UE-13 “Boroa Industrial” sektorearen eremuari buruzko hiri antolamendurako plan berezia behin betiko onestea

Saila: HIRIGINTZA // Espediente zbk.: 18-916

Osoko Bilkurak, 2020ko ekainaren 26an egindako ohiko bileran, erabaki zuen behin betiko onartzea UE-13 “Boroa Industrial” sektorearen eremuari buruzko hiri antolamendurako plan berezia, eta 2020ko uztailaren 30ean Bizkaiko Foru Aldundira bidali zen hirigintza plangintzaren administrazio erregistroan sar dezaten, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 89. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Hirigintza-araudian aldatutako testua argitaratuko da.

Hirigintzako araudia

Plan Berezi honetako zehaztapenekin bat etorriz, indarrean dagoen Plan Partzialeko eta Zornotzako Arau Subsidiarioak UI-13 "Boroa Industrial" industria-sektorean aldatzeari buruzko testu arauemaileko artikulu hauek, industria-intsulei dagokienez, aldatu eta idatzi egingo lirateke, testu honen arabera:

ARTÍCULO 36. ARTIKULUA.ERAIKINEN KOKAPENA OINPLANOAN.
1. Lurzati pribatizagarrietan nahiz kirol eta gizarte-ekipamenduko eremuetan egin beharreko eraikin guztiak espazio eraikigarriaren barruan kokatu beharko dira, dagokien antolamendu-planoetan zehaztu bezala.
I-2B, I-2C eta I-3 industria-intsulen barruko eraikuntzaren lerrokadurek "Gehieneko lerrokadurak. Espazio eraikigarria "  antolamendu-planoan adieraziatako gutxieneko distantziak errespetatuko dituzte: ORD3A. I-1 INDUSTRIA-INSTALAZIOAREN barruko eraikuntzaren lerrokadurek "Lerrokadurak eta zortasunak" antolamendu-planoan adierazitako gutxieneko distantziak errespetatuko dituzte.
Erabilera mota bakoitzerako markatutako estandarrarekiko altuera handitzeko baimena duten eraikinek, altuera estandarreko eraikinetarako ezarritako lerrokadurez gain, beren altueraren hiru laurdeneko (3/4) gutxieneko atzerapena ere bete beharko dute bideekiko eta mugakideekiko.

2. Espazio libre industrialean, erregai-biltegietarako, transformadore elektrikoetarako edo antzeko instalazioetarako eraikinak onartuko dira, baldin eta guztiz sestrapean badaude.
Sestra gainean kontrolerako garatxoak baino ez dira onartuko, hau da, eraikin txikiak (gehienez ere 4 metroko altuera dutenak eta 10 m2-tik beherako azalera eraikia dutenak), jagoleen, atezainen eta abarren babesleku eta erosotasunerako. Lerrokaduretatik kanpo dauden elementuen diseinua eta akaberak eraikin nagusiarekin bat etorri beharko dira.

3.  Artikulu honetako 1. paragrafoan adierazitako eraikinek honako hauek errespetatu beharko dituzte:
Beraien erabilerarako ezarritako gehieneko altuera estandarra errespetatzen badute – Gutxienez hamar (10,00) metroko distantzia bide nagusira edo sektorearen mugara, hala badagokio, eta bost (5,00) metrokoa mugakideetara eta xehetasun-azterketa baten ondoriozko barne-bideetara, salbu eta dagokion ORD 3A Antolamendu-planoan distantzia handiagoa ezarri bada.
Erabilera motarako ezarritako altuera estandarra handitzeko baimena ematen zaien eraikinen edo eraikin-zatien kasuan, eraikinak edo haren zatiak, altuera handituta, bideetara, sektorearen mugara edo mugakideetara duen distantzia errespetatu beharko du, distantzia hori eraikin edo eraikin-zatien altueraren ¾ izanik.

4. Errekei dagokienez, kasu bakoitzean alboko distantziatzat har daitekeenaz gain, gutxieneko atzerapen hauek errespetatu beharko dira:

-    25 metro erreka-bazterren eta lurzatien eraikuntzaren edo urbanizazioaren artean.
-    10 metro erreketako ezponden buruen eta partzelen eraikuntzaren eta urbanizazioaren mugen artean. Muga horiek murriztu egin daitezke urbanizazioaren kasuan, baldin eta lurzatien barne-antolamenduak hala eskatzen badu eta behar bezala justifikatzen bada Amorebieta-Etxanoko Udalak onartutako dokumentazio teknikoaren bidez (xehetasun-azterlana).

5. Eraikuntzaren formari dagokionez, bideen eta sistema ortogonalaren bidez eratutako ardatzei jarraitzen saiatuko da, forma sinpleak eta konposizio argikoak lortu nahian. Hori ezinezkoa edo gomendagarria bada, Eraikuntza Proiektuaren memorian justifikatu beharko da.

