Ibilgailuen trafikoa etengo da Konbenio kalean

2021/09/30
Noiz: Urriaren 4tik aurrera

Honen bidez, bizilagunei jakinarazten diegu Konbenio kalea urbanizatzeko obrak direla eta, 2021eko  urriaren 4etik aurrera Konbenio kalerako sarbidea Karmen kaletik itxi egingo dela. Konbenio kaleko eta Gregorio Mendibil kaleko garajeetara San Juan Kaletik eta Jose Antonio Agirre kaletik sartu beharko da, planoan ikusten den bezala.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2021eko irailaren 30a.

ALKATEA

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar