Emakume eta gizonen III. Berdintasunerako plana - Inkesta

Aurten Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak parte-hartze prozesu bat ireki du Amorebieta-Etxanoko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana prestatzeko. Prozesuak hiru fase ditu: Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren ebaluazioa, emakume eta gizonen arteko egoeraren diagnostikoa eta, azkenik, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana egitea.

Uste dugu gure herriko Berdintasun Plana egiteko funtsezkoa dela parte-hartzea, berdintasun arloan benetan dauden beharrizanak jasotzeko eta ikusteko zeintzuk diren eskariak, kontuan izanik emakumeen interes estrategikoak eta beraien interesen defentsa.

Beharrezko informazio guztia jasotzeko, hainbat tresna diseinatu dira, horien artean, galdetegi anonimo hau.  Galdetegi honekin berdintasunaren inguruko zuen iritzia jaso nahi dugu, eta baita datozen urteetarako dituzuen ekintza proposamenak.

Web galdetegia erabilgarri egongo da urriaren 7tik azaroaren 15era arte.

LOTURA: bit.ly/BerdintasunaZornotza

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzarengatik. Zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke prozesu hau bultzatzea, Amorebieta-Etxanon emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko.