Merkataritza hirilur mistoko 2-EUren partzelazio proiektuaren behin betiko onarpena

Saila : HIRIGINTZA // Espediente zbk.: 19-1298

Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko azaroaren 22an egindako ohiko bileran behin betiko onartu zuen Merkataritza hirilur mistoko 2-EUren partzelazio proiektua.

Administrazio bidean irmoa den berariazko egintza honen aurka jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita BI HILABETEko epean ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA jar daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8 eta 46. artikuluen arabera.

Hala ere, nahi izanez gero eta aurreko paragrafoan adierazitako Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkeztu baino lehen, berariazko ebazpenaren aurka erabakia hartu zuen organoari BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA jartzeko aukera duzu. Horretarako HILABETEko epea izango duzu, epea iragarkia argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasiko delarik.

Guzti hau urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124. art.etan eta ondorengoetan ezarritakoa betez, betiere egoki diren bestelako ekintzak burutu edota errekurtsoak jartzeko aukera galdu gabe.

Amorebieta-Etxano, 2019ko abenduaren 2a

ALKATEA,

Sin.: Andoni Agirrebeitia Abendibar,