Legarrebi handitzeko urbanizazioa

2020/10/01
Data: Urriak 5 Iraupena: 4 hilabete

Auzokideei jakinarazten zaie datorren astelehenean, urriak 5, hasiko direla Legarrebi handitzeko urbanizazio proiektuaren aldez aurreko lanak.

Lanek dirauten bitartean, eragindako eremuan ezin izango da aparkatu, baina garajeetara sartzeko modua egongo da.

Lanek 4 hilabete iraungo dutela aurreikusten da.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2020ko urriaren 1a.

ALKATEA

Sin.: Andoni Agirrebeitia Abendibar