Larrabide eta Karmen kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko eta Karmen kalea urbanitzatzeko udal proiektua

Saila: HIRIGINTZA // Espediente zk.: 19-1245

Osoko Bilkurak 2020ko uztailaren 24an egindako ezohiko bileran hasiera batean onetsi zuen “Larrabide eta Karmen kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko eta Karmen kalea urbanitzatzeko udal proiektua”. Jendaurrean ikusgai jarri da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Udaleko iragarki-taulan eta udal web orrian argitaratuko den iragarkiaren bidez, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hogei (20) eguneko epean, interesdunek egoki iritzitako alegazio edo erreklamazioak aurkezteko modua izan dezaten.

Proiektu hau behin betiko onartutzat joko da eta beste erabakirik hartu beharrik ez da izango, jendaurrean ikusgai dagoen epean ez bada alegaziorik aurkezten.

Espedientea Udal Bulego Teknikoan dago nahi duenaren eskura, ondoko ordutegian: 8:30-14:30.

 

Amorebieta-Etxano 2020ko uztailaren 24a.

ALKATEA,

 

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar