XXIV. Emakume Nekazal eta Artisuen Azoka 2022

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Arloak Emakume Nekazari eta Artisauen Azokan izena emateko epea ireki du, 2021ean Covid 19ak eragindako pandemiaren ondorioz izandako geldialdiaren ondoren. Azokaren XXIV. edizioa martxoaren 5ean ospatuko da Zelaieta parkean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruan, eta Euskal Herri osoko emakume nekazariak eta artisauak Amorebieta-Etxanon biltzea izango du helburu.

Izena ematerakoan, kategoria hauetariko bat aukeratu behar da: 

  • Postuak: 20.
  • Txosna: 1


IZENA EMATEA

Otsailaren 4tik otsailaren 16ko 23: 59ak arte (egun hori barne) bidali beharko dira eskabide guztiak.

Adierazitako data baino lehen edo ondoren jasotako izen-emateak ez dira baliozkoak izango

 

NOLA EMANGO DUT IZENA?

Horretarako hainbat bide dituzu:

  • 688809818 edo 946300769 telefonora deituz.

Edozein zalantza izanez gero, idatzi berdintasuna@amorebieta.eus helbidera.

 

OSO GARRANTZITSUA

  • 2022ko arauak: Ezarritako arauak betetzen ez dituzten eskabideak automatikoki ezetsiko dira.
  • Covid arauak: Covid 19ak eragindako egoera dela eta, edukiera mugatua izango da eta uneoro osasun-agintariek ezarritako arauak mantenduko dira.


KOMUNIKAZIOA

Deialdiaren ebazpena 2022ko otsailaren 18tik aurrera jakinaraziko da. Emaitza zuzenean jakinaraziko zaio onuradunari, eman duen helbidean. Aukeratutako pertsonak jakinarazpena jaso eta 4 eguneko epean berretsi beharko du onarpena.