Ibilgailuen trafikoa etengo da Ixer kalean

2020/10/30
Data: Azaroak 3

Auzokideei jakinarazten diegu  datorren asteartean, azaroak 3, Ixer kalea ibilgailuentzako itxi egingo dela, 13, 13 Bis eta 15 zenbakidun atarien parean, kalea urbanizatzeko lanak direla-eta. Inguruko garajeetako jabeei bidea emango zaie.

Ixer kaletik Larrearako sarbidea itxita geratuko da ibilgailuen zirkulaziorako.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2020ko urriaren 29a.

ALKATEA

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar