Berdintasun arloa

HELBURUAK

Berdintasuna Azken urte hauetan emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerantz egindako bidean asko aurreratu da, nahiz eta bide asko gelditu gauzatzeke. Amorebieta-Etxanoko udalerria behar horretaz jakitun izanik, berehalako helburu bezala planteatzen du emakumeen egoeran egitura-aldaketa lortzeko lan egitea. Baloreen, jarreren eta pentsamoldeen aldaketa lortzeko eta, bide batez, oinarri modura erabiltzen diren gizarte-egitura desberdinak aldatzeko, udalerriko II. Berdintasun Plan honek norabide horretan urrats garrantzitsua izatea espero du. Gure helburua berdintasuna azkenean eguneroko errealitate ikusgaia izatea da, ez bakarrik legeei erreparatuz.

II. Berdintasun Planak lau urteko indarraldia izango du eta, ondorioz, 2016-2019 denboraldian zehar zabalduko da. Urteko jarduera-planen bitartez antolatu eta garatuko da. Honako ezaugarriak izango ditu:

  • Berdintasun Saila arduratuko da aipatutako plana koordinatu eta bultzatzeaz.
  • Ebalua daitekeen plana da, neurketa-adierazleak baititu eta, horiei esker, helburu bakoitza etengabe ebalua baitaiteke.
  • Aurrez ikusitako epean eta baliabide eskuragarriekin udal-arloka eta erakundeka garatzeko helburu eta jarduera bideragarriak ditu.
  • Udalerriari eragiten dion tresna da eta haren bidez konpromiso politikoa nahiz teknikoa hartzen dira, baita herritarrei bideratutakoa ere.

Emakume eta Gizonen berdintasunerako II. Plana (testu osoa)

Emakumeen eta gizonen Aukera-Berdintasunerako lehenengo Planak (2007-2010), Udaleko Osoko Bilkurak 2007ko maiatzaren 9ean onetsia bera, emakumeen egoerak esparru guztietan hobetzen lagunduko duen ekintza sorta biltzen du. Helburuen artean, honakoak ditu: Emakumeek espazio publikoan duten partaidetza handiagoa izatea, bai eta gizonek ere, etxeko lanetan eta zainketa gaietan.

Plana garatzeko tenorean, udalaren arlo guztiak eta udalerriko gizarte, kultura eta kirol erakundeak egongo dira inplikaturik, eta hiritarrak orokorrean ere bai.

Dokumentua: I PLANA 

NORI DAGO ZUZENDUTA?

  • Amorebieta-Etxanoko pertsona guztiei, gai honi dagokionez proposamenen edo kezkaren bat baldin badute.
  • Udal- langileei eta udalaren zerbitzuei.
  • Udalerriko erakunde publiko eta pribatuei, hiritarrentzako zerbitzugintzan badihardute eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egitea interesatzen bazaie:
    • Gizarte, Kultura eta Kirol Elkarteei eta Erakundeei.
    • Hezkuntza Zentroei eta Osasun Zentroei.
    • Enpresei…

NON DAGO?

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Udal Zerbitzua Gizarte Ongizate Sailaren barruan dago, eta hauxe du helbide: 

Nafarroa Zentroa

Nafarroa kalea z/g

Amorebieta-Etxano

Telefonoa: 94 6300190

Faxa: 94 6300576

e-posta: ongizatea@amorebieta.net

SENSIBILIZAZIO KANPAINAK:

BERDINTASUNERAKO UDAL BATZORDEA

LEIHAKETAK

BESTE LOTURA BATZUK