Legarrebi urbanizatzeko proiektuko lanak egiteko lursailak lagatzeko, Udala eta Abaroa enpresaren arteko hitzarmenaren hasierako onarpena

Saila: HIRIGINTZA // Espediente zk.: 19-1097

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2019ko uztailaren 19an egindako bileran Legarrebi urbanizatzeko proiektuko lanak egiteko lursailak lagatzeko, Amorebieta-Etxanoko udalaren eta Abaroa S.A. enpresaren arteko hitzarmena hasieran onartzea erabaki zuten. Hau, jendaurrean ikusgai jarriko da iragarkia argitaratuz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, iragarki taulan eta Udalaren web orrialdean. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik hogei (20) eguneko epean izango da ikusgai, epealdi horretan nahi duenak aztertu eta bidezkoak diren alegazioak egin ditzan.

Aipatutako Hitzarmena behin-betiko onartutzat joko da, beste akordiorik gabe, jendaurrean erakusteko epean ez bada alegaziorik aurkezten.

Espedientea Udaleko Bulego Teknikoan interesdunen esku dago, 8:30etik 14:30era.

 

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAREN ETA ABAROA S.A. ENPRESAREN ARTEKO HITZARMENA, LEGARREBI URBANIZATZEKO PROIEKTUKO LANAK EGITEKO LURSAILAK LAGATZEKO

BILDUTA

Alde batetik, ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR jn., Amorebieta-Etxanoko Udaleko Alkate-Udalburua, Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko uztailaren 19an egindako Bilkuran onartutako akordioak xedatzen duenari jarraituz. Bestetik, D.O.G.A., NAN XXXXXXXXX, ABAROA, S.A. ENPRESAren izenean (Concha Jeneralaren kalea 39, 3.a; 48012 Bilbo).

Kontratu hau ondokoen arabera egitea adostu dute bi aldeek,

HIZPAKETAK

1.a- Amorebieta-Etxanoko Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko otsailaren 22an egindako ohiko bileran Legarrebi urbanizatzeko proiektua hasieran onestea erabaki zuen. Akordio hori 2019ko martxoaren 21eko BAOn eta udalaren iragarki taulan argitaratu zen, baita jabeei jakinarazi ere. Ez da alegaziorik izan, beraz, proiektua behin betiko onartu da.Proiektu honek Abaroa SAren finka zati bati eragiten dio, 129,29 m²-ko azalera duena (EHUN ETA HOGEITA BEDERATZI METRO ETA HOGEITA BEDERATZI DEZIMETRO KOADRO), eta “Legarrebi” Bizitegi-lurzoru Urbanizagarriaren barruan dago, Planeamenduko Udal Arau Subsidiarioen arabera. Aipatutako partzela inskribatuta dago Amorebieta-Etxanoko Jabetza Erregistroko, 1869 Liburukian, 258 Liburuan, 105. Orrialdean, Amorebietako 3811 zk.dun Finka. Ondoko deskribapena du:

“LANDA-LURRA: Legarrebi izeneko etxaldea, Amorebietan, HIRU MILA EHUN ETA HOGEITA BEDERATZI METRO ETA HIRUROGEI DEIZMETRO KOADROko azalera dueña. Mugak ondokoak dira: iparraldean, banadutako zati bat; hegoaldean, Bartolome Bolivar; ekialdean, legarrebi etxaldea; eta mendebaldean,  Fermin Abasolo”.

2.a- Abaroa S.A.k Amorebieta-Etxanoko udalari lagatzen dio “Legarrebi” etxaldetik eratorritako 129,29 m²-ko (EHUN ETA HOGEITA BEDERATZI METRO ETA HOGEITA BEDERATZI DEZIMETRO KOADRO) lur zatia, aurreko atalean aipatutako urbanizazio proiektuak eragindakoa, diruzko ezelako kalte-ordain barik.

3.a- Amorebieta-Etxanoko Udalak konpromisoa hartzen du errespetatzeko Abaroa S.A.k laga dion lur zatiaren hirigintzako-aprobetxamenduaren eskubidea. Hirigintza eskubide hori ekitatez banatzeko egingo den proiektura helaraziko du, dagokionean legokeen hirigintza arudiaren arabera.

4.a- Lehen aipatutako proiektuaren arabera, urbanizazio obrak Amorebieta-Etxanoko Udalak berak bere kontura egingo ditu. Honek ez du esan nahi Egikaritza Unitatea finkatzeko urbanizazio egintzak sortutako gainbalioetan komunitateak parte-hartu behar duenik.

Amorebieta-Etxanoko udalak ez du ezelako zenbatekorik jasanaraziko aipatutako lur zatiaren gainean, ezta Abaroa S.A.ri ere; eta bere gain hartuko ditu lan horretatik eratorri litezkeen kostu guztiak.

Eta adostasuna adierazteko, agiri hau bi aldeek sinatzen dute, honekin batera planoaren eranskina, guztia hiru alerekin eta asmo bakarrarekin, atalburuan adierazitako lekuan eta datan.

 

Amorebieta-Etxano, 2019ko abuztuaren 19a.