6. Eremu industrialean ez da mugarik egongo partzela bereko eraikinen arteko distantzian.

7. Zuzkidura-eremuan, partzela beraren barruko eraikinen arteko gutxieneko tartea 10 metrokoa izango da.

Era berean, eraikinek gutxienez 10 metroko tartea utzi behar dute eremuaren mugara.
 
37. ARTIKULUA. ALTUERA ETA SOLAIRU-KOPURUA.

1. Sestra, bat etorriko da lehendik dagoen espaloiaren edo behin betiko urbanizazioak duen bidearen luzetarako profilekin; oro har, lurzatirako sarbidea ematen duena. Lurzatia zabaldurik badago edo urbanizazio-proiektutik haren lur-berdinketaren kota zehaztuta badago, lur-berdinketaren kota sestra gisa hartuko da.
 
Eraikinaren altuera espaloiaren edo lursailaren sestratik teilatu-hegalera, erlaitzera edo estalkiaren egituraren beheko kotara dagoen distantzia bertikala izango da.

Neurtzeko modua sestraren punturik altuenetik aurrera izango da, hau da, Partzelak eraikinen aurrealdeetan berdintzea halakotzat hartuta, teilatu-hegaleraino, erlaitzeraino edo estalkiko forjatuaren goiko alderaino.

 Mugetako batzuen eta/edo izaera publikoko perimetro-bideetako batzuen artean kota oso desberdinak dituzten lurzatien kasuan, eraikuntzaren altuera, plangintza edo kudeaketa-tresnek zehaztu ez badute, inguratzaile batean txertatu ahal izango da bolumetrikoki.

 2. Eremu bakoitzean baimendutako gehieneko altuera honako hau izango da:

 -  Parke eta lorategien eremuan: 10 metro

 -  Kirol-eremuan: 10 metro zabal, ekipamenduaren ezaugarriengatik eta helburuengatik justifikatzen bada.

 -  Eremu Sozialean: 10 metro zabal, ekipamenduaren ezaugarriengatik eta helburuengatik justifikatzen bada.

 -  Eremu industrialean eta Merkataritza-eremuan: 10 metro zabalgarri (gehienez ere 20 m), eraikuntzaren ezaugarriak eta helburua direla eta justifikatuta badago (funtzionaltasuna edo ekoizpen-beharrak, jarduera teknologikoak, berrikuntzakoak edo I+G+Bkoak, edo antzeko beste justifikazio batzuk).

 3. 10 metrotik gorako garaiera duten eraikinek, gainera, araudi honetako 51. artikuluan aurreikusitako ikusmen-inpaktua arintzeko neurri bereziak hartu beharko dituzte.

 4. Aurreko altuera horiek 2 metro handitu ahal izango dira peto perimetralarentzat (nahitaez bete beharrekoak estalki inklinatuen kasuan, betiere horiek pisu espezifikorik ez badute eraikinaren osaera formalean). Gailurrak ez du 1,5 metro baino gehiago gaindituko teilatu-hegalaren gainean; horrela, petoa eraikuntzaperimetro osoko segurtasun-elementu bat izango da..

 5. Aurreko gehieneko altuerak eraikineko instalazioetako ekipoei lotutako elementu ezbizigarrien bidez gainditu ahal izango dira, hala nola igogailu-kasetoiak, eguzkipanelak eta horien ekipo osagarriak, edo estalkiko instalazioetako ekipoen estetika, akustika eta ikusmen-inplaktua arintzera bideratutako itxiturak eta babesak.

 6. Udalak, jabetzak eskaera justifikatua egin ondoren, eraikuntzari ezarritako gehieneko altuera baino altuagoak baimendu ahal izango ditu, makinek, enpresaren ekoizpen-prozesuek edo lursailaren topografiak hala eskatzen dutenean. Altueraren gehikuntza hori industria-prozesuak, makineriak edo topografiak hala eskatzen duen eremuetan bakarrik egingo da, eta, ahal bada, ez da orokortuko eraikuntza osoan, eta ahaleginak egingo dira eremu horiek fatxada nagusitik atzeraemanda gera daitezen, ikusmen-inpaktua ahalik eta gehien arintzeko.

 7. Eremu hauetan, sestra gaineko solairuen kopurua honako hau izango da:

Kirol-eremuan:

Beheko solairua gehi bi

Eremu Sozialean:

Beheko solairua gehi bi

Merkataritza-eremuan: 

Beheko solairua gehi bi altuera estandarreko egoerarako

Beheko solairua gehi lau altueran handitutako eraikinen egoerarako

Eremu industrialean:

Beheko solairua gehi bi altuera estandarreko egoerarako

Beheko solairua gehi lau altueran handitutako eraikinen egoerarako

 8. Estalkia isurki inklinatuz eraikita dagoenean, estalkipeko solairu bat onartu ahal izango da, eremu horretan baimendutako erabilerak bertan kokatzeko, azalera eraikia eta bolumena 1,5 metroko garaiera libreko espazioak direla kontuan hartuta.

