Gizarte Ekintza

Informazioa, orientazioa eta balorazioa

Zerbitzuak 2020ko martxoaren 16tik telefono bidez ematen dira. Herritarrak harremanetan jar daitezke HAZren bidez - 010 / 94 630 00 02 - edo Gizarte Ekintzara deituz - 94 630 01 90 -. Salbuespenezko egoeretan eta beharrezko neurriekin, aurrez aurreko arreta jaso ahal izango da.

Herritarren dei guztiak jasotzen ari gara eta gizarte langileekin telefono bidezko hitzorduak edo hitzordu telematikoak ematen ari gara bakoitzaren egoera baloratzeko, orientazioa emateko eta beharrezkoak diren laguntzeko zerbitzuak martxan jartzeko.

Herritarrek zerbitzua eskura dezakete saileko posta elektronikoaren bidez, web orriaren bidez, whatsapp bidez, …

Gizarte larrialdietarako laguntzak

HAZn jadanik gizarte larrialdietarako laguntza eskatu dutenei deitzen ari gara, agiriak eskatzeko eta laguntzak izapidetzen jarraitu ahal izateko.  Gizarte larrialdietarako laguntzetarako egindako eskari guztiak izapidetzen ari dira.

Eusko Jaurlaritzak gizarte larrialdietarako laguntzetarako Amorebieta-Etxanoko Udalaren partida handitu du: 105.000,00 euro.

Elikagaien programa

Gizarte langileek zaurgarritasun egoeran dauden pertsona eta familiak identifikatu dituzte, elikagaietarako beharrizana izan dezaketenak, eta hainbat bidetatik beharrizan egoeran dauden familia gehiagoren eskariak heldu dira. Eskari horiek baloratu egin dira eta erantzuna eman zaie.

Bi astero elikadura eta higieneko produktuen loteak banatzen ari dira. Apirilaren 17ra arteko datuak:

Gizarte Ekintzan herritarren informazioa jasotzen dugu. Familiarik zaurgarrienek elikagaiak erosteko zailtasunak dituztela adierazten digute. Gizarte langileak familiarekin harremanetan jarri ondoren, banaketa egingo den edo ez erabakitzen da.

123 famili desberdineei ematen zaie, 403 pertsona onuradunak, eta euretatik 189 adingabekoak.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua

Zerbitzua normaltasunez ematen da, etengabeko arreta bermatuz. Premiazko kasu berriei alta eman dakieke. Horretarako, aldez aurretik gizarte langileek balorazio bat egin beharko dute, eskariaren espedientea osorik izapidetu beharrik gabe. Eskaria normaltasunera itzultzean izapidetuko da.

Erabiltzaileak, 93

Aldi baterako bajak, 18

Behin betiko bajak, 2

Alta berriak, 2

Astero EUDELetik heltzen den materiala banatzen da, etxez etxeko laguntza zerbitzuko laguntzaileei zuzendutako materiala: maskarillak, eskularruak eta mahuka-erdiak. Udalak ere eskularruak, maskarillak eta desinfektatzeko gelak eman dizkie.

Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua

Telefono bidez ematen jarraitzen da, gizarte eta hezkuntza arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzeen jarraipena eginez eta laguntza emanez. Adingabeekin eta adingabe eta euren familiekin egiten diren taldeko jarduerak bertan behera gelditu dira.

Hezitzaileak eta psikologoa gizarte eta hezkuntza arloan edo arlo psikosozialean esku-hartzeren bat duten familiekin harremanetan daude telefono bidez eta esku-hartzeari eusten diote sarean dauden baliabideekin.

11 familirekin esku-hartzea

Banakako esku-hartzea 4 adingabeekin

Esku-hartze psikosoziala 14 adingabeekin

Zainduz-Nagusi Aretoa programa

Zerbitzua ematen jarraitzen da programaren erabiltzaileak diren zaintzaileei, eta laguntza zerbitzua telefonoz ematen da. Bertan behera gelditu dira zaintzaileentzako formazio jarduerak.

NAGUSI ARETOko erabiltzaileei deitu zaie eta telefono bidezko laguntza ematen jarraituko zaie bakarrik daudelako edo egungo egoerari aurre egiteko zailtasunak dituztelako.

Zainduz programan arreta psikologikoa, 13 kasu astean

Nagusi Aretoa -laguntza telefonoz eskaintzen da-, 40 kasu astean

Adinekoen udalaren eguneko arreta zerbitzua  

Zentroa itxi da eta erabiltzailek beraien etxeetan daude laguntzekin. Kasuen telefono bidezko jarraipena egiten da.

Erabiltzaile bik etxez etxeko laguntza zerbitzua eskatu dute eta gizarte langileak baloratzen dabiltza kasuak, martxan jarri ahal izateko.

Helduen arreta psikosoziala

Printzipioz aurrez aurreko hitzordu guztiak bertan behera gelditu dira. Premiazko eskaririk egonez gero, gizarte langileek hala eskatuta, aurrez aurreko arreta edo telefono bidezkoa eman daiteke.

Herriko adinekoen egoitzei langileentzako arreta psikologikorako zerbitzua eskaini zaie.

Une honetan psikologoak 4 lagun artatzen ditu telefono bidez.

Etxerik gabekoak

Herrian identifikatuta genituen lagun bi bidali dira Durangoko Mankomunitatearen Harrera Zerbitzura. Batek baliabide hau utzi du.

Desgaitasuna dutenentzako eguneko zentroa

URGATZIko langileak telefono bidezko jarraipena egiten ari dira Desgaituen Eguneko Zentroko erabiltzaileei. Orientazioa eta material okupazionala ematen zaie, etxean erabili dezaten, beharrezkoa denean. Gizarte Zerbitzuek bete beharreko beharrizanak atzematen dituztenean, informazioa emango digute dagokion gizarte langileak egoera baloratu dezan.

Adinekoen eguneko zentroa

URGATZI kasu guztien telefono bidezko jarraipena egiten ari da. Laguntza gehiago behar duten kasuetan, Gizarte Zerbitzuoi jakinarazten zaigu baloratzeko eta, hala badagokio, zerbitzua indartzeko edo martxan jartzeko.

Telelaguntza

Eusko Jaurlaritzako Telelaguntza Zerbitzuarekin harremanetan jarri gara lan koordinatu bat egiteko. Arreta edo babes beharrizana dagoenetan, Gizarte Zerbitzuetara jotzen dute.

Adikzioen prebentziorako zerbitzua

Ikastetxeetan jarduerak bertan behera gelditu dira eta, beraz, familien eskolako aurreikusitako jarduerak ere bertan behera gelditu dira. Informazioa, orientazioa eta jarraipena egiten da, telefonoz.

Jubilatuen etxea

Nafarroa Zentroa martxoaren 12an itxi zen eta ez da zerbitzurik ematen.

Errekaduak etxera eramatea/bitartekaritza adinekoentzat

Orain arte, laguntza eskatu duten 18 lagunei zerbitzua eman zaie. Batzuk Gurutze Gorrira bideratu dira (10 kasu), honek boluntarioen bidez zerbitzua eman duelarik eta, beste kasu batzuetan, Josu Almazan eta Iñaki Ortegaren laguntza izan dugu, udal langileak izandakoak eta orain boluntario moduan dabiltzanak.

Makerrak

Zornotza makers 3D talde batek 3Dn inprimitutako 200 bisera baino gehiago banatu dira. Udalari eman zaizkio herrian zabaldu ditzan. Anbulatorioan eman dira, herriko farmazietan, etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen artean, udaltzaingoan, obra eta zerbitzuetako lantaldean eta garbiketa zerbitzuko langileen artean, eta baita hala nahi izan duten merkatariei ere.