Euskaltegia

Klaseak Koarentenan

Aurrez aurreko jardunaren etenaldiak iraun bitartean, Udal Euskaltegia klaseak online ematen ari da, ikasleei ahalik eta erraztasun gehien eskainiz.

Klaseak online jarraitzeko zailtasunak dituzten Ikasleei euskaltegira hurbiltzeko aukera ematen zaie behar duten materiala eskuratu ahal izateko. Aurretiaz deitu eta ordua zehaztu behar da pertsonen kontzentrazioa saihesteko.

Beka-ekonomikoa. Urtero ematen den beka-ekonomikoa jaso ahal izateko derrigorrezkoak diren baldintzak, hau da, gutxieneko %80 asistentzia bete behar izatea eta maila edo azpimaila bat gainditzea, kontuan ez izatea erabaki da.

Udal Euskaltegian C1 maila prestatzeko ematen den ikastaro trinkoa ez ematea erabaki da.

Datorren ikasturterako, hau da, 2020/21 ikasturterako aurre-matrikula egiteko euskaltegira deitu.

Azterketa ofizialak

HABE-k epe berriak finkatuko ditu euskara-mailak egiaztatzeko prozedura guztietan: bai ebaluazio jarraituaren hariko egiaztatzegintzan, bai azterketa-deialdietan. HABE-ko web orrian ikus ditzakezu (http://www.habe.euskadi.eus/hautatu-deialdia-2020/s23-edukiak/eu/).

Kontaktua

Telefono zenbakia: 94 673 20 26
E-posta: