Azaroaren 25a

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

2009-11-25

 

 

 

 

 

 

2015. urteko ekintzak hemen

Berriak

 

Urtero, azaroaren 25ean, eta Rafael Leónidas Trujillo diktadore dominikarrak aginduta 1960an era basatian erailak izan ziren Mirabal ahizpa ekintzaile politikoen oroimenez, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko proposamena aurkeztu zuen Dominikar Errepublikak 1981ean Bogotan burutu zen Latinoamerikako eta Karibeko Lehenengo Topaketa Feministan.

Urtero, azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzeko proposamena ofizialki onartu zuen Nazio Batuen Batza Nagusiak 1999ko abenduaren 17ko 50/134 Ebazpenean.

Harrezkero, emakumeei eta neskatoei eragiten zaien indarkeria sexistaren aurkako borrokan dihardute emakumeen mugimenduek eta erakundeek mundu mailan.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Arloak sentsibilizazio kanpainak eta jarduketa-programak burutu izan ditu gaitz honi aurre egiteko xedeaz, bera baitugu, mundu osoan, gizonen eta emakumeen artean dauden desberdintasunen adierazlerik nabarmenena, indarkeriaren erabilera baimendu eta errazten duen kultura patriarkaletik eratorrita.

Puntu Lila