Sabino Arana kaleko 36. zenbakian dagoen eraikinaren xehetasun-azterketa.

Saila: HIRIGINTZA // Espediente zk.: 19-1985

Udalbatzak 2020ko uztailaren 24an egindako ezohiko Osoko Bilkuran behin betiko onartu zuen Sabino Arana kaleko 36. zenbakian dagoen eraikinaren xehetasun-azterketa.

Administrazio bidean irmoa den berariazko egintza honen aurka jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita BI HILABETEko epean ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA jar daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8 eta 46. artikuluen arabera.

Hala ere, nahi izanez gero eta aurreko paragrafoan adierazitako Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkeztu baino lehen, berariazko ebazpenaren aurka erabakia hartu zuen organoari BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA jartzeko aukera duzu. Horretarako HILABETEko epea izango duzu, epea iragarkia argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasiko delarik.

Guzti hau urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124. art.etan eta ondorengoetan ezarritakoa betez, betiere egoki diren bestelako ekintzak burutu edota errekurtsoak jartzeko aukera galdu gabe.

 

Amorebieta-Etxano, 2020ko uztailaren 24a

ALKATEA,

 

Sin.: Andoni Agirrebeitia Abendibar