Azken berriak

2021/07/23

35/2021 DEKRETUA, uztailaren 23koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa

2021/07/15

34/2021 DEKRETUA, uztn hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoaailaren 15ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita honako dekretu hau: 33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa

2021/07/07

Bizi Berri IV. planaren erreferentzia panela

33/2021 DEKRETUA, uztailaren 7koa, lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen
hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa.

021/06/19

Eusko Jaurlaritza Gobierno Vasco

OHIKO GALDEREN ERANTZUNAK

Koronabirusari aurre egiteko neurri zehatzak

30/2021 DEKRETUA, ekainaren 18koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretua, lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzkoa. 

2021/06/18

2021/05/31

2021/05/08

23/2021 DEKRETUA, maiatzaren 7koa, lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzkoa

2021/05/07

Bizi Berri B Neurri nagusiak

2021/03/27

16/2021 DEKRETUA, martxoaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita honako dekretu hau: 13/2021 Dekretua, martxoaren 6koa, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratzen diren, alarma-egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

2021/03/08

13/2021 DEKRETUA, martxoaren 6koa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri
espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratuko diren, alarma-
egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta
SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

2021/02/15

Eusko Jaurlaritza

OHIKO GALDEREN ERANTZUNAK

Koronabirusari aurre egiteko neurri zehatzak

2021eko otsailaren 15ean eguneratutako dokumentua

2021/02/13

7/2021 DEKRETUA, otsailaren 12koa, lehendakariarena, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

2021/01/25

Eusko Jaurlaritza

OHIKO GALDEREN ERANTZUNAK

Koronabirusari aurre egiteko neurri zehatzak

2021eko urtarrilaren 25ean eguneratutako dokumentua

2021/01/23

LABIk bi prebentzio-neurri berri ezarri ditu:

udal-konfinamendua eta gehienez 4 pertsona elkartzea

Indarrean jarraitzen du Euskadiko eta Lurralde Historikoko konfinamendu perimetralak, gaueko mugikortasunaren muga 22:00etan, eta jardueren etetea 21:00etan.

Era berean, ostalaritza 20:00etan ixteko ordutegiari eutsiko zaio, baita establezimendu horiek ixteari ere, 100.000 biztanleko 500tik gorako tasa duten udalerrietan.

Ministerioak "etxeratze-agindua" aurreratzeko aukerarik ez emateko erabakia: "Esku hartzeko gaitasuna murrizten du".

Estatuko kasuen hazkundea kezkagarrian "zirkuitulabur efektua" eragiteko neurri-sorta adosteko aukera galdu da.

Kurba goranzkoa den bitartean, eta orain goranzkoa da, ezinbestekoa da joera aldatzeko neurriak hartzen jarraitzea.

Epidemiaren azken egunetako datuen bilakaeraren arabera, Euskadi, 5eko eskala batean, Transmizio Altuko 5. mailan kokatzen da Intzidentziaren adierazleetan, 4. mailan Erreproduktibitatearen adierazleetan eta eragin asistentzialaren adierazlea 3. mailan mantentzen da. Aste honetan zehar, ziurgabetasun handiko testuinguru honetan, goranzko joera dagoela berretsi da, oraindik luzatu daitekeena.

Bilakaera epidemiologikoa oso kezkagarria da. Euskadiko intzidentzia-tasak, une honetan, gure inguruko beste lurralde-eremu batzuetan baino txikiagoak izan arren, egoera hori edozein unetan alda daiteke. Ez da erlaxatzeko unea, prebentzio-ekintzan ahalik eta aurrerapen handienarekin jarduteko unea baizik.

Hori dela eta, astelehen honetan bertan, urtarrilaren 18an, Batzorde Tekniko honek irizpen bat eman zuen, non gomendatzen zen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan akordio bat sustatzea, besteak beste, honako neurri hauek ezarri ahal izateko: gaueko mugikortasuna edo establezimenduak eta jarduerak ixteko ordutegia aurreratzea edo pertsonen elkartzea gehienez ere 4ra mugatzea.

Oraingoz, Errege Dekretuaren aldaketari ez heltzea erabaki du Osasun Ministerioak, "Etxeratze-agindua" deitutakoa aurreratu ahal izateko. Ondorioz, Lurralde arteko Kontseiluan ez da akordiorik lortu. Erabaki horrekin ez gatoz bat.

Aukera bat galdu da adostasunaren bidez aurrera egiteko eta Autonomia Erkidego guztien artean adostutako prebentzio-neurri berriak hartzeko, Estatu osoko kasuen hazkunde-egoeran "zirkuitulabur efektua" eragiteko.

Gaueko jarduera mugatzeko ordutegia aurreratzeko aukerarik ez izateak esku hartzeko gaitasuna murrizten digu. Egiaztatu ahal izan dugu neurri horrek emaitza onak izan dituela hartu den Frantziako Departamentuetan.

Muga horrek baldintzatzen bagaitu ere, hiru irizpideri jarraitzen diegu:

  1. Lehenengo, kutsatzeen kurba goranzkoa den heinean, eta orain hala da, joera hori aldatzeko neurriak ezartzen jarraitzea ezinbestekoa da.
  2. Bigarrena, ndarrean dauden neurrien prebentzio-eragina eguneratu, balioetsi eta berretsi behar ditugu.
  3. Hirugarrena, neurri berriak txertatu behar ditugu, mailaz mailako ikuspegiarekin, gerta daitezkeen kasuen eskalatze- edo deseskalatze-egoera desberdinen arabera.

Irizpide horiek oinarri hartuta, LABIren Batzorde Teknikoaren txostenaren arabera, eta Lurralde Arteko Kontseiluari aurkeztutako proposamenarekin bat etorriz, honako neurri hauek ezartzea erabaki da:

  • Konfinamendu perimetrala Euskadiko udalerri guztietara zabaltzea, Dekretuaren esparruan aurreikusitako salbuespenekin, baina udalerri mugakiderako igarobidea salbuetsi gabe. Neurri honen helburua mugikortasuna are gehiago mugatzea da. Mugikortasunak, pertsona bakoitza birusa garraiatzeko ibilgailu bihurtzen du eta ondorioz, birusa hedatzen laguntzen du.
  • Pertsonak gehienez ere 4ko taldetan biltzeko muga ezartzea, bai erabilera publikoko espazioetan, bai erabilera pribatuko espazioetan. Beraz, ostalaritzako eta jatetxeetako mahaien okupazioan ere bai. Neurri honen helburua da gure ohiko bizikidetza-burbuilatik kanpo dauden pertsonen arteko bilkurek kutsatzeen transmisioan duten hedatze-uhina murriztea.

Aldaketa horiek jasotzen dituen Dekretua bihar, urtarrilak 23, argitaratuko da eta astelehenean, urtarrilak 25, 00:00etan jarriko da indarrean.

Bigarrenik, LABIren Aholku Batzordeak uste du duela aste batzuetatik indarrean dauden murrizketei eutsi behar zaiela, eta horien laburpena egin behar dela, hauen garrantzia azpimarratzeko eta prebentzioan duten eragina berresteko. Hortaz, aurrekoak eta gaur erabakitakoak kontuan hartuta, Euskadin aplikatu beharreko neurri nagusien laburpena honako hau da:

  • Euskadiren itxiera perimetrala eta udal mailako itxiera perimetrala.
  • Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.
  • Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.
  • % 40ko aforoak 150 m2 baino gehiagoko merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa 150 m2 arteko azalera dutenetan. Edukiera murriztuak, era guztietako kultura- eta gizarte-ekitaldietarako.
  • Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35 mugatzea.
  • Musika- eta ahots-entsaioak eta emanaldiak bertan behera uztea.
  • Ostalaritza eta jatetxeak ixteko ordutegia 20:00etatik 06:00etara.
  • 100.000 biztanleko Intzidentzia-tasa metatua 500 edo gehiago duten udalerrietan:

                Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak

                Taldeko kirol-jarduera etetea

Ziurgabetasunak markatzen du egoera. Horregatik jarraitzen dugu aztertzen eta aurreikusten, egunez egun, interakzio soziala murrizteko neurri berriak, datozen asteetako bilakaera epidemiologikoaren datuen araberakoak.

Ezinbestekoa da prebentzio-neurriak aintzat hartzea: maskara, eskuen garbiketa, pertsonen arteko distantzia, aireztapena eta bizikidetza-unitate baten baino gehiagoren bilerarik ez egitea, batez ere barne-espazioetan.

Batzorde Teknikoak bere irizpenean azpimarratu du oso garrantzitsua dela maskara behar bezala erabiltzea interakzio sozialean, baita, bereziki, barne-espazioetan ere, ariketa fisikoa egiten den espazioetan barne.

Badakigu zerk laguntzen digun eta zerk egiten digun kalte. Bizi Berri II Planak xehetasunez deskribatzen du. Bi lehentasun partekatu behar ditugu: mugikortasuna murriztea eta gizarte-harremanak murriztea. Mugikortasun gutxiago eta gizarte-harreman gutxiago. Horixe da dekretuaren aldaketa honen gakoa. Hori da gakoa une honetan eta datozen hilabeteetan.

Konpromiso partekatu horrekin itxaropenak etorkizuna du.

4/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, lehendakariarena, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

2021/01/12

1/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, lehendakariarena

Eusko Jaurlaritza OHIKO GALDEREN ERANTZUNAK Koronabirusari aurre egiteko neurri zehatzak

 

2021/01/11

LABIK PREBENTZIO-NEURRIAK EGOKITU DITU

PANDEMIAREN GORANZKO JOERAREN AURREAN

·Indarrean jarraitzen dute Euskadiko konfinamendu perimetralak, gaueko mugikortasunaren mugak, sei pertsonako taldeen mugak, eta jarduerak 21:00etan eteteak

·Halaber, ostalaritza ixteko ordutegia 20:00etatik 06:00etara mantenduko da, eta establezimendu horiek itxi egingo dira 100.000 biztanleko 500tik gorako tasa duten udalerrietan

·Lurralde Historikoaren konfinamendua ezartzen da. 100.000 biztanleko 500tik gorako tasa duten udalerrietan, udal-konfinamendua aplikatuko da

·Eskola-kirolari berrekingo zaio entrenamenduan, aldaketarik gabeko seiko taldeetan eta aldagelarik erabili gabe. 500 baino tasa altuagoa duten herrietan, taldeko kirola eten egingo da

·150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak % 40ra murriztuko dira. Edukiera % 60koa izango da 150m2-rainoko azalera dutenentzat

LABIren Aholku Batzordeak argi berdea eman dio egungo egoerari erantzuteko neurrien proposamen honi:

1. Oro har, honako neurri hauek mantentzea:

—Euskadiren itxiera perimetrala.

—Gehienez 6 pertsonako taldeak.

—Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.

—Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.

—Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35ean mugatzea.

—Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.

—Ostalaritza eta jatetxea ixteko ordutegia, 20:00etatik 06:00etara.

—Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko udalerrietan dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak ixtea, azaroaren 6ko Dekretuan ezarritako baldintza berberetan.

2. Prebentzio-neurri berriak hartzea:

—Bizilekua dagoen Lurralde Historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da.

—150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak % 40ra murrizten dira, eta 150m2-rainoko azalera duten establezimenduetako edukierak % 60koa izan beharko du.

—Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko duten herrietan:

-Udalerriko konfinamendu perimetrala, alboko udalerrirako igarobidea salbuetsi gabe.

-Taldeko kirol-jarduera etetea.

3. Neurri murritzaile hauen modulazioa Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik:

—Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan. Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.

—Profesionalak ez diren dantza-taldeen entseguak baimentzea, eta antzerki-jarduerarako indarrean dauden baldintzekin lotzea.

—Jokoaren eta apustuen sektorea berriz irekitzeko aukera ematea, edukiera, ordutegiak eta ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkion antzeko prebentzio-neurriekin.

LABIren prentsa oharra 2021/01/11

2020/12/23

47/2020 DEKRETUA, abenduaren 22koa, lehendakariarena

2020/12/23

Eusko Jaurlaritza

OHIKO GALDEREN ERANTZUNAK

Koronabirusari aurre egiteko neurri zehatzak

2020ko abenduaren 23an eguneratutako dokumentua

2020/12/11

44/2020 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

2020/12/09

LEHENDAKARIAK DATOZEN EGUNERATAKO ETA GABONETARAKO PREBENTZIO NEURRIAK IRRAGARRI DITU

  • Lehendakaria: "prebentzio neurri nagusia pertsona bakoitzaren kontzientzian dago; gure planetan ezer aldatzen ez bada, egoerak ez du hobera egingo"

Gaurko bileran, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duen LABIko Aholku Batzordeak datozen egunetarako eta Gabonetarako neurriak adostu ditu. Ondoren egindako agerraldian, Lehendakariak, Osasuneko sailburuarekin batera, datorren larunbatean, abenduaren 12an, indarrean jarriko diren neurrien edukia zehaztu du. Neurri hauen azterketa urtarrilaren haimaikan egingo da.

LABIren bileran egoera aztertu ostean, Lehendakariak esan du pandemiaren bilakaerak hobera egin duela, baina Euskadi "osasun-larrialdian jarraitzen" duela nabarmendu du. "Ospitaleko presioak ez du erlaxaziorik onartzen", gaineratu du. Ildo horretan, Lehendakariak erne egoteko deia egin du, batez ere familia- eta gizarte-harremanak areagotzen diren Gabonetan.

"Prebentzio-neurri nagusia pertsona bakoitzaren kontzientzian dago. Eguberri hau desberdina da eta desberdina egin behar dugu. Gure planetan ezer aldatzen ez bada, egoerak ez du hobera egingo ", esan du Lehendakariak. “Asko lortu dugu eta ez dugu atzera egin behar ", gaineratu du.

NEURRI NAGUSIENAK

Bat: mugikortasun mugak gaueko 22: 00etatik goizeko 06: 00etara mantenduko dira.

Salbuespena aplikatuko da abenduaren 24tik 25era eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitarteko gauetan. Bi egun horietan hasiera-ordua gaueko 01: 30era arte atzeratuko da.

Bi: Euskadiko konfinamendu perimetrala mantentzea.

Konfinamendu hori abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean kenduko da.

Hiru: udal-konfinamendua kentzen da eta lurralde historikoaren barruan mantendu.

Lurralde historiko bakoitzeko konfinamenduak abenduaren 23ra arte iraungo du.

Lau: Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da.

Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da.

Abenduaren 24, 25 eta 31ko eta urtarrilaren 1eko ospakizunetarako salbuespena aplikatuko da.

Topaketa horietan gehienez hamar pertsona elkartu beharko dira. Iradokitzen da, batetik hamar pertsona horiek bi bizikidetza-unitatekoak izatea eta, bestetik, berdinak izatea ospakizun ezberdinetan.

Bost: jai eta gabon ekitaldiak bertan behera uztea.

Abenduaren 21etik aurrera, pertsona pilaketak eragiten dituzten ekitaldiak debekatuko dira.

Adibidez Gabon gaueko edo Errege bezperako kantu-taldeak; kanpaikadak direla-eta kalean egiten diren jaiak; Santo Tomas jaiak; "San Silvestre" kirol-probak; edo kale kabalgatak.

Sei: ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimentzea.

Dekretuan 100.000 biztanleko 500-eko intzidentzia-tasa baino gutxiago duten udalerrietan baimenduko da jarduera. Establezimenduek terrazak ireki ahal izango dituzte eta barneko zerbitzua % 50era mugatuko da. Erabiltzaileek mahai baten inguruan eserita kontsumitu beharko dute. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.

500etik gorako intzidentzia-tasa duten herrietan ostalaritza eta jatetxeak ezingo dira ireki, tasa horretatik behera egon arte. Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, astelehen eta ostegunetan 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko intzidentzia-tasa duten udalerrien zerrenda zabalduko da.

Zazpi: ostalaritzaren irekiera goizeko 06:00etatik gaueko 20:00etara mantenduko da.

Zerbitzuguneak salbuetsita daude.

Iradokitzen da ez erretzea establezimendu horietako terrazetan. Maskara etengabe erabiltzea derrigorrezkoa da, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik. Maskara behar bezala ez erabiltzea zigortzeko moduko jokabidea da.

Zortzi: 6 pertsonetako taldeetan kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dira.

Horrekin batera, gehienez % 30eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango dira; eta, baita ere dutxak, betiere banaka.

Bederatzi: kirol-jardueraren beste murrizketak mantentzen dira.

Gabonetako oporraldiaren ondoren murrizketak hauek malgutzeko aukera aztertuko da, betiere pandemiaren bilakaeraren arabera.

Hamar: Gabonetako jaietan adinekoen egoitzetara bisitak egiteko araudi berezi bat onartu da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 9a

 

2020/11/20

Luzatu egiten dira egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko hartutako neurriak, alarma-egoeraren adierazpenaren esparruan prebentzio-neurri espezifikoak zehazten dituztenak.

39/2020 DEKRETUA, azaroaren 20koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarrenez honako dekretu hau aldatzen baita: 36/2020 Dekretua, urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko.

2020/11/06

Eusko Jaurlaritza Gobierno Vasco

OHIKO GALDEREN ERANTZUNAK

Koronabirusari aurre egiteko neurri zehatzak

2020/11/06

38/2020 DEKRETUA, azaroaren 6koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez honako dekretu hau aldatzen baita: 36/2020 Dekretua, urriaren 26koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan.

36/2020 DEKRETUA, 2020ko urriaren 26koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan.

2020/11/05

EUSKO JAURLARITZAK BIRUSAREN TRANSMISIOA ETETZEKO NEURRIAK GOGORTU DITU

Lehendakariak bizitza soziala eta mugikortasuna ahalik eta gehien murrizteko deia egin du beste konfinamendu bat saihesteko

Lehendakariak "indarrak batzea" eta pertsona bakoitzaren onena jartzea eskatu du, osasun publikoaren alde.

Bihar dekretu bat argitaratuko da EHAAn, eta larunbatean, azaroaren 7an, jarriko da indarrean, honako neurri hauek nabarmenduta:

  • gaueko 22:00etatik aurrera zirkulazio askatasuna mugatzea;
  • jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea;
  • ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak ixtea; taldeko edozein kirol-jarduera etetea (profesionala eta erdi-profesionala izan ezik);
  • gimnasioetan, kiroldegietan eta igerilekuetan programatutako jarduerak egin ahal izango dira.

LABIren aholku-batzordeak merkataritza-, ostalaritza- eta turismo-arloko laguntzei buruzko azterketa egin du.

Eusko Jaurlaritzak urriaren 26ko dekretuaren aldaketa bat argitaratuko du, birusaren transmisioa eteteko asmoz, mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzea helburu duten neurri berriak sartzeko. Iñigo Urkullu Lehendakariak berak eman du horren berri, bera buru duen Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordearen bileraren ostean. Dekretua bihar argitaratuko da EHAAn eta azaroaren 7an jarriko da indarrean.

NEURRI BERRIAK

1. Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.

2. Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.

3. Kultu jardueretan aforoa %35-ekoa izango da.

4. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxiko dira. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira.

5. Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.

6. Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean. Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.

7. Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak ixtea; eta

8. Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.

ERAGINDAKO SEKTOREEI LAGUNTZEA

Lehendakariak gaineratu du LABIren barruan pandemiak eragindako sektoreentzako laguntza-ildoen balorazio bat partekatu dela. Zehazki, merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren arloko laguntzak aztertu dira. Eusko Jaurlaritzak laguntza-programa guztiak indarrean mantentzen dituela gogorarazi du, eta kaltetutako sektoreekin zuzeneko harremanetan jarraituko dugu, planteatzen diren beharrei hobeto erantzuteko. 

