Ibilgailuen trafikoa etengo da Konbenio kalean

2021/07/19
Noiz; Uztailaren 20tik aurrera.

Honen bidez, bizilagunei jakinarazten diegu Konbenio kalea urbanizatzeko obrak direla eta, 2021eko uztailaren 20tik aurrera Konbenio kalerako ibilgailuak sartzeko bidea Karmen kaletik itxi egingo dela. Konbenio kaleko eta Gregorio Mendibil kaleko garajeetara San Juan Kaletik eta Jose Antonio Agirre kaletik sartu beharko da, planoan ikusten den bezala.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2021eko uztailaren 19a.

JARDUNEKO ALKATEA

Izp.: Anartz Gandiaga Zarazua