Zelaieta Zentroak eta Larrea Kiroldegiak udako ordutegia ezarri dute

2022/07/20
Urtero moduan, udako ordutegiarekin eskaintzen dute zerbitzua, eta bi eraikinak itxita egongo dira zenbait egunez.

Udan ohikoa denez, Zelaieta Zentroak eta Larrea Kiroldegiak udako ordutegiarekin eskaintzen dute zerbitzua, eta egoera hau irailera arte luzatuko da.

Zelaieta Zentroaren kasuan, udako ordutegia ondokoa da: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 15:00etara, eta asteburuetan itxita. Abuztuko lehenengo 15 egunetan ere itxita egongo da. Abuztuaren 16tik abuztuaren 31ra arte, berriz, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 15:00etara egongo da zabalik, eta asteburuetan ez da irekiko.

Larrea Kiroldegiaren kasuan, uztailean ohiko ordutegia du aste barruan (08:00-22:00), eta asteburuetan ez du zerbitzurik eskaintzen. Abuztuko lehenengo hamabostaldian itxita egongo da eta bigarrenean, aldiz, uztaileko ordutegi bera izango du, hau da, astelehenetik ostiralera bitartean, 8:00etatik 22:00etara.