Ametx Erakunde Autonomoa desegitea hasiera batean onartua

Amorebieta-Etxanoko Udalak 2019ko azaroaren 22an egin zuen Osoko Bilkuran ondokoa erabaki zuen:

LEHENENGOA: Hasiera batean onartu Ametx Erakunde Autonomoa desegin eta honen estatutuak indargabetzea 2019ko abenduaren 31n. Beraz, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera Amorebieta-Etxanoko Udalak kultura, kirol eta euskara zerbitzuak bere gain hartuko ditu, zuzenean kudeatuz, bitarteko erakunderik gabe.

BIGARRENA.- Amorebieta-Etxanoko Udalak bere gain hartuko ditu erakunde autonomoa desegiterakoan dauden eskubide eta betebeharrak eta, beraz, data horretan erakunde autonomoak indarrean dituen kontratu eta hitzarmen guztien titularra Udala izango da.

HIRUGARRENA.- Amorebieta-Etxanoko Udalak Ametx Erakunde Autonomoari emandako ondasun guztiak udal ondarera igaroko dira, ondasun higigarriak eta ondasun higiezinak. Udal ondarera igaroko dira baita ere erakunde autonomoak legezko edozein bide erabiliz eskuratu dituen ondasunak, eta desegiteko unean izan ditzakeen baliabide eta eskubide guztiak. Guzti hau akordio honi eransten zaionaren arabera, itzulketa akordioaren egunean falta daitezkeen eguneratzeen kalterik gabe.

LAUGARRENA.- Aurrekontua itxi eta likidatu, eta Erakunde Autonomoaren Kontu Orokorra prestatu, ondoren Udaleko aurrekontuan sartzeko eta, ondorioz, beharrezkoak diren doikuntzak egin, Ametx Erakunde Autonomoak bere izenean eskuratutako eskubide eta betebeharrak txertatuz, eta desegiterakoan kobratzeko eta ordaintzeko egon daitezkeenak, eta baita gainontzeko aurrekontu eta ondare kontuak ere.

BOSGARRENA.- Ametx Erakunde Autonomoko banku kontuak ezeztatu eta itxi, eta Amorebieta-Etxanoko Udala titularra den kontu operatiboetarako pasatu saldoa.

SEIGARRENA: Ametx Erakunde Autonomoko funtzionarioak eta lan kontratuko langileak Amorebieta-Etxanoko Udaleko plantillan integratu, erakunde autonomoak zituen lan eskubide eta betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak aurrerantzean Udalarenak izango direlarik, baita babes sozial osagarriko arloari dagozkion betebeharrak ere.

ZAZPIGARRENA.- Ahalmena ematen zaio alkateari, batetik, Udalak zuzeneko kudeaketapean bere gain hartzen duen zerbitzuari atxikitako giza baliabideak eta baliabide materialak transferitzeko behar diren eragiketa material guztiak koordinatzeko eta Administrazio eta erakunde publiko desberdinetan behar diren kudeaketak egiteko, baita akordio hau formalizatzeko beharrezkoak diren agiri eta akta guztiak sinatzeko ere.

ZORTZIGARRENA.- Erakunde autonomoa desegiteko hasiera bateko akordio hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzeko agindu, hamabost eguneko epea egongo delarik alegazioak egiteko. Aurkezten diren alegazio guztiak Osoko Bilkurara eramango dira, hauen gaineko erabaki bat hartu eta behin betiko onartzeko. Erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, hasierako akordio hau behin betikoa bihurtuko da.

BEDERATZIGARRENA.- Behin betiko akordioa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuko da, eta Estatu, Autonomia eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioari jakinarazi beharko zaio.

HAMARGARRENA.- Erabaki honen berri eman interesdunei.

Amorebieta-Etxano, 2019ko azaroaren 22a.

Alkatea,

Andoni Agirrebeitia Abendibar jn.