Kaitana Plazaren eta Santa Ana auzoaren arteko irisgarritasuna hobetzeko xehetasun-azterlana behin betiko onartua

Saila: HIRIGINTZA // Esp. zb.: AYT/385/2021

Udalbatzak 2021eko maiatzaren 28an egindako ohiko Osoko Bilkuran behin betiko onartu zuen Kaitana Plazaren eta Santa Ana auzoaren arteko irisgarritasuna hobetzeko  xehetasun-azterlana.

Hau jakinarazten da dagozkion ondorioak sor ditzan. Administrazio bidea agortzen duen berariazko egintza honen aurka ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA jarri daiteke BI HILABETEKO epean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita. Halaxe dago xedatuta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 109.c artikuluarekin bat etorriz.

Xehetasunak

Amorebieta-Etxanon, 2021eko ekainaren 3an.

ALKATEA / EL ALCALDE,

Sin./Fdo:  Andoni Agirrebeitia Abendibar