Enplegua eta Ekonomia Sustatzea

Enplegu eta Ekonomia Sustapenerako Sailak jarduera itxi behar izan duten enpresa eta autonomoei aholkularitza eskaintzen die, hainbat erakundek martxan jarritako laguntzei buruzko informazioa emanez. Gehien eskatzen direnak hauek dira:

Autonomoentzako laguntza jarduera eteteagatik.

Autonomoentzako errentamendu eta Gizarte Segurantzako kuotetarako laguntzak (Lanbidek laster argitaratuko ditu).

Maileguak Elkargik emandako abalarekin pyme eta autonomoentzat: euribor + %0

Moratoria fiskalak

Ohiko etxebizitzaren errentamendurako laguntza eta bono soziala autonomoentzat.


Ondokoa bidali zaie: Laguntza gidaliburua COVID-19

Lotura: https://web.bizkaia.eus/eu/covid19aren-ondoriozko-neurri-ekonomikoen-laburpena

Hartutako neurriak:

Jan Alai 2020

Informazio Batzordeko kide guztiek, aho batez, segurtasun osoz egin ahal denera arte atzeratzea erabakitzen dute.

Merkataritza eta ostalaritza

Dendak zabalik izan dituzten merkatari guztiei bisera eta pantaila babesleak eskaini zaizkie.

Zortzi maker zornotzarrek beraien 3D inprimagailuekin egindako 180 maskarilla eman dizkiote Amorebieta-Etxanoko Udalari eta herriko anbulatorioari.

Maskarillak etxean inprimatu dituzte Unai Vargasek, Beñat Vadillok, Raúl de la Cruzek, Iker Aburtok, Gorka Goitiak, Unai Agirrek, Rober Caballerok eta Egoitz Etxandiak. Amorebieta-Etxanoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie guzti hauei, zornotzarrekiko agertu duten konpromiso, erantzukizun eta elkartasunarengatik.

Zortzi mutilek COVID-19 Coronavirus Makers komunitate birtualeko kideak dira, Espainian 15.000 kide baino gehiago dituen 3D inprimaketazaleen talde bat. Estatu osoko osasun material hornidura arazoak direla-eta, talde honek erabaki du etxeko inprimagailuekin egitea azetatozko biserak, maskarillak eta, baita arnasgailuen lehenengo prototipoak ere.

Biseren kasuan, maker bakoitzak baliozkotutako prototipoaren planoak deskargatzen ditu etxetik, eta hiru ordutan bisera oso bat eginda izan dezake. Normalean bekokitik kokotseraino doan xafla gardena PETGz eginda egoten da, ur botilak egiteko erabiltzen den materiala.

Hala ere, egoera premiazkoa izanik, maker zornotzarrek koadernaketa orriak jarri dizkiete birusarengandik babesteko. Koadernaketak orriak Amorebieta-Etxanoko Udalak ordaindu ditu baina azpimarratu beharra dago herri ekimen honek agertutako elkartasuna eta eskuzabaltasuna, ez baitute funtsik eskatu.

Herriko jostunei laguntzeko telazko maskarak egin.

Herriko dendetan kontsumitzearen sentsibilizaziorako bideo bat egin.

Enpresei laguntzak

COVID-19 laguntzen buletina bidaltzen zaie. Erantsita.

Enpresaren egungo egoera zein den jakiteko galdetegi bat bidaltzen zaie. Erantsita.

Lehenengo sektorea

Amorebieta-Etxanoko Iraunkor Elkarteko ekoizleek eskainitako produktuak jartzen dira Gizarte Ekintza Sailak egiten duen elikagaien banaketan.

Apirilaren 26an Ixergo baserritarren igandeetako azoka berriro zabaltzen da. Sei postu egongo dira inguruko nekazari eta abeltzainen produktuak erosteko.

Ordutegia ohikoa izango da, 08:00-11:30, eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dituzte saltzaileek zein erostera doazen zornotzarrek.

Helburu honekin, postuen arteko gutxieneko distantzia bat ezarriko da, sei metrokoa kontsumitzaileak igarotzen diren lekuan, eta lau metrokoa aldamenetan. Gainera, pertsona guztiek, bai erabiltzaileek eta baita saltzaileek ere, bi metroko tartea izan beharko dute beraien artean, eta erabili eta botatzeko eskularruak eta desinfektatzeko gela erabili beharko dituzte (bertan egongo dira).

