Ekonomia eta diru-laguntzak

Amorebieta-Etxanoko Udalak zergak, tasak eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak ordaintzeko epeak eten ditu, COVID-19, koronabirusari eusteko Estatuko Gobernuak ezarritako alarma egoera amaitu arte.

Epe honen barruan ordaintzeko muga-eguna duten zornotzarrek ez dute ordaindu beharrik izango epeak berriro zenbatzen hasi arte, hau da, alarma egoerak indarreak egoteari uzten dionera arte.

Etenaldia amaitu ondoren, Udalak likidazio berri bat helaraziko die herritarrei dagokion zerga, tasa edo zuzenbide publikoko diru-sarrera ordaintzeko epe berriarekin. Lortzeko Herritarren Arreta Zerbitzura (HAZ) jo daiteke, 010 telefono zenbakira deitu edo 94 630 00 02 zenbakira, edo mezu elektroniko bat bidali ondoko helbidera: haz@amorebieta.eus.

Halaber, etenaldiak alarma egoera ezartzerakoan zabalik zeuden prozedurei ere eragingo die, esaterako diru-laguntza deialdiak, litazio eta kontratazio prozedurak, lanpostuak hornitzeko prozedurak, etab. Guzti hauek berriro martxan jarriko dira alarma egoera amaitu ondoren.

Amorebieta-Etxanoko Udalak hartutako neurria alarma egoera ezartzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan jasota dago.

 

Amorebieta-Etxanoko Udalak errolda ziurtagiri kolektiboa posta elektronikoz eskuratzeko aukera emango die higiezinen hipoteken luzamendu bat eskatu nahi dutenei.

Salbuespenezko neurri hau indarrean egongo da COVID-19arengatik ezarritako alarma egoera indarrean dagoen bitartean. Udalak zornotzarrei erroldatze ziurtagiria eskuratzeko izapideak erraztuko dizkie, eta herritarrek ez dute etxetik atera beharrik izango ziurtagiria eskuratzeko. Honekin kutsatzeko arriskua ekidin nahi da.

Neurri hau erabili nahi dutenek, lotura honetan dagoen eredua deskargatu beharko dute. Bete, gehitu sinadura eta 16 urtetik gorakoen NAN guztiak, eta posta elektroniko bidez ondoko helbidera bidali beharko da: idazkaritza@amorebieta.eus.

Udalak eskaria egiteko erabili zuten posta elektronikoko helbide berdinera bidaliko die agiria.

Hipoteka-luzamendurako erroldatze-ziurtagiria izapidearen gaineko oharra COVID-19a alarma-egoeran (Erroldatze Kontseilua)