 9. Solairu bat baino gehiago duten eraikinek, bai partzialki bai osorik, baldintza hau bete beharko dute: solairuen altuera partzialak ezingo dira izan hiru metrotik beherakoak (3 m), lurzorutik sabaira neurtuta. Hala ere, ezarritako industrien zerbitzura dauden bulegoen, aldagelen edo zaintzaren etxebizitzen erabilerari etengabe lotuta geratzen diren eraikinetan edo eraikin-zatietan, gutxienez bi metro eta erdiko (2,5 m) altuera duten solairuak baimendu ahal izango dira, bi kasuetan zorutik sabai bukatuetara neurtuta, sabai aizunak barne.

 10. Sestra azpian ez da solairu-kopurua mugatzen, eta baimendutako gutxieneko altuera 2,20 m-koa da.

 11. Muga eta/edo bide perimetral publiko batzuen artean kota nabarmen desberdinak dituzten lurzatien kasuan, eraikuntzaren altuera, plangintza- edo kudeaketa-tresnek zehaztu ez badute, bolumetrikoki inguratzaile batean integratu ahal izango da, erantsitako grafikoaren arabera.

Planoa

49. ARTIKULUA ERREKEN TRATAMENDUA ETA BEREIZKETA-DISTANTZIAK.

1. UI-13 Boroa Industria Sektorea zeharkatzen duten erreken tratamenduak Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala eta UI-13 Boroa Industriala Urbanizatzeko Proiektuaren ingurumeninpaktuaren adierazpena dela-eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak 2001eko maiatzaren 21ean eta 2001eko abuztuaren 20an emandako Ebazpenak bete beharko ditu.

51. ARTIKULUA. INPAKTU BISUALA ARINTZEKO NEURRI BEREZIAK.

10 metroko altuera gainditzen duten eraikinek eta eraikuntzek inpaktu bisuala minimizatzeko, neurriak izan beharko dituzte. Lizentzien xede den proiektuan, honako hauek hartu direla justifikatuko da:

1. Fatxadaren diseinuak eraikinaren solairu-kopuruarekin zuzeneko ikus-korrelaziorik ez izatea, eta eraikinaren inguratzaile energetikoa hobetzeko helburua izatea: fatxada opakoak, lama-saretadun fatxadak edo fatxadari gainjarritako material zulatuen saretak dituzten fatxadak, edo antzekoak.

 2. Partzelaren barne-urbanizazioaren diseinuak ekintza hauetako bat hartzen du gutxienez:

  •  Lurzati pribatuaren barruan zuhaitzak landatzea, sestra gainean eraikitako 500 m²-ko zuhaitz bat.
  • Lurzati pribatuan 2 metrotik gorako kota-diferentziak daudenean, eraikuntza partzela pribatuaren kota baxuenean kokatzea.
  • Lursailaren altxaera artifizialak edo ezpondak sortzea, landaredia landatzeko eta ezponda berdeak sortzeko lurzati pribatuaren kanpoalderantz edo eraikuntzen aurrealderantz.

Ekintza horiek paisaian integratzeko azterlan batean sartu beharko dira, eta eraikin eta eraikuntza berrien obra-proiektuan sartuko dira.

Paisaian integratzeko azterlan hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako "EAEn paisaian integratzearen azterlanak egiteko gida" ren arabera idatziko da.

 3. Proiektuetan eta obretan ingurumen eta jardunbide neurri egokiak erabiltzen direla, Eraikuntza eta Birgaitze Iraunkorrerako Gidetan jasotakoak (Eusko Jaurlaritzak eginak), eraikuntzei dagokien erabilera nagusiaren arabera:

a."ERAIKUNTZA IRAUNKORRERAKO GIDAK. Industria-eraikinak Euskal Autonomia Erkidegoan. EAEko etxebizitzarako Eraikuntza eta Birgaitze Iraunkorrerako Gida. "

b."ERAIKUNTZA IRAUNKORRERAKO GIDAK. Merkataritza-eraikinak Euskal Autonomia Erkidegoan. EAEko etxebizitzarako Eraikuntza eta Birgaitze Iraunkorrerako Gida. "

c. "ERAIKUNTZA IRAUNKORRERAKO GIDAK. Administrazio edo bulego-eraikinak Euskal Autonomia Erkidegoan. EAEko etxebizitzarako Eraikuntza eta Birgaitze Iraunkorrerako Gida. "

Amorebieta-Etxano 2020ko uztailaren 30a

ALKATEA,

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar,