Maitzaren 28a
Emakumeen Osasunaren Alde Egiteko Nazioarteko Eguna
Costa Rican 1987an burutu zen Emakumeen eta Osasunaren Nazioarteko V. Topagunea dugu maiatzaren 28an ospatzen den Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza-Egunaren historiaren abiapuntua.
Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzarako kanpaina iraunkorrari ekitea erabaki zuen orduan Ugalketa Eskubideen Munduko Sareak. Hasiera batean amen heriotza-tasaren eta erikortasunaren prebentzioan eragitea izan zen kanpainaren helburua, eta gaur egun ere iraun egiten du, emakumeen osasuna, sexu- eta ugalketa-eskubideak bermatuko dituzten aldaketak sorrarazteko xedez.