2020/11/03

EUSKO JAURLARITZA_OHIKO GALDEREN ERANTZUNAK

2020/11/02

2020/10/31

Amorebieta-Etxanoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak aurrez aurre joateko hitzordua jarri du martxan

Azaroaren 2tik aurrera, Amorebieta-Etxanoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ) aurrez aurreko hitzordua jarriko du abian. Aldaketa horren helburua zerbitzuaren kalitateari eustea da eta HAZ-en dauden pertsonen arteko bi metroko distantzia zaintzea, pilaketak saihesteko. HAZ-ek telefono bidez eta posta elektroniko bidez artatzen jarraituko du, beti bezala.

Hitzordua 010 telefonoaren bidez eska daiteke (Amorebieta-Etxanotik doan). Halaber, 94 630 00 02 telefonoa eta 688 866 600 WhatsApp-a eskuragarri daude. Aldez aurreko hitzordua bide telematikoz ere eskuratu ahal izango da amorebieta-etxano.eus/hitzordua/ web-gunean  eta haz@amorebieta.eus helbide elektronikora idatziz.

Aurretiko hitzordua gutxienez egun bat lehenago eskatu beharko da eta herritarrek hitzordu bat eskatu beharko dute egin beharreko izapide bakoitzeko. Aurretiko hitzordua eskatzen duenak NANa edo AIZa aurkeztu beharko du eta dokumentazio hori tramitea egitean aurkeztu beharko du. HAZ-en ordutegia 07:30etik 15:00era izango da, azken hitzordua 14:45ean izanik.

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) Amorebieta-Etxanoko Udalean herritarrentzat erreferentzia den udal-zerbitzua da. HAZ zerbitzuak modu integratuan eskaintzen ditu esku-hartze tekniko espezializaturik (informazioa, izapidetzea eta kudeaketa) behar ez duten udal-zerbitzu gehienak, honako kanal hauen bidez: aurrez aurrekoa – orain hitzordua baino ez –, telefono bidezkoa edo telematikoa.

2020/10/30

GOMENDIOAK PREBENTZIO-NEURRIAK ZORROZTASUN HANDIAGOZ BETETZEKO

Eusko Jaurlaritzak bere egiten ditu gomendioak, eta gizarteari dei egiten dio haren konpromisoa areagotzeko jarraipen zorrotzarekin.

Kutsatzeko arrisku handieneko testuinguruak gutxitzeko bereziki nabarmenak diren hamar gomendio dira.

Gomendioak arau-neurrien osagarri bezala hartu behar dira, eta neurri horiek bezain garrantzitsuak bezala. 

Gizarteari zuzendutako hamar gomendio

Egoera larria da. Urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak arauz ezarritako mugez harago, gizarteari hamar gomendio helarazi nahi zaizkio gizarteari, eta gomendio horiek betetzea bereziki sentikorra da prebentzio-neurriak indartzeko eta kutsatzeko arrisku handiena duten testuinguruak murrizteko.

Jarrera indibiduala

1. Eskuen garbitasuna, maskara, distantzia soziala eta bizikidetza egonkorreko taldetik kanpoko gizarte-topaketak mugatzea.

Ezinbestekoa ez den eta atzeratu daitekeen edozein familia- edo gizarte-jarduera bertan behera uztea edo atzeratzea.

Ahal den neurrian, barne-eremuetako gizarte-topaketak bizikidetza-talde egonkorrera mugatzea eta gizarte-elkarreragineko jarduerak ondo aireztatutako espazio irekietan egitea funtsezko prebentzio-neurriak dira, eta pertsona bakoitzaren menpe daude, eta une honetan areagotu egin behar dira.

Banakako erantzukizunaren ildo beretik, herritarrei gomendatzen zaie erakundeek aktibatu dituzten APPak erabiltzea kasuen, kutsatzeen eta miaketaren jarraipena errazteko.

2. Banakako konpromiso-neurrien artean, garrantzi berezia dute autoisolamenduak eta autoorraste prebentiboak, COVID 19aren infekzioarekin bateragarria den edozein sintoma izanez gero.

Sintomarik izanez gero, osasun-zerbitzuari jakinarazi behar zaio.

