Legarrebi urbanizatzeko proiektuko lanak egiteko lursailak lagatzeko, Udala eta J.M. Z. R. jaunaren arteko hitzarmenaren hasierako onarpena

Saila: HIRIGINTZA // Espediente zk.: 19-1098

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2019ko uztailaren 19an egindako bileran Legarrebi urbanizatzeko proiektuko lanak egiteko lursailak lagatzeko, Amorebieta-Etxanoko udalaren eta J.M. Z. R. jaunaren arteko hitzarmena hasieran onartzea erabaki zuten. Hau, jendaurrean ikusgai jarriko da iragarkia argitaratuz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, iragarki taulan eta Udalaren web orrialdean. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik hogei eguneko (20) epean izango da ikusgai, epealdi horretan nahi duenak aztertu eta bidezkoak diren alegazioak egin ditzan.

Aipatutako Hitzarmena behin-betiko onartutzat joko da, beste akordiorik gabe, jendaurrean erakusteko epean ez bada alegaziorik aurkezten.

Espedientea Udaleko Bulego Teknikoan interesdunen esku dago, 8:30etik 14:30era.

 

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAREN ETA J.M. Z. R. JAUNAREN ARTEKO HITZARMENA, LEGARREBI URBANIZATZEKO PROIEKTUKO LANAK EGITEKO LURSAILAK LAGATZEKO

BILDUTA

Alde batetik, ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR jn., Amorebieta-Etxanoko Udaleko Alkate-Udalburua, Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko uztailaren 19an egindako Bilkuran onartutako akordioak xedatzen duenari jarraituz. Bestetik, D. J.M. Z. R., NAN XXXXXXXXXXX, jakinarazpenak jasotzeko helbide hau duena: XXXXXXXXXXXXXXXX, 48340 Amorebieta-Etxano.

Kontratu hau ondokoen arabera egitea adostu dute bi aldeek,

HIZPAKETAK

1.a- Amorebieta-Etxanoko Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko otsailaren 22an egindako ohiko bileran Legarrebi urbanizatzeko proiektua hasieran onestea erabaki zuen. Akordio hori 2019ko martxoaren 21eko BAOn eta udalaren iragarki taulan argitaratu zen, baita jabeei jakinarazi ere. Ez da alegaziorik izan, beraz, proiektua behin betiko onartu da.

Proiektu honek J.M. Z. R. jaunaren hainbat lur zatiri eragiten die, guztira 432,76 m²-ko (LAUREHUN ETA HOGEITA HAMABI METRO KOADRO ETA HIRUROGEITA HAMASEI DEZIMETRO KOADRO) azalera dutenak. Horietatik  335,99 m² (HIRUREHUN ETA HOGEITA HAMABOST METRO KOADRO ETA LAUROGEITA HEMERETZI METRO KOADRO) “Legarrebi” Bizitegi-lurzoru Urbanizagarriaren barruan daude, Planeamenduko Udal Arau Subsidiarioen arabera.

Aipatutako partzelak honako erregistro-finketatik eratorritakoak dira:

96,77 m²-ko azalera bat (LAUROGEITA SEI METRO KOADRO ETA HIRUROGEITA HAMAZAZPI DEZIMETRO KOADRO), “Legarrebi” Bizitegi-lurzoru Urbanizagarriren sektoretik kanpodagoena; eta 289,66 m²-ko beste azalera bat (BERREHUN ETA LAUROGEITA BEDERATZI METRO KOADRO ETA HIRUROGEITA SEI DEZIMETRO KOADRO), aipatutako sektorearen barruan dagoena, Amorebieta-Etxanoko Jabetza Erregistroan inskribatua, 606 Liburukia, 66 Liburua, 122. Orrialdea, 4184 Finka zk. Ondoko deskribapena du:

“LANDA LURRA: Amorebietako Altamira-Barri baserriaren etxaldetik eratorritako lurzorua, bederatziehun eta laurogeita bederatzi metro eta berrogeita hamabi dezimetro koadro dituena. Mugak honakoak dira: iparraldean, Etxanorako probintzia-errepidea; hegoladean, Lopez jauna eta beste; ekialdean eta mendebaldean, banatzen den gainerakoa”.

46,33 m²-ko azalera bat (BERROGEITA SEI METRO KOADRO ETA HOGEITA HAMAHIRU DEZIMETRO KOADRO), “Legarrebi” Bizitegi-lurzoru Urbanizagarriaren barruan dagoena, Amorebieta-Etxanoko Jabetza Erregistroan inskribatua, 777 Liburukia, 96 Liburua, 208. Orrialdea, 6852 Finka zk. Ondoko deskribapena du:

“LANDA LURRA: Amorebietako Legarrebi etxaldetik eratorritako lurzorua, mila zortziehun eta laurogeita hemeretzi  metro eta laurogeita bi dezimetro koadroko azalera dueña. Mugak honakoak dira: iparraldean, Vicente Cearreta; hegoaldean, finka nagusia; ekialdean, Legarrebi etxaldea; eta mendebaldean, Fermin Abasol”.

2.a J.M.Z.R. jaunak Amorebieta-Etxanoko udalari lagatzen dio 432,76 m²-ko azalera bat (laurehun eta hogeita hamabi metro koadro eta hirurogeita hamasei dezimetro koadro), arestian aipatutako finketatik eratorria, aurreko atalean aipatutako urbanizazio proiektuak eragindakoa, diruzko ezelako kalte-ordain barik.

3.a Amorebieta-Etxanoko Udalak konpromisoa hartzen du errespetatzeko J.M.Z.R. jaunak laga duen 335,99 m²-ko lur zatiaren (HIRUREHUN ETA HOGEITA HAMABOST METRO KOADRO ETA LAUROGEITA HEMERETZI DEZIMETRO KOADRO) hirigintzako-aprobetxamenduaren eskubidea, “Legarrebi” Bizitegi-lurzoru Urbanizagarriaren barruan dagoena. Hirigintza eskubide hori ekitatez banatzeko egingo den proiektura helaraziko du, dagokionean legokeen hirigintza arudiaren arabera.

4.a Lehen aipatutako proiektuaren arabera, urbanizazio obrak Amorebieta-Etxanoko Udalak berak bere kontura egingo ditu. Honek ez du esan nahi Egikaritza Unitatea finkatzeko urbanizazio egintzak sortutako gainbalioetan komunitateak parte-hartu behar duenik.

Amorebieta-Etxanoko udalak ez du ezelako zenbatekorik jasanaraziko aipatutako lur zatiaren gainean, ezta J.M.Z.R. jaunari ere; eta bere gain hartuko ditu lan horretatik eratorri litezkeen kostu guztiak.

Eta adostasuna adierazteko, agiri hau bi aldeek sinatzen dute, honekin batera planoaren eranskina, guztia hiru alerekin eta asmo bakarrarekin, atalburuan adierazitako lekuan eta datan.

 

Amorebieta-Etxano, 2019ko abuztuaren 19a.