Garbiketa eta desinfekzioa

Amorebieta-Etxanoko Udala garbiketa sakon bat egiten ari da desinfektatzeko produktuekin, kutsatzeko arriskurik gehien egon daitekeen lekuetan: lurpeko edukiontzien heldulekuetan eta lur gaineko edukiontzien tapetan; herrian jende asko dabilen lekuetan, esaterako arkupeak, supermerkatuetarako sarrerak; edo paperontziak, beste batzuen artean.  Desinfekzioa aurreko astean hasi zen eta koronabirusaren kolpeari eusteko beharrezkoa den bitartean lan hauekin jarraituko da.

Helburu honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztien laguntza eskatzen du etxeko hondakinen erabilera eta kudeaketan, gogoraraziz hiri hondakin solidoen bilketa ohiko maiztasunarekin egiten ari dela.

Batetik herritarrei gomendatzen zaie edukiontziak zabaltzeko eskularru edo erabili eta botatzeko ezpainzapiak erabiltzea, etxetik beste gauza batzuetarako irtetean egiten ari diren bezala.

Halaber, organo eskudunek ezarritako protokoloen oharrak jarraitzeko eskatzen zaie herritarrei, eta COVID-19 gaixotasuna izan edo koarentenak dauden etxeetan, hondakinak poltsa itxi batean bildu eta ondoren poltsa hori beste poltsa itxi baten barruan sartu beharko dute, eta errefusako edukiontzian utzi, hau da, gris kolorekoan.  Erabilitako latexko edo nitrilozko eskularruekin gauza bera egin beharko da, eta errefusako edukiontzira bota beharko dira eta ez edukiontzi horira.