Hiriguneko bizitegi-lurzoruko 14. JUri (Jarduketa-Unitatea) dagokion Hiri Antolamenduko Plan Berezia hasiera batean onartua

Saila : HIRIGINTZA // Esp. zbk.: 19-955

Tokiko Gobernu Batzarrak hasiera batean onartu du, 2021eko ekainaren 11n egindako bilkuran, Hiriguneko bizitegi-lurzoruko 14. JUri (Jarduketa-Unitatea) dagokion Hiri Antolamenduko Plan Berezia. Erabakia jendaurrean jartzen da iragarki bidez. Iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta egunkarian argitaratuko da, bai eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren web-orrian eta iragarki-oholean ere, hogei eguneko (20) epean, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera. Epealdi horretan, espedientea Udaleko Bulego Teknikoan geratuko da (8:30-14:30), aztertu eta dagozkion alegazioak egin nahi dituen edonoren eskura.

Eten egiten da Hiriguneko hiri-lurzoruko 14. jarduketa-unitatearen (JU) lurralde-eremuan hirigintza-lizentziak ematea. Etenaldiak urtebete iraungo du gehien jota eta, nolanahi ere, Plan Berezi hori behin betiko onartzearekin batera iraungiko da.

Documentazioa

Amorebieta-Etxano, 2021eko ekainaren 11.

ALKATEA,

Sin.: Andoni Agirrebeitia Abendibar,