Kultura eta Kirolak

Albisteak

KZguneko zuzeneko hitzaldiak uztailean

Bueltan da Haizetara, oraingoan online

Amorebieta-Etxanoko Udalak jai guztiak bertan behera uztea erabaki du

Udalaren kirol instalazioak eta zerbitzuak berriro zabaltzea eta abonuak

Amorebieta-Etxanoko balkoietan Zintzilik berriro

Umeentzako yoga eta mindfulness Amorebieta-Etxanoko ludotekaren online programazio berrian

Goraka ari den grafikoari buruzko “Open Itinera FIG Bilbao” erakusketa birtuala ikusgai Zelaieta Zentroan

Ordutegiaren luzapena eta aldaketak Amorebieta-Etxanoko liburutegiaren zerbitzuetan

Antzerkia eta online ikuskizunak uda guztian Zornotza Aretoan

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak online eskaintza handitu du ekainean

Amorebieta-Etxanoko Udalak 2020ko udalekuak bertan behera uztea erabaki du

Zubiaur musika eskolaren jarduera eta kobrantzak alarma egoeran

Zelaietako ikastaroen matrikulen itzulketa eta bideoak sareetan

KZguneak zuzeneko formakuntza eskainiko du bideo deien bidez, talde txikietan

Kultura eta kirol elkarteek antolatutako ekintza, jarduera eta jaien inguruko informazioa

Zornotza Aretoko sarreren zenbatekoa itzultzea

Amorebieta-Etxanoko liburutegiaren mailegu eta itzulketa zerbitzua

Kirol zerbitzuetako urteko abonoak itzultzea

Kontaktuak

Kirola
Telefono zenbakia: 94 630 06 50
E-posta: kirolak@amorebieta.eus
Kultura eta Zornotza Aretoa
Telefono zenbakia: 94 630 06 50
E-posta: kultura@amorebieta.eus
Liburutegia
Telefono zenbakia: 94 630 06 26
E-posta: liburutegia@amorebieta.eus   
Umeak eta gazteak
Telefono zenbakia: 94 630 06 50
E-posta: gazteria@amorebieta.eus
Zubiaur musika eskola
Telefono zenbakia: 94 630 15 10
E-posta: zubiaur@amorebieta.eus

  

Zornotza Aretoa online

Mediateka: Kontzertuak, antzerkia, dokumentalak...
Musika tailerrakZornotzako Musika Bandak eskainitako tailerrak 
 

Kultura koarentenan Amorebieta-Etxanon

Herriko musikariak, aktoreak, margolariak... euren etxetik minutu batzuk eskaintzen dizkigute koarentena garaian: aholkuak, istorioak, abestiak...

Erakusketa gela birtuala

Zelaietako ikastaroak online

Bideoak eta tutorialak: edozein momentuan ikusteko, ikastaroaren erreprodukzio zerrenda aukeratuz: Errezetak, tutorialak, klaseak...
Irakasleekin kontaktuan jartzeko bideak: 
Afrikar dantzak eta zur langintza: https://forms.gle/VDobGNaPC3DvQDqu7
Saloi dantzak, yoga eta mindfulness https://forms.gle/tyYxSd3vPmbufUaC9
Izen ematea duten ikastaroak online: Izen emateak, informazioa eta egutegiak.

Liburutegia online

Liburuak zein filmeak deskargatzeko plataforma: eLiburutegia zerbitzua

KZgunea online

KZgunearen zuzeneko hitzaldien zerbitzua

Maiatzean zehar  zuzeneko hitzaldiak antolatuko dira, goizez zein arratsaldez.

Zuzeneko hitzaldietan parte hartzeko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Hitzaldien egitaraua

 

Umeentzako ekintzak online:

Ludoteka eta haur liburutegia etxean
Ipuinak: Astero ipuin berri bat, irakurtzeko, ikusteko, entzuteko…
Jolasak: Etxetik zehar jolasteko, egongelan, sukaldean, logelan…
Denborapasak: Ikasten duzun bitartean dibertitzeko!
Eskulanak: Zure irudimena lantzeko, dibertitzeko eta… lehiaketetan parte hartzeko ere!
Antzerkiak : Zornotza Aretoko webgunean umeentzako antzerkiak ere ikusgai daude

Gazteentzako ekintzak online:

Gaztetxokoa etxean Gazteentzako ekintza desberdinak etxetik egiteko
Ikusi ekintza guztiak

GaueroetxeanGauero zure etxean zelan bizitzen ari zarete? Bidali zure bideoak gazteinfo@amorebieta.eus helbidera eta astero bideo barri bat jarriko dugu, jasotzen ditugunak bilduz.
Ikusi bideo guztiak

 

Albisteak

Zornotza Aretoko sarreren zenbatekoa itzultzea

martxoak 27

Zornotza Aretoa itxita dagoenez hainbat ikuskizun bertan behera geratu dira. Bertan behera geratu diren ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa itzultzeko honela jokatuko dugu:

Sarrerak online erosi badira, zenbatekoa automatikoki itzuliko da. Itzulketa ugari izango direnez, Zornotza Aretoak pazientzia izateko eskatzen du, aste honetan zehar txartelera itzuliko da aste honetan zehar. Sarrerak antzokiko leihatilan erosi badira, itzulketa antzokiko leihatilan bertan egingo da sarrerak aurkeztuta, ohiko ordutegian, berriro zabaltzen denean.

INFORMAZIO GEHIAGO Informazio gehiago jaso nahi duten pertsonak edo azalpenen bat behar dutenak Zornotza Aretoarekin harremanetan jar daitezke hurrengo bide hauek erabiliz:

– Telefonoa: 94 630 06 50 (astelehenetik ostiralera 9:00-14:00)

– Posta elektronikoa: kultura@ametx.eus

Kirol zerbitzuetako urteko abonoak itzultzea

 Egoerak kirol instalazioak zabaltzea eta zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duenean, zabaltze horren baldintzen eta 2020ko kirol-abonoetan egingo diren moldaketen eta deskontu/itzulketen berri jakinaraziko zaie bazkideei.

Informazio gehiago jaso nahi duten pertsonak edo azalpenen bat behar dutenak Kirol Zerbitzuekin harremanetan jar daitezke hurrengo bide hau erabiliz:

– Posta elektronikoa: kirolak@amorebieta.eus

Amorebieta-Etxanoko liburutegiaren mailegu eta itzulketa zerbitzua

Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiaren mailegu zerbitzua abian da maiatzaren 12tik aurrera.

Maileguak: Liburuak eta gainerako materiala (DVDak, Cdak, aldizkariak…) telefonoz, emailez edota OPACaren bidez eskatuko dira aldez aurretik.

 Liburutegian erabilgarri dauden liburuak ikusteko, eta eskaerak egiteko OPACa erabiltzea aholkatzen da. Jarraian atxiki diren eskuliburuak eta bideoak lagungarriak dira:

 Microsoft Edge 2020-05-04 17-27-24.mp4 

Microsoft Edge 2020-05-04 17-34-11.mp4

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/contenidos/informacion/bk_opac/eu_opac/manual_del_opac.html 

https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/informacion/bk_opac/es_opac/manual_del_opac.html 

 Itzulketak: Itzultzen diren liburuek 15 eguneko berrogeialdia egingo dute.

 Eraikinaren sarreran entregatu eta jasoko dira liburuak.

Ordutegia: 10:00 – 12:00.

 

Kultura eta kirol elkarteek antolatutako ekintza, jarduera eta jaien inguruko informazioa

COVID 19aren agerpenak eragindako alarma egoerak, berorren deseskalatzeak eta normaltasun "berriak" baldintzatu egin dituzte, baldintzatzen ari dira eta baldintzatu egingo dituzte zuen asmoak, programak eta burutu ahalko dituzuen jarduerak.

Jendaurrean, dela aire zabalean, dela esparru itxietan, edozein ekintza edo jarduera programatu aurretik, asmoa egoeraren eboluzioaren arabera unean-unean ezarriz doazen arauen araberakoa dela eta jarduera burutzean segurtasunerako neurriak betetzen direla bermatze aldera, ezinbestekoa izango da Udalaren berariazko baimena edukitzea.

Horretarako, idatzizko proposamena aurkeztuko da Amorebieta-Etxanoko Udalaren kultura eta kirol sailean, programaren zehaztasunak eta segurtasuna bermatzeko hartuko diren neurriak zehatz ezarrita. Eskariak tramitatzeko, www.amorebieta-etxano.eus webgunean (Izapideen liburuan) aurkituko duzun E076 inprimakia (mezuari atxikita doakizu) bete eta zelaieta@amorebieta.eus helbide elektronikora bidal dezakezue.

Honekin lotuta, eta aintzat hartuta egoera honek elkarteen, kluben eta batzordeen jardueran izango duen eragina, Amorebieta-Etxanoko Udalari diru-laguntza eskatzean ere, hori kontuan har dezazuen eta gastuen justifikazioari begira egin beharreko moldaketak gauza ditzazuen gomendatzen dizuegu.

Iritsiko dira egun hobeak eta orduan ere, orain bezala, Amorebieta-Etxanok eta bertako bizilagunok, elkarrekin lan eginez, geure kemena eta balioa erakusteko aukera izango dugu.

 

KZguneak zuzeneko formakuntza eskainiko du bideodeien bidez, talde txikietan

Prestakuntza mota hau, honako inprimaki hau bete ondoren eskatuko da.

Horrela, interesdunek beren informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa, ordutegia eta lehentasunezko hizkuntza, eta izena eman nahi duten eskuragarri dauden ikastaroen berri eman beharko dute.

KZgunean talde murriztuak osatzeaz arduratuko dira - 4 - 6 pertsona -, eta ikastaroaren hasieraren berri emango dute posta elektronikoz.

Zerbitzu honi buruzko beste edozein kontsulta egiteko, interesdunek 945 016 100 telefonora deitu edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatz dezakete.

