Hirigintza eta Obrak eta Zerbitzuak

Martxoaren 12tik 15erako astea

Kirol eta kultur instalazio guztiak eta instalazio sozial guztiak itxi.

Kanpoan zein barruan egitekoak ziren ekintza guztiak bertan behera gelditzen dira.

Oinarrizko zerbitzuak zehazten dira: udaltzaingoa, obretako lantaldea, Herritarren Arreta Zerbitzua, Gizarte Ekintza, argiteria publikoa, kale garbiketa eta zabor bilketa eta oinarrizko instalazioak garbitzea.

Langileentzako neurriak: lanaldia %50ean murriztu soldata murrizketarik gabe, 14 urtetik beherako seme-alabak edo mendeko nagusiak dituztenak. Ordutegi malgua: 07:00-22:00 Telelana bultzatu

Herritarren Arreta Zerbitzuan txanda bi egongo dira.  Talde batek astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo du lan, eta beste batek astearte eta ostegunetan.

Kale garbiketa, edukiontzien tapak garbitzeak lehentasuna izango du, bai azalekoak zein lurpekoak. Desinfektantearekin garbituko dira hauek eta herrian jende asko dabilen lekuak ere desinfektatuko dira eta ura presioarekin erabiliko da garbitzeko.

Eraikinak garbitu, produktuak aldatzen dira, desinfektanteak erabiliko dira eta garbiketa areagotuko da ondokoetan: heldulekuak, lan egiteko azalerak, ateak eta bereziki Udaltzaingoaren instalazioak eta Herritarren Arreta Zerbitzukoak.

 

Martxoaren 16tik 22rako astea

Ondokoak ixten dira: adinekoentzako zentroa ixten da, desgaitasun intelektuala dutenen eguneko zentroa eta eguneko arreta zerbitzua.

Gurutze Gorriarekin laguntasun sare bat antolatzen hasten da.  Telefonoz zein etxeetara. Herritarrek izena emateko aukera izango dute Herritarren Arreta Zerbitzura edo Gurutze Gorrira mezu elektroniko bat bidaliz.

Bereziki zaurgarriak direnei telefono bidezko jarraipena egiten hasten gara, bakardadean dauden adinekoak, desgaitasunen bat dutenak, errefuxiatuak edo gaixotasun kronikoren bat dutenak.

Udaltzaingoaren autoetatik herritarrei mezuak helarazten zaizkie.

Herritar guztiei zuzendutako alkatearen bandoa, atarietan eta landa gunean etxez etxe jakinarazia.  Alarma egoerarengatik hartutako neurrien zabalkundea.

Herritarrei errepikatzen zaie bide telematikoak erabil ditzatela: e-posta, telefonoa edo whatsappa.

Alkateak sail guztiei zerbitzuak berrantolatzeko eskatzen die. Ahal dela, talde itxiak sortu behar dira kutsatzeak gutxiagotzeko eta herritarrei arreta eman ahal izateko.

Telelanerako aukera jartzen da.

Udaltzaingoa: lanaldi osoan; Herritarren Arreta Zerbitzua txanda bitan; Bulego Teknikoa txanda bitan; Zelaieta txanda bitan; Nafarroa Zentroa lanaldi osoan.  Obretako lantaldea: batzuk lanaldi osoan, beste batzuk lanaldi murriztuan.

Alarma egoerak dirauen bitartean zergak ordaintzeko epeak etenda gelditzen dira.

Aurrea hartu eta baztertuak izateko arriskuan dauden familiei arreta emateko erabakia hartzen da.

Amorebieta-Etxanoko Eroski eta Lidlekin harremanetan jartzen da eta elikagaiak erosten dira. Ondoren, ekimenari BM eta tokiko baserritarrak gehituko zaizkio, Amorebieta-Etxanoko Iraunkor elkartearen bidez.

 

Martxoaren 23tik aurrera:

Elikagaiak banatzen hasten da.

Ordundik hona lanean jarraitu dugu Amorebieta-Etxanoko herritarren ongizatea bermatzeko:

Herriko familiarik zaurgarrienei babes soziala, oinarrizko elikagaiak zein higieneko produktuak emanez, eta egunero telefono bidezko jarraipena horrela behar dutenei. Familia bakoitzari hamabost egunero banatzen zaizkio elikagaiak.

Herria sakon desinfektatzeko neurriak ere hartu dira, bereziki garbituko direlarik jenderik gehien dabilen lekuak, edukiontziak, paperontziak, barandak, arkupeak eta supermerkatuetarako eta farmazietarako sarrerak, gaixotasuna zabaltzea ekiditeko.

Ahal den guztietan udalarekin komunikazio telematikoa erabiltzeko mezua azpimarratu da, beharrezkoa ez den arriskua ekiditeko.  Telefonoa e-posta edo whatsappa lehentasunez erabiltzea eskatzen da.

Birusari eusteko ezarritako neurri eta gomendioak kontuan hartuz, zornotzarrei erantzukizunez jokatzeko eskatu zaie.

 

ALARMA EGOERAN OBRETAKO LANTALDEA ZELAN ANTOLATU DEN

Obretako lantaldearen barruan, talde honek egiten dituen oinarrizko zerbitzuak identifikatu dira eta neurri bereziak hartu dira horien ardura duten langileei begira, oinarrizko zerbitzuak ematen jarraituko dela bermatzeko. Bestalde, gainontzeko langileentzat bestelako neurriak hartu dira.

 

OINARRIZKO ZERBITZUAK

Edateko Uraren Hornidura

Langile bi dira egunero uraren ibilbidea egiten dutenak eta uraren inguruko abisuei erantzuten dietenak. Langile hauek ez dira gainontzeko langileekin batera egoten.

Uraren talde nagusiak edo talde titularrak nolabait esateko, ordezko talde bat dauka, bi langilek osatua. Langile hauek hasiera batean Nafarroa Zentroan mantentze-lanak egin zituzten eta, gaur egun, Bediaga auzoan uraren adar berria egiten ari dira. 

Hilerria

Langile bi izendatu dira (panteoietan ehorzteko langile bi behar dira) zerbitzu honetarako.

 

OINARRIZKOAK EZ DIREN ZERBITZUAK

Lantaldeko gainontzeko langileak

Lantaldeko gainontzeko langileek Biarritz industrialdeko udal biltegian dauden aldagelak erabiltzen dituzte. Beraien artean gutxienez metro eta erdiko tartea utzi behar dute eta maskara eta eskularruak erabili behar dituzte.

Ibilgailuak erabiliz gero, erabili orduko eta ondoren garbitu egin behar dira, ibigailuaren barruko aldea zein kanpoko heldulekuak.

Enplegu programako langileak (Lantaldetxoa)

Azkenik, lantaldetxokoak orain Larreako eskolak margotzen ari dira.

 

UDAL ZERBITZUEI BURUZKO INFORMAZIOA

Eguneroko kale garbiketa zerbitzua, hiri hondakin solidoak bildu,  sare orokorra garbitu, estolderia, saneamendua eta arratoiak akabatzea, oinarrizko zerbitzua

Martxoaren 13tik aurrera aurrera Udalak lehentasuna eman die ondokoei: edukiontzien heldulekuak desinfektatzeari (azalekoak zein lurpekoak), paperontziak, barandak, etab. desinfektatu eta herrian jende asko dabilen lekuetan ura presioarekin erabili garbitzeko (anbulatorio inguruan, supermerkatuetarako sarreretan, farmazietan, arkupeetan, fruta-dendetan, etab.).  Gainera, kaleak ere garbituko dira ura presioan eta desinfektantea erabiliz.

Oinarrizko zerbitzua izango da baita ere hondakinak biltzeko zerbitzua (errefusa, papera eta kartoia, organikoa eta fruta-dendetatik biltzen dena), uneoro egon daitezen bilketa egin dezaketen gidariak.

Asteburuetan eta jaiegunetan desinfektatzen eta garbitzeko ura presioan erabiltzen jarraituko da, dauden baliabideekin.

Ondorioa: Oinarrizko zerbitzua denez, zerbitzu hau normaltasunez ematen jarraitzen da, beharrizan berrietara egokituz eta beharrezkoak diren prebentzio neurriak hartuz.

Berdegune eta umeen jolasguneetako mantentze-lanak

Zerbitzua normaltasunez eman da martxoaren 27ra arte, COVID 19ari aurre egiteko prebentzio neurriak hartuz.

