Ahalduntze ikastaroak 2020

Ahalduntze ikastaroak, emakumeen topaketarako, formaziorako eta gogoetarako gune bat dira. Emakumeen ahalduntzea bultzatu eta beraien parte-hartzea sustatu nahi dugu politikan eta gizartean.

URRIA-ABENDUA

Ahalduntzea ikastaroak 2020

Liburuxka osoa

Izena emateko epea
Parte hartu nahi duten emakumeek urriaren 27ra arte izena eman dezakete 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz ondoko helbidera:

Oharrak

  • Zeinu hizkuntzaren interpretea edo/eta haurtzaindegi zerbitzua behar baduzue, jakinarazi tailerretan izena ematerakoan.
  • Ikastaro guztiak doakoak dira.
  • Tailerretako plazak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira, zozketarik gabe.
  • Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden emakumeek plaza eskuratzeko lehentasuna izango dute.
  • Tailerrak aurrez aurre emango dira. Ezin badira aurrez aurre egin, on-line jarraitu ahal izango dira.