Une horretatik aurrera, eta testa egin arte itxaron gabe, jarrerarik arduratsuena eta gizalegezkoena berehalako autoisolamendua da, eta azken bi egunetan izan ditugun kontaktu estuen zerrenda egitea (autorrastreoa), hala badagokio, mediku-zerbitzuetatik edo miaketa-zerbitzuetatik jasotzen diren oharrak jarraitzeko.

Zorroztasun-jarrera bera izan behar da testaren emaitza iritsi bitartean eta emaitza jaso ondoren.

Bilerak

3. Familiako edo lagunen bilkurak edo ospakizunak ahalik eta gehien murriztea gomendatzen da. Kasu honetan, kontua ez da bildu daitezkeen pertsonen kopuruaren muga errespetatzea. Autolimitazio arduratsuaren printzipioa aplikatu behar da. Topaketa horiek atzeratzea edo ez egitea da kontua, egoera epidemiologikoa arrisku handikoa den bitartean.

Ostalaritza

4. Ostalaritzako espazioak erabiltzea futbol-partidak edo beste edozein kirol-ekitaldi edo bestelako ekitaldi taldean ikusteko, birusa transmititzeko arrisku handiko testuinguru objektiboa da.

5. Berriro azpimarratu behar da maskara behar bezala jarrita egon behar dela uneoro taberna, jatetxe edo ostalaritza-establezimendu batean gaudenean. Edaria edo janaria hartzen denean baino ezin da erretiratu. Testuinguru horietan maskara erabiltzean sortzen den erlaxazioa infekziorako arrisku-foku objektibo eta aproposa da.

Kirola

6. Kirol-instalazio itxiak arrisku-guneak dira.

Prebentzio-neurriak zorroztea gomendatzen da.

Bereziki, gimnasioetan eta kiroldegietan aldagelak ez erabiltzea gomendatzen da.

Ez da gomendagarria publiko gisa ingurune itxietako lehiaketetara joatea.

Gogorarazi eta azpimarratu da kiroldegi, gimnasio eta aldageletako kirola maskararekin egin behar dela, eta gehienez ere sei pertsonako taldeetan antolatu behar dela, ezarritako gutxieneko distantziarekin.

Beste eremu batzuk

7. Espazio itxiak etengabe aireztatzea, airea berrituz, prebentzio-neurri eraginkorra da. Edonola ere, hori betetzea gomendatzen dugu, eta, bereziki, sotoetan edo erdisotoetan kokatutako lokaletan edo aireztapen txarra dutenetan.

Testuinguru horietan, airea berritzeko aireztapena areagotzeaz gain, distantzia, garbitasuna, gehieneko edukiera eta maskara erabiltzeko prebentzio-neurriak zorroztu eta protokolizatu behar dira.

8. Arriskuko eremua dira unibertsitateetako ohiko elkarguneak (korridoreak, atondoak) eta tabernak. Gune horietako egonaldia eta joan-etorria arautzeko protokoloak zorroztea eskatzen da, eta erabiltzaileei gomendatzen zaie prebentzio-neurriak bereziki zaintzea: distantzia, maskara erabiltzea, garbitasuna eta harreman gutxi eta ez oso jarraitua taldeetan.

9. Garraio publikoaren erabilerari dagokionez, pilaketak saihestea gomendatzen da, batez ere puntako orduetan. Horretarako, oso komenigarria da garraio-maiztasuna eta unitate-kopurua handitzea ordutegi-tarte horietan.

10. Halaber, gomendatzen da hori posible den enpresetan telelana eta ordutegi irristakorrak sustatzea (malgutasuna sarrera- eta irteera-orduetan).

2020/09/23

KULTURA eta KIROL ZERBITZUEN IREKIERA

Gida-eskuliburua-gomendioak COVID-19

Protocolo Comercio COVID-19 (gasteleraz bakarrik)

Normaltasun berrira heltzeko faseak

Protocolo de Seguridad higiénico-sanitaria para el sector de la restauración (gasteleraz bakarrik) 

Terrazak irekitzeko protokoloa _ Fase 1