Postu bakoitzean, saltzaileen arteko gutxieneko distantzia bi metrokoa izango da. Pertsona bakarra egon beharko da barruan, postuaren ezaugarriengatik neurri hau bete ezin bada.

Agintariek segurtasun neurri hauek betearaziko dituzte, eta azokara sartzea ere kontrolatuko dute, jende pilaketarik egon ez dadin.

 

Protocolo de Seguridad higiénico-sanitaria para el sector de la restauración (gasteleraz bakarrik)

Terrazak irekitzeko protokoloa _ Fase 1

2020/05/13

Amorebieta-Etxanoko Udalak aho batez onartu du babes sozialerako eta suspertze ekonomikorako plana

Amorebieta-Etxano, 2020ko maiatzaren 13a. Amorebieta-Etxanoko Udalak babes sozialerako eta herriaren suspertze ekonomikorako plan bat iragarri du, 1.350.000 eurokoa. Udalbatzako talde guztiek argi berdea eman diote agiriari, aho batez onartuz.

Aurten indarrean jarriko diren 17 neurri dira, eta helburua herritarrik zaurgarrienei arreta ematea da, jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatu eta tokiko kultura sustatu. Zehazki, neurri hauek biltzen ditu:

Zornotzarrak: pertsonen babes eta ongizatearekin konpromisoa

Zerga ordainketa nahieran egiteko aukera martxan jarriko da.

Gizarte larrialdietarako laguntza handituko da, 375.000 eurora arte.

Tasa eta prezio publikoak itzuli, eman ez diren zerbitzuengatik:

     Tasak: ura, estolderia, terrazak, etab.

     Prezio publikoak: eguneko zentroa, eguneko arreta, ikastaroak, kiroldegirako abonua,   Zornotza Aretoa, etab.

Udalaren laguntza bereziak (elikagaien programa, NBE edo norbera babesteko ekipamenduak banatu, premiazko jarduketak): 150.000 euro.

Eskolako materiala eskuratzeko diru-laguntzak:  55.000 euro.

Zornotza herrigintzan bat, komunitatearen sare sozial bat sortu: 30.000 euro.

Zornotza Indartu: jarduera ekonomikoarekin eta tokiko enpleguarekin konpromisoa

Herriko kontsumoa berpizteko bonoen salmenta (dendak, ostalaritza eta zerbitzu profesionalak): 270.000 euro.

COVID-19arengatik sortutako inbertsioetarako diru-laguntzak: 200.000 euro.

Langabetuak kontratatzeko, autonomo eta ETE edo enpresa txiki edo ertainentzako: 110.000 euro.

Denda eta ostalaritzako establezimenduak irekitzeko babes kitak: 25.000 euro.

Lehenengo sektorearen ekoizpenerako salmenta bonoak: 15.000 euro.

On-line salmenta atari bat sortu: 15.000 euro.

Herriko merkataritzaren aldeko sentsibilizazio kanpaina: 15.000 euro.

Dinamizazio komertziala eta kale egokituak: 15.000 euro.

Auzo-taxirako diru-laguntza, etorri Amorebieta-Etxanora erosten: 60.000 euro.

Herriko kultura bultzatzea: 15.000 euro.

Halaber, 2021erako tasa, zerga eta prezio publikoak bere horretan uztea erabaki da.

Plan honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat administraziok iragarritako laguntzak osatzen ditu, herrian COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz dauden beharrizan sozioekonomiko guztietarako ahalik eta estaldura handiena emanez.

2020/05/15

Amorebieta-Etxanoko Udalak igandeetako azokaren jarduera zabaldu egingo du

Aire zabalean egiten diren azokak berriro zabaldu ahal izango dira, elikagai eta oinarrizko produktuei lehentasuna emanez, alarma egoera ezartzearen ondorioz estatu mailan ezarritako murrizketak malgutzeko maiatzaren 9ko SND 399/2020 Ministerioaren Aginduaren arabera, hain zuzen ere normaltasun berrirako transizio planeko 1. fasea aplikatuz.

Udalak postuen arteko distantziak ezarriko ditu eta baita azoka mugatzeko baldintzak ere, langile, bezero eta oinezkoen segurtasuna eta distantzia bermatzeko.

Aginduari jarraituz, ohiko postuen edo baimendutako postuen ehuneko hogeita bostera mugatu beharko da, eta aforoa ohiko aforoaren herena baino txikiagoa izan beharko da