Eskerrak

Eskerrak eman nahi dizkiegu martxoaren 14tik laguntzeko prest egon diren zornotzar guztiei. Batzuk josten aritu dira, beste batzuk boluntario moduan eta beste asko egiten dakiten horretan laguntzen edo egin dezaketenean.  Eskerrik asko guztioi.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Amorebieta-Etxanoko Supermercados BMri, EROSKIri eta LIDLi, beraien eskuzabaltasunarengatik, konpromisoarengatik eta herriko familiarik zaurgarrienei laguntzeko egindako lanarengatik.

Eskerrak eman baita ere Kaitana Okindegiko Puri Gonzalezi ogia emateagatik.

Eskerrak baita ere jarraian adierazten direnei, emandako laguntzarengatik eta agertutako eskuzabaltasun eta konpromisoarengatik: Camelia Spiridon, Camelia Landarak, Kepa Agirregoikoa, Errotik Etxanoko Gaztaie eta Amorebieta-Etxanoko Iraunkor Elkartea.

 

Eskerrak eman nahi dizkiegu beraien etxeetan 3D inprimagailuekin egindako maskarak eman dituzten maker zornotzarrei.


Amorebieta-Etxanoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Unai Vargas, Beñat Vadillo, Raúl de la Cruz, Iker Aburto, Gorka Goitia, Unai Agirre, Rober Caballero, Josu Barandalla, Sara Fernández, Jon Apeztegia, Iragarne Aboitiz eta Egoitz Etxandiari egindakoarengatik. Eskerri asko.


Maker zornotzar hauek 3D inprimagailuekin eurek egindako maskarak eman dizkiote Amorebieta-Etxanoko Udalari, obretako lantaldekoek, garbiketa zerbitzukoek, etxez etxeko laguntza zerbitzukoek edo anbulatorioko langileek erabil ditzaten.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, herriko sei farmazien laguntzarekin (Gutierrrez Farmazia, Goiria Farmazia, Melero Farmazia, Guarrotxena Farmazia, Sarasketa Farmazia eta Iruarrizaga Farmazia), “Maskarilla 19” kanpaina martxan jarri du indarkeria matxista jasaten duten emakumeen babesa indartzeko, egun hauetan beraien erasotzaileekin konfinatuta baitaude.  

Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen honekin bat egiten du. Ekimena edozein arrazoirengatik laguntza eskatu beharra duten emakumeei zuzenduta dago eta herriko farmazietan “Maskarilla 19” bat eskatuz, modu seguruan egin ahal izango dute. Alarma seinale honen aurrean, farmazilariek jarduteko protokoloa martxan jarriko dute.

Horrela, biktima artatuko duen talde espezializatu batekin harremanetan jarriko dira eta, behar izanez gero, leku seguru batera eramango lukete. Seme-alabak dituzten emakumeen kasuan, amarekin batera joango lirateke. Gainera, anonimatoa bermatuko da, laguntza eskatzen duen emakumearena zein laguntza eman dion farmaziarena.

Gainera, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztiei laguntzeko eskatzen die eta, indarkeria matxista kasuren bat ezagutzen badute, Gizarte Ekintza Sailarekin harremanetan jar daitezela 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edo ondoko helbidera posta elektroniko bat bidaliz: ongizatea@amorebieta.eus.

Azkenik, Amorebieta-Etxanoko Udaleko langileek egindako itzelezko lanarengatik eta agertutako erantzukizun eta konpromisoarengatik eskerrak eman nahi dizkiegu,  eta baita herritarrei ere. Ezin aipatu gabe utzi alarma egoera honetan boluntario moduan lan egin duten erretiratutako udal langileak, hain zuzen ere Josu Almazan eta Iñaki Ortega.

ESKERRIK ASKO!!!