2019ko Aurrekontu Nagusia

2018/11/28
Espediente zb.: 18-2917

Amorebieta-Etxanoko Udalbatzak 2018ko azaroaren 23an egindako Osoko Bilkuran,
honako hau erabaki du: hasiera batean onartzea 2019. urterako Aurrekontu Orokorra
–Amorebieta-Etxanoko Udalaren aurrekontuak eta Kultura, Euskara eta Kirol «Ametx»
Erakunde Autonomoarena, biek batera, osatzen dute aurrekontu orokor hori–.

Aipaturiko Aurrekontua, diru-sarrerak eta gastuak orekatuta dituelarik, 28.905.701,29
euro da guztira (kontsolidatua).

Jendaurrean ikusgai jartzen da Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Entitateen Aurrekontua
arautzen duen abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauak 15. artikuluan ezarritakoarekin
bat etorriz. Honekin erreklamazioak egiteko aukera ematen zaie legezko interesa
dutenei. Horretarako, aurrekontua eta horri buruzko agiri guztiak Funtsen Kontuhartzailetza
Sailean egongo dira, ikusi nahi dutenen esku, hamabost baliodun egunetan, iragarki
hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu
ondoko egunetik hasita.

Aipaturiko epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkeztu, Aurrekontua behin betiko
onartutzat hartuko da, horri buruzko erabaki berria hartu behar izan gabe. Erreklamaziorik
balego, Udalbatzak eman beharko dio dagokion erantzuna Osoko Bilkuran, hilabeteko
epean, dagokion berariazko erabakia hartuz.

Amorebieta-Etxanon, 2018ko azaroaren 23an.

Alkatea, Andoni Agirrebeitia Abendibar