Zelaietako ikastaroen matrikulen itzulketa eta bideoak sareetan

Bizi dugun egoera honek Zelaieta itxita mantentzera derrigortzen gaituenez, otsailetik ekainera bitarteko ikastaroak ezin dira aurrez aurre eskaini eta horregatik otsailean kobratu ziren matrikulak itzuli egingo dira.

Egoerak Zelaieta zabaltzea eta zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duenean, itzulketak zelan egin jakinaraziko zaie ikastaroen matrikula ordaindu zutenei.

Informazio gehiago jaso nahi duten pertsonak edo azalpenen bat behar dutenak Zelaietarekin harremanetan jar daitezke hurrengo bide hau erabiliz: – Posta elektronikoa: zelaieta@amorebieta.eus.

Bestalde, ikastaroei jarraipena emateko xedez, hainbat bideo ari gara eskaintzen: ikastaroen ezaugarriak eta edukiak aurkezten dituztenak, tutorialak, online klaseak… 

Zubiaur musika eskolaren jarduera eta kobrantzak alarma egoeran

Bizi dugun egoera zail honek murriztu egiten ditu ikaskuntza sistema antolatzeko, neurriak hartzeko eta abarretarako aukerak. Ziurgabetasuna da, une hauetan, lana arrakasta-bermeaz betetzeko, bidera azaldu zaigun zailtasun nagusia.
Hori dela eta, orain arte ezinezkoa suertatu da kuoten kobrantzari, matrikulazioari eta gainerako alderdi interesgerriei buruzko informazioa zabaltzea.
Ikasturte hau amaitzeko geratzen diren hiru kuotak (apirila, maiatza, ekaina) kobratzeko hartu diren neurriak honako hauek dira:
1. Kobratzeko falta diren hiru hiletan, % 20ko deskontua aplikatuko zaio ohiko kuotari.
2. Kuotak kobratzea nahi ez duenak (zerbitzua jaso ez duelako), idatziz (posta elektronikoz: zubiaur@amorebieta.eus) eskatu beharko du baja, maiatzaren 29a baino lehen.
• Zerbitzuaren zati bat jaso bada, dagozkion hilabeteak kobratuko dira, erabaki den deskontua eginda.
3. Ikasturtearen amaiera arte jarraitzen duten ikasleek lehentasuna izango dute datorren ikasturteko plazaren erreserban.
4. Tasen kobrantza (kuotak). Alarma egoera dela eta, legez geldituta dago, ekainaren 1era bitartean behintzat, tasak kobratzea. Egoerak baimentzen duenean, abian jarriko dira kobratzeko izapideak, eta hilero pasako dira ikasturtea amaitu arteko erreziboak, atzeratuta bana ohiko aldizkakotasunaz.

2020-2021 ikasturteko matrikula.
Egungo krisiaren ondorioz eragozpenik ez badago, ekainean zabalduko da matrikulazio epea (bai egungo ikasleena eta bai ikasle berriena ere). Ahal bezain laster jakinaraziko dira epeei, zenbatekoei, ordaintzeko moduei eta abarri buruzko xehetasunak.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 2020ko udalekuak bertan behera uztea erabaki du

• Udalekuetan 500 neska-mutiko baino gehiago biltzen dira urtero, eta horregatik ezinezkoa da udalekuak osasun berme guztiekin egitea. • Udalak aukera guztiak aztertu ditu eta erabakia hartzeko zain egon da, badakielako uda sasoian zein garrantzitsuak diren udalekuak lana eta familia bateragarri egiteko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko udalekuak. Kultura eta Kiroletako Batzordeak aho batez hartu du erabakia, uste baitu parte-hartzaileen zein begiraleen osasun bermeak betetzeko aukerarik ez dagoela.

Udalekuetan urtero 500 ume baino gehiago biltzen dira. Ume asko, beraz, eta dakigunez, jendetza saihestu beharreko zerbait da, normaltasuna berreskuratzen ari garen honetan.  Gainera, osasun krisialdiaren ondorioz indarrean dauden murrizketengatik,  ezinezkoa da aisialdirako jarduerak planifikatzea eta baldintza guztiak betetzen dituzten guneak egokitzea.

Udalekuak oso garrantzitsuak dira udan lana eta familia uztartzeko. Horren jakitun, Amorebieta-Etxanoko Udala erabakia hartzeko zain egon da, gauzak nola doazen ikusi arte.

Azkenean, aukera guztiak aztertu ondoren, Udalak udalekuak bertan behera uztea erabaki du, osasun agintarien gomendioei jarraituz, eta betiere kutsadura berriak ekiditeko.

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak online eskaintza handitu du ekainean

 Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak aisialdirako online eskaintza handituko du ekainean, eta zuzeneko klaseak eta tutorial berriak egongo dira, normalean Zelaieta Zentroan aurrez aurre egin ohi diren diziplinenak, hain zuzen ere.  

Horrela, yoga eta mindfulness klaseak online emango dira, eta astero www.ametx.eus webgunean hainbat arlotako eduki berriak jarriko dira: sukaldaritza, saloi dantzak, bitxigintza, zura lantzea eta dantza afrikarrak, beste batzuren artean.


Zuzeneko klaseak doakoak izango dira eta ZOOM plataforma erabiliko da. Gehienez 40 plaza egongo dira. Horregatik, aldez aurretik izena eman beharko da saioren batean parte hartu nahi bada:


Mindfulness
Klaseak euskaraz eta gaztelaniaz emango dira, goizez eta arratsaldez:
Euskaraz: ekainaren 8an eta 15ean, astelehena, 18:00etatik 19:00etara.
Gaztelaniaz: ekainaren 10 (asteazkena), 22 (astelehena) eta 29an (astelehena), 18:00etatik 19:00etara.
Parte hartu nahi dutenek, ekainaren 6ra izango dute epea zabalik. Horretarako, ondoko formularioa bete beharko da:  https://forms.gle/aRWBggt67T39JH9UA


Yoga
Ekaineko astelehen eta asteazken guztietan klaseak emango dira, goizez eta arratsaldez, horrela:
Astelehenetan: 9:15etik 10:15era.
Asteazkenetan: 18:30etik 19:30era.
Parte hartu nahi dutenek, ekainaren 6ra izango dute epea zabalik. Horretarako, ondoko formularioa bete beharko da: https://forms.gle/aGvVSJBGy4BmJV3K6


Online tutorialei dagokienean, hauek ere doakoak izango dira, eta Zelaieta Zentroak ondoko eskaintza  argitaratuko du gaurtik aurrera astero:
Sukaldaritza: errezeten hamar bideo, bost nazioarteko sukaldaritzakoak eta beste bost pastelgintza eta gozogintzakoak.
Egurra lantzea: zazpi bideo guztira, lehenengoa diziplina aurkezteko eta gero sei tutorial ondokoak azaltzeko: taillatu txolarre piku erara, pintura gainean taillatu, labanarekin taillatu, taillen akabera, tinte motak eta argizari motak.
Dantza afrikarrak: bost bideo guztira, lehenengoa aurkezpen bat, eta gero lau klase, Makru dantza, Kassa dantza, Yankadi dantza eta Tribu dantzen koreografiekin.
Saloi dantzak: hamaika bideo eskainiko dira ondokoak ikasteko: boleroa, tangoa, cumbia, bachata, fun countrya, sanba, west coast swinga, kizomba eta pop-a.
Bitxigintza: hasiberrientzat zein arituentzat hamar bideo guztira, diziplina azalduz eta erabiltzen diren tresna eta materialak zeintzuk diren adieraziz, eta hainbat pieza eginez.
Yoga eta mindfulness: Zuzeneko klaseez gain, bien tutorialak egongo dira, guztira yogako 8 bideo eta mindfulnesseko 6.

Antzerkia eta online ikuskizunak uda guztian Zornotza Aretoan

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak, Zornotza Aretoaren bidez, online programazioa areagotuko du ekainean, herriko konpainien hainbat ikuskizunekin, eta baita martxoa eta maiatza bitartean ikuskizuna eskaintzeko asmoa zuten hainbat konpainiarekin.


Programazio berria bihar hasiko da, 20:15ean, Txalo konpainiarekin eta Ondoko hilobiko tipoa euskarazko antzezlanarekin, Iker Galartza eta Aitziber Garmendiarekin.


Asteartean, ekainaren 2an, Anita Maravillasen Blue Bird umeen antzezlana argitaratuko da, Miren Larrea zornotzarraren antzerki konpainikoa.  Gizakien tamainako txotxongiloen ikuskizuna da, maitasun eta abenturaz betea, 20. hamarkadara bidaian eramango gaituena, txori urdinaren bila.


Ostiralean, eskainaren 5ean, Atx konpainiaren Fakiu ikuskizunaren txanda izango da.  Euskarazko antzezlan honetan instintuak lantzen dira eta Zornotza Aretoko kide ezagun batek parte hartzen du, Sandra Fernández Agirrek.


Hurrengo ostiralean, ekainaren 12an, Kibubu umeen antzezlanaren txanda izango da, Marie de Jongh konpainiaren eskutik eta Javi Renobalesen parte-hartzearekin. Protagonistak Xebas eta Cocó pailazoak dira eta beraien hurrengo ikuskizunean arrakasta izateko, benetako gorila bat erabili nahi dute, baina sekula ahaztuko ez duten lezioa ikasiko dute.


Ekainaren 16tik, asteartetik aurrera, Ekoma antzerki taldeak Rosalinda, Sous le ciel antzezlana online eskainiko du. Formatu txikiko antzezlana da, umorez betea, bakardadea, benetakoa izatearen balioa, bizitza maitatzea, adorea, eta maitasunak maitasuna sortzen duela beti erakutsiko dizkiguna.


Zornotza Aretoak Haizetara jaialdiari ere keinu bat egingo dio, jaialdia hastekoa zen astean. Ekainaren 19an bideo bat estreinatuko da jaialdiko 14 edizioak biltzen dituena, eta Udaleko Kultura Sailak aste horretan burutu nahi dituen ekimenen barruan kokatuta dago.


Hilabete honetako programazioa dantzarekin amaituko dugu, hilaren 26an, Elirale konpainiaren eskutik. Artha ikuskizuna itsasoaren mugimenduekin lotuta dago, eta gizakiak alde egiteko duen eskubide eta askatasunaren inguruan gogoeta egiten du.


Programazio guztia, apirilean eta maiatzean argitaratutako ikuskizunez gain, edozein unetan ikusi ahal izango da eta edozein gailutik, baina betiere Zornotza Aretoko webguneko mediatekatik (uda guztian ikusgai egongo da): https://sarrerakzornotzaaretoa.com/mediateka/

Ordutegiaren luzapena eta aldaketak Amorebieta-Etxanoko liburutegiaren zerbitzuetan

Amorebieta-Etxanoko liburutegia ekainaren 1ean irekiko da, materialaren (liburuak, DVD…) mailegu eta itzulketa zerbitzua soil-soilik eta eskaintzeko. Ordutegia honako hau izango da: Goizez, 09:30etik 13:30era (astelehenetik ostiralera) eta astelehen eta asteazkenetan, arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:00etara.

Beharrezkoa bada, erabiltzaileak liburutegiko mostradoreraino sartu ahalko dira, beti banan-banan eta segurtasuneko bi metroko distantzia mantenduz elkarren artean, ezarrita dauden seinaleei jaramon eginez. Zentrora sartzeko maskara erabiliko dute, eta sarreran dagoen produktuaz eskuak desinfektatuko dituzte. Zelaietako atearen aurrean jende multzorik izan ez dadin, pauso hauek jarraitzea gomendatzen da:

Maileguak: Liburuak eta gainerako materiala (DVDak, Cdak, aldizkariak…) eskaera bidez egitea aholkatzen da: telefonoz, emailez edota OPACaren bidez. Aldez aurretik eskatutako liburuak Zelaietako sarreran jaso ahalko dira.

Itzulketak: Zelaieta eraikuntzako sarreran orga bi jarri dira, liburuak itzultzeko (liburu horiek 15 eguneko berrogeialdia egin beharko dute).

Liburutegian erabilgarri dauden liburuak ikusteko, eta eskaerak egiteko OPACa erabiltzea aholkatzen da.

Jarraian atxiki diren eskuliburuak eta bideoak lagungarriak dira:

 Microsoft Edge 2020-05-04 17-27-24.mp4 

Microsoft Edge 2020-05-04 17-34-11.mp4

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/contenidos/informacion/bk_opac/eu_opac/manual_del_opac.html 

https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/informacion/bk_opac/es_opac/manual_del_opac.html 

Goraka ari den grafikoari buruzko “Open Itinera FIG Bilbao” erakusketa birtuala ikusgai Zelaieta Zentroan

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak goraka doan grafikoari buruzko “Open Itinera FIG Bilbao” erakusketa birtuala inauguratu du.  Erakusketa Amorebieta-Etxanoko zentro honen online erakusketa gelan ikusgai egongo da eta estatuko eta nazioarteko 31 artista emergenteren lanak bilduko ditu, Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak sustatzen duen Open Portfolio lehiaketan aukeratuak.


Erakusketa ibiltari bat da, eta honen helburua arte garaikidea sustatzea da, bereziki grabatua, eta Bizkaian honen zabalkundea egin, hainbat herritako erakusketa gela eta kultur etxeen bidez.  Erakusketa orain Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan egongo da, eta hain zuzen ere ekainean, hilabete osoan, ondoko loturan ikusi ahal izango da:  https://www.ametx.eus/es/servicios/zelaieta/salas-de-exposiciones/exposicion-online


FIG Bilbao herritarrei hurbiltzen zaie modu didaktiko eta pertsonalizatuan, erakusketarekin batera lehiaketako zuzendariaren, David Arteagagoitiaren, bisita gidatu batekin. Honek, erakusketan dauden lanak oinarri hartuta, ibilbide bat egingo du, sortzaile hauen lana hobeto ezagutzeko.  Ekimen honetan erakusketako hainbat artistek ere parte hartzen dute, eta bideo laburrak bidali dituzte, beraien tailerretan nola lan egiten duten azalduz. Hain zuzen ere hori da Víctor Ríosek egin duena: bideo didaktiko bat prestatu du grabatuaren oinarrizko teknikak azalduz.