Martxoaren 30etik apirilaren 8ra ez da zerbitzurik eman, ez baita oinarrizko zerbitzua.

Apirilaren 14tik aurrera mantentze-lanei ekiten zaie berriro egoera berri batean aurkitzeagatik, betiere COVID 19ari aurre egiteko prebentzio neurriak hartuta.

Argiteria publikoaren mantentze-lanak

Zerbitzua normaltasunez eman da martxoaren 27ra arte, COVID 19ari aurre egiteko prebentzio neurriak hartuz.

Martxoaren 30etik apirilaren 8ra arte, konponketa lanetara zuzendutako mantentze-lanak egiten dira, mantentze-lanen barruan oinarrizko zereginak direlako.

Apirilaren 14tik aurrera, normaltasunez jarraitzen da, COVID 19ari aurre egiteko prebentzio neurriak aplikatuz.

Eraikin publikoak garbitzeko zerbitzua

20/03/13an Impacto enpresari udaleko eraikinetan hartu beharreko garbiketako neurri bereziak eskatzen zaizkio: desinfektanteak erabiltzea, Udaltzaingoaren bulegoetan eta HAZn garbiketa areagotzea.

Ikastetxeetan eta kiroldegietan ondoko 15 egunetan ezohiko garbiketa lanak egin ziren.

Martxoaren 30etik apirilaren 8ra oinarrizko zerbitzuak egon diren eraikin batzuetan garbiketa zerbitzua egon da: Udaltzaingoa, HAZ eta Udalaren zati bat, Nafarroa Zentroko zati bat eta Zubizabalako igogailua.

Apirilaren 14tik aurrera, jarduerari ekiten zaio berriro eta beraz, garbiketa udaleko eraikin gehiagotan, ondokoetan: Udaltzaingoa, Udala, Nafarroa Zentroko zati bat, Zubizabalako igogailua, Bulego Teknikoa, Enplegu Bulegoa, epaitegia, lantaldeko aldagelak, Larrea eskolako haurreskolako ingurua.

Itxita daude ondokoak: Nafarroa Zentroko zati bat, komun publikoak, Nagusi Aretoa, ikasgela, Larrea eskola (haurreskolak izan ezik), eskolaurrea eta kiroldegiak.

Olioa, ontziak eta beira biltzeko zerbitzuak

Normaltasunez funtzionatu dute.

San Juango edateko ura tratatzeko araztegia

Oinarrizko zerbitzua denez, normaltasunez lan egiten dute, baina COVID-19ari aurre egiteko barne prebentzio neurriak hartu dituzte.

Astepeko hondakin uren tratamendurako araztegia

Oinarrizko zerbitzua denez, normaltasunez lan egiten dute, baina COVID-19ari aurre egiteko barne prebentzio neurriak hartu dituzte.

Edateko uraren kontagailuak: mantentze-lanak eta ur kontagailuen irakurketa

Kontagailuen lehenengo hiruhilekoaren irakurketa: 2020ko lehen hiruhilekoko kontagailuen irakurketak egiten hasita zeuden baina bertan behera gelditu behar izan ziren COVID 19arengatik. 2020ko lehen hiruhilekoko fakturazioa kontsumo estimazioen bidez egingo da.  Estimazio hauek zuzenduko dira. Zuzenketa beherantza egingo da, 463/2020 ED indarrean sartu zenetik jarduera itxita egon den kasuetan.

Alta berriak eta kontagailuen mantentze-lanak: Ur kontagailua kanpoan dagoenetan (etxebizitza edo pabilioiaren kanpoaldean), normaltasunez jarraituko da eta instalazioak jarri edo mantentze-lanak egingo dira.

Barruko kontagailuak direnean, aurreko kontagailuaren irakurketaren argazki bat eskatuko da, egongo balitz.

Aurreko kontagailurik ez balego edo geldi egongo balitz, abonatuari jakinaraziko zaio kontagailu berri bat jarriko dela hori egiterik dagoenean, eta alta ematen denetik eta kontagailu berria jartzen denera bitartean estimazio bat egingo da.

Hondakin uren isurketak kontrolatu

Langile bakarra da. Telelana egiten du eta isurketen kontrolaren inguruko premiazko abisuei erantzuten die. Halaber, udal saneamenduko kolektoreen sarean prebentzio kontrolak egiten jarraitzen du.