Trafikoa etengo da San Juan kaleko sarbidetik Andrandi kalera

2020/02/04

Auzokideei jakinarazten zaie Legarrebi urbanizatzeko lanak direla-eta, datorren ostegunean, otsailak 6, trafikoa etengo dela San Juan kaleko sarbidetik Andrandi kalera arte.

Urbanizazio lanak egiteko beharrezkoa da trafikoa etetea. Lanak amaitzeko 5 hilabete inguru beharko dira.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2020ko otsailaren 3a

ALKATEA

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar