Merkataritza hirilur mistoko 2 egikaritze-unitatearen urbanizazio proiektua behin betiko onarpena

Saila: HIRIGINTZA // Espediente zk.: 18-2633

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko apirilaren 30ean egindako bilkuran, behin betiko onartu zuen merkataritza hirilur mistoko 2 egikaritze-unitatearen urbanizazio proiektua.

Hau jakinarazten da dagozkion ondorioak sor ditzan. Administrazio bidea agortzen duen berariazko egintza honen aurka ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA jarri daiteke BI HILABETEKO epean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita. Halaxe dago xedatuta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 109.c artikuluarekin bat etorriz.

Hala ere, nahi izanez gero eta aurreko paragrafoan adierazitako Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkeztu baino lehen, berariazko ebazpenaren aurka erabakia hartu zuen organoari BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA jartzeko aukera duzu. Horretarako HILABETEko epea izango duzu, epea iragarkia argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasiko delarik.

Guzti hau urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124. art.etan eta ondorengoetan ezarritakoa betez, betiere egoki diren bestelako ekintzak burutu edota errekurtsoak jartzeko aukera galdu gabe.

Dokumentazioa

Amorebieta-Etxanon, 2021eko apirilaren 30ean.

ALKATEA

Sin.:  Andoni Agirrebeitia Abendibar,