Open Itinerak ondokoen lanak biltzen ditu: Alba Lorente (Zaragoza), Alejandro Pérez Clotilde (Granada), Andrea Alonso (Kantabria), Beata Filipowicz (Polonia), Carlos Ramírez Zorromono (Errioxa), Celia Márquez Guerrero (Mallorca), Claudio Lorenzo (Durango), Concha Ruesga (Huesca), Dorota Ziółkowska (Polonia), Elena Carrasco (Cuenca), Irati Torre (Bilbo), Isabel Carralero (Madril), Jakub Honetschläger (Txekia), Jesús Mateo Brea (Cáceres), Juanjo Ortubia (Bizkaia), Julia R. Gallego (Madril), Lorenzo Davitti (Italia), Lucía Moya (Castelló), Maite Pinto (Bilbo), Manuel Prados Ledantes (León), Manuel Solís (Mexiko), María Luisa Estrada (Mexiko), Martha Muñoz Aristizabal (Mexiko),  Ming yi Chou (Taiwan), Omer Zaballa (Bilbo), Paula Huarte (Nafarroa), Radoslav Kirilov (Bulgaria), Raquel Serrano (Huelva), Sofía Neves (Portugal), Triana Parera (Mexiko) eta Víctor Ríos (Mexiko).


FIG Bilbao
FIG Bilbao paper gaineko grabatu eta artearen nazioarteko hitzordu garrantzitsua bihurtu da. Bederatzigarren edizioa azaroaren 19tik 22ra egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan izaten dira artistak, galeristak, komisarioak eta grabatuan interesa duen publikoa.

Umeentzako yoga eta mindfulness Amorebieta-Etxanoko ludotekaren online programazio berrian

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak bere online programazioa berritu du, ekainerako ume eta gazteen aisialdirako proposamen berriak bilduz. Proposamenak web orrian daude ikusgai: http://ametxgazteria.eus.

Programazio berriak familian egiteko mindfulness saioak biltzen ditu, sei guztira, eta bihar hasiko dira, ekainak 9, asteartea. Bideoetan (bideo guztiak euskaraz dira), irakaslearekin batera pailazo bat egongo da, eta honek lasaitasuna lantzeko proposatuko diren jolas eta ariketak modu hurbilago, dinamiko eta ludikoago batean azaltzen lagunduko dio.

Hilabete honetako proposamenak umeentzako eta gazteentzako yoga ere biltzen du. Zehazki, saio bi egongo dira nerabe eta gazteentzat ekainaren 11n eta 25ean, eta 3 eta 7 urte arteko umeentzako saio bat ekainaren 18an.

Halaber, online eskainiko diren zerbitzuen artean sexu orientazioa egongo da, webgunean eskura egongo diren hainbat bideorekin.

Gainera, hilabete osoan zehar, ludotekak umeentzako denbora-pasak eta jolasak eskaintzen jarraituko du, Aitor Ormaetxeak ipuinak kontatzen jarraituko du (hiru saio egongo dira), eta Sorgina Txirulinaren ipuin bat ere egongo da. 

Gaueroetxeanen programazioak nerabeentzako eskaintzari eutsiko dio, eta larunbat guztietan grafiti eta magia tailerrak egongo dira online. 

Programatutako jarduera guztien bideoak hilabete osoan zehar ikusi ahal izango dira online

Amorebieta-Etxanoko balkoietan Zintzilik berriro

COVID-19ak eragindako egoerak Sociedad Artístico Cultural Zornozak edo Koralak antolatzen dituen eta Udalaren babesa duten kultur ekitaldien planifikazioa aldatu beharra ekarri du. Hain zuzen ere hori hori da Enrike Renteria pintura lehiaketaren kasua. Lehiaketa hau ez da egingo ez aire zabaleko pintura modalitatean, ezta Zintzilik modalitatean ere. Hala ere, lehiaketaren xedeari eusteko, herriko hiru artistari Zintzilik bana egiteko eskatu zaie, eta hauek Zelaieta Zentroan eta udaletxean zintzilikatuko dira. Hauekin batera, ahalik eta aurreko edizioetako lan gehien herriko balkoietan jartzea nahi da. Horregatik, Koralak posta elektronikoko helbide bat, sacz.zintzilik@gmail.com eta whatsapp zenbaki bat, 616 474 994, jarri ditu herritarren eskura, nahi duten guztiek Zintzilik bat eskatu dezaten.

Ekainaren 28a baino lehen harremanetarako beraien datuak eman beharko dituzte. Zintzilik lana noiz jaso behar duten adieraziko zaie. Ekainaren 29a eta uztailaren 3aren artean izango da, eta Koralaren lokalean jaso beharko dira gero balkoietan jarriko diren Zintzilik lanak. Koralak eta Udalak zornotzar guztiei gonbita egiten diete ekimen honetan parte har dezaten.

Udalaren kirol instalazioak eta zerbitzuak berriro zabaltzea eta abonuak

· Noiz zabalduko dira berriro Udalaren kirol instalazioak?

Uztailaren 1ean, Ganeko igerilekuak.

Aurreikusita dago gainerako kirol instalazioak irailaren 1ean zabaltzea.

· Zeintzuk neurri hartuko dira eta nola?

Amorebieta-Etxanoko Udalak osasun agintariek eskatzen eta gomendatzen dituzten garbiketa eta desinfekzio-neurri guztiak beteko ditu eta, horietaz gain, Kontingentzia Bereziko Planean jasotakoak.

Erabiltzaileek arduraz bete behar izango dituzte ematen diren gomendio guztiak, bai osasun-agintariek ematen dituztenak, bai Amorebieta-Etxanoko Udalaren kirol zerbitzuetako eta instalazioetako langileek zehazten dituztenak (harreragileek, monitoreek, sorosleek, mantenu- eta garbiketa-arduradunek …).

· Noiz joan ahal izango gara Ganeko igerilekuetara eta nola?

Uztailaren 1etik irailaren 15era, goizeko eta arratsaldeko txandetan, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera, eta 16:00etatik 20:00etara larunbat, igande eta jaiegunetan. Irailean ordutegia aldatuko da.

15:00etan hustu egingo da instalazioa garbitu eta desinfektatzeko, eta arratsaldeko txanda zabaldu ahal izateko.

Instalazioetara sartzen diren pertsonen zenbaketa sistemak informazioa bidaliko du eta unean-unean libre dauden lekuen kopurua jakin ahalko da www.amorebieta-etxano.eus webgunean kontsultatuta, 946850914 telefono zenbakira deituta edo bertaraturik.

· Noiz egingo dira udako abonu bereziak?

Ekainaren 15ean hasiko gara udako abonuak egiten. Horretarako, eskari orria beteko dute interesdunek eta bertan eskatzen den dokumentazioa erantsita aurkeztu ahalko dute emailez: kirolak@amorebieta.eus

Salbuespen gisa bakarrik, eta aurreko bideak erabiliz ezinezkoa bada, Zelaieta zentroko harreran, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etik eguerdiko 14:30era. 65 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute arreta jasotzeko

 · Nola jokatuko da ordaindu diren eta pandemian eta itxialdia arintzeko faseetan erabili ezin izan diren zerbitzuen zenbatekoak itzultzeko?

2020ko martxoaren 14an alta emanda zeuden Amorebieta-Etxanoko kirol zerbitzuetako abonatuak:

1.- Hala nahi duten abonatuek baja eskatu ahalko dute, eta martxoaren 14az geroztiko proportziozko zatia itzuliko zaie. Horrek erabiltzaileen berehalako baja eragingo du.

2.- Urteko abonua mantentzen duten abonatuei, dagokien proportziozko zatiaren itzulketa ordainduko zaie irailean. Kasu honetan, aukera bi izango dira:

a) Ganeko instalazioak erabili ezean: Horrela bada, martxoaren 14tik abuztuaren 31ra arteko denbora tarteari dagokion proportziozko zatia itzuliko da.

b) Ganeko instalazioak erabiliz gero: Kasu honetan, martxoaren 14tik ekainaren 30era bitarteko denbora tarteari dagokion proportziozko zatia itzuliko da.

2020ko urtarriletik martxora bitarteko kirol ikastaroak egin dituzten abonatuei, urteko abonuaren proportziozko itzulketaren kalkulua egitean, ikastaro horren prezioa (huelgaren eta COVID19aren ondorioz eman gabe geratu ziren klase egunak deskontaturik) erregulatuko da, eta horren emaitzaren araberako eragiketa gauzatuko da.

· Noiz, nola eta non egin behar dira baja hartzeko, itzulketa eskatzeko eta abarreko izapideak?

Urteko baja eskatzeko epea, ekainaren 15etik uztailaren 3ra bitartekoa izango da, honako bitartekoak erabilita: 1. kirolak@amorebieta.eus helbidean, abonuaren titularraren izen-abizenak eta NAN zenbakia adierazita.

2. Telefonoz, 94 6732714 telefono zenbakira deituta, goizeko 8:30etik eguerdiko 14:30era.

3. Salbuespen gisa bakarrik, eta aurreko bideak erabiliz ezinezkoa bada, Zelaieta zentroko harreran bertan artatuko da ekainaren 15etik uztailaren 3ra, astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etik eguerdiko 14:30era. 65 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute arreta jasotzeko.

· Informazio gehiago: www.amorebieta-etxano.eus webgunean.

· Sortzen diren berrikuntza guztiei buruzko informazioa izate aldera, udalaren webgunean eta sare sozialetan argitaratzen diren berriak jarraitzea gomendatzen dugu.

Amorebieta-Etxanoko Udalak jai guztiak bertan behera uztea erabaki du

Amorebieta-Etxanoko Udalak jaiak bertan behera uztea erabaki du. Horien artean daude San Juan suak, auzoetako jaiak, Karmengo jaiak eta Santanatxu. Egungo egoeraren ondorioz, eta hauetan jendetza pilatzen delako, ezinezkoa da osasun eta segurtasun publikoko berme guztiekin egitea.

Erabakia aho batez hartu da, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesarekin, eta herritarrekiko erantzukizunez jokatuz.

Andoni Agirrebeitiak, Amorebieta-Etxanoko alkateak, adierazi du erabaki zaila dela eta azken ordura arte erabakia hartzeko zain egon direla, gauzak nola doazen ikusi arte: "Badakigu neurri gogorra dela eta onartzeko zaila, baina egoerari aurre egiteko behar dugun erabakia da, eta zornotzar guztien eta udako jaiez gozatzera gure herrira etortzen diren asko eta askoren osasunari lehentasuna ematen dion erabakia da."

Horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak egungo osasun eta ekonomia larrialdiari lehentasun osoa ematen dio, baina aldi berean ahal duen guztia egingo du neurri honek eragingo dien profesionalek izango dituzten galerak konpentsatzeko.  Halaber, Udala jaiak antolatzen dituzten elkarte guztiekin harremanetan jarriko da, bestelako aukera batzuk eman ahal izateko, eta beraien jardunarekin jarraituko dutela bermatzeko.

Aipatu diren elkarte eta profesional batzuek, Amorebieta-Etxanoko beste kolektibo batzuekin batera, uztailaren 15etik 27ra antolatuko den online programazioan parte hartuko dute, herriko jaiak aitzakia hartuta. Gainera, herritarrei dei egiten zaie jaietako zapiak dituztenek jar ditzaten beraien balkoi eta leihoetan, modu sinbolikoan.

Bueltan da Haizetara, oraingoan online

Aurten ere zornotzarrek Haizetaraz gozatzeko aukera izango dute, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak antolatu duen online programazio zabalari esker. Nazioarteko Jaialdiak bere ibilbidean geldiune bat egin eta atzerantz begira jarri da azken 14 urteei, ondoren aurrera egin eta 2021ko ediziorantz joateko, 15. ediziora, aurtengoa bertan behera gelditu baita osasun larrialdiaren ondorioz.

Aurten ez da lehiaketarik egongo, bandak ez dira Amorebieta-Etxanoko kaleetatik ibiliko herritarrak atzetik dituztelarik bandarik onena aukeratzeko, eta gune gastronomikorik ere ez da egongo. Hala ere, Haizetarak, ekainaren 19tik aurrera egitekoa zenak, aurten 14+ edizioa izango du: "Aurten 15 urte egingo zituen jaialdiaren istorioak, ospatu ezin izan den urtean".

Haizetararen online edizioak epaimahaikide izan zirenen parte-hartzea izango du, esaterako Roberto Moso edo José Miguel López kazetariak; eta saria irabazi eta arrastoa utzi zuten bandak: Tokyo Brass Style, yo’nle, Balkan Paradise orchestra, Sugarri edo La Banda de la María. Beraien testigantzekin eta antolakuntzako zenbaitekin, jaialdiaren 14 urteak gogoratuko ditugu, emankizunen irudiekin eta musika askorekin, ekainaren 19an 20:15ean ondoko webguneetan estreinatuko den dokumentalean: https://haizetara.eus eta Zornotza Aretoko mediateka https://sarrerakzornotzaaretoa.com/mediateka/.

Gainera, jaialdiaren historian zehar ibilbide bat egin ahal izango da, ondokoei erreparatuz: diseinu grafikoa, kartelen eboluzioa, argitaratu diren liburuxkak, parte hartzen duten txokoek jasotako diplomak, sariak edo banden laguntzaileek eraman dituzten kamisetak, zeintzuk ezinbestekoak diren jaialdiaren funtzionamendurako. Erakusketa Zelaieta parkean egongo da ikusgai ekainaren 19tik  uztailaren 12ra,   Haizetara kaleko jaialdi bat baita, eta kalean egon behar baitzen, eta baita Haizetararen web orrian eta ondokoan: www.ametx.eus.

Halaber, Unai Sasuategi argazkilariak online erakusketa bat egingo du, Haizetararen espiritua islatzeko, jaialdiko 14 edizioetan egindako argazkien aukeraketa batekin.  Ekainaren 19tik aurrera Haizetararen web orrian eta Zelaieta Zentroko online erakusketa gelan ikusgai egongo da: https://www.ametx.eus/es/servicios/zelaieta/salas-de-exposiciones/exposicion-online.

KZguneko zuzeneko hitzaldiak uztailean

Maiatza eta ekainean bezala, uztailean zehar Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi berri batzuk egiteko asmoa dugu, goizez zein arratsaldez.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Uztaileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

Uztailak 2, 18:00-19:00Erosi etxetik irten gabe / Gaztelaniaz

Uztailak 7, 18:00-19:00Gauzen Interneta / Euskaraz

Uztailak 9, 11:00-12:00Heziketa eta segurtasuna Interneten / Gaztelaniaz

Uztailak 14, 11:00-12:00Zure diru-zorroa Smartphonean / Euskaraz

Uztailak 16, 18:00-19:00Zure ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu / Gaztelaniaz

Uztailak 21, 18:00-19:00Ezagutu Streaming plataformak / Euskaraz

Uztailak 23, 11:00-12:00Android sekreturik gabe / Gaztelaniaz

Uztailak 28, 11:00-12:00Azken gailu teknologikoak ezagutu / Euskaraz

Uztailak 30, 18:00-19:00Murgildu errealitate birtual eta areagotuan / Gaztelaniaz

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.