko dira, www.amorebieta-etxano.eus eta baita Udalaren Facebookeko orrialde ofizialean ere: www.facebook.com/amorebietaetxanokoudala/

Udalak, horrela, gertatutako heriotzen berri izateko herritarrek duten beharrizanari erantzuten dio, konfinamenduarengatik heriotzen berri izatea zailagoa baita une hauetan.

Amorebieta-Etxanoko Udalak gainera doluminak eman nahi dizkie egun zail hauetan etxekoren bat hil zaien herritar guztiei eta behar dutenerako laguntza emateko prest agertu da.

Horretarako, etapa mingarri honetan  gune bat behar izanez gero sentitzen dutena adierazi eta laguntasunerako, Gizarte Ekintza Sailera dei dezakete, 94 630 01 90 telefono zenbakira, daukaten zalantza edo kezka